Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-184
|
|
|
|
Festetan eta San Pedrotan “lagunartekoak” afaltzera etortzen ziren. |
Festetan herritarrak Fondara |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-185
|
|
|
|
Carmenen amak ardoa urarekin nahasia atera zion Matias izeneko herritar bati. “María, ¡a robar a la calle!” bota zion honek. |
Ardoa urarekin nahasia |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-186
|
|
|
|
Ehiza garaian, goizeko lau t´erdietan jaikitzen zen; ehiztariak mendira abiatu ostean, neskameari lan pixka bat aurreratze aldera oheak egiten zituen. Goizeko zazpi t´erdietan autobusa hartu eta Iruñera joaten zen, ikastera. |
Goizean goiz jaiki eta oheak egin |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-187
|
|
|
|
Festetan dena betea egoten zen. Bazen goizeko lauak aldera plazatik etorri eta ohatze librerik aurkitzen ez zuenik ere. Koltxoiak korridorean bota eta goizeko zazpiak edo zortziak arte han lo egiten zuten. |
Festetan ez zen lotarako lekurik izaten fondan |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-188
|
|
|
|
Donostiako bi ahizpek “ea zertarako egiten zuen horrenbeste lan” galdetu zioten behin. “Batekin liatu” eta haren kontura bizi omen ziren. |
“Zertarako hainbeste lan?” |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-189
|
|
|
|
Peron-en idazkaria, konde bat...han bezalako azpizunik ez zutela inon dastatu esan zioten amari. |
Fondan izandako sona handiko pertsonaiak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-190
|
|
|
|
Oso jan ona ematen zen Fondan, eta merke; ahoz-aho zabaldu zen jatetxearen fama. Irabazten zuten guztia berriro ere inbertitu egiten zen. Amak ez zuen inolako ikasketarik, amonarekin ikasi zuen sukaldaritzaren gainean zekien guztia. |
Fondak sona handia hartu zuen |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-191
|
|
|
|
Autobusa aldapak ezin igoz ibiltzen zen, eta jendea jaitsi eta bultzaka aritzen zen. Gainera, beti izaten zuen matxuraren bat eta Tolosako Lekuona tailerretara eraman behar izaten zuten. Patxikunean izan zuten lehendabiziko autobusa gerra garaian hondatu zela dio Carmenek, Madrilgo Somosierra inguruan. |
Autobusarekin komeriak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-192
|
|
|
|
Goizeko zazpi t´erdietarako, Doneztebetik zetorren autobusa iristerako, mahaiak prest egoten ziren, paperezko manteltxoekin. Gosaltzeko kafesnea, ogi xigortua, gurina eta mermelada....izaten ziren. |
Fondako gosariak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-193
|
|
|
|
Fondan ibilitako zerbitzariei buruz dihardu. Fondan hasi eta denbora baten buruan gehienak Hondarribira joaten zirela dio, han hobeki ordaintzen baitzuten. |
Fondan lan egiten zuten neskame eta zerbitzariak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-194
|
|
|
|
Koltxoiak artilezkoak ziren. Makilarekin jotzen ziren harrotzeko, eta Santu Guztietarako garbitu egiten ziren. |
Koltxoiak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-195
|
|
|
|
Carmeni etxeko zaharrei kasu egitea ere egokitu zitzaion. Amona gaixo egon zen 13 urtez eta errekara joan behar izaten zuen “arropa ttikiak garbitzera”. |
Etxeko zaharrak zaintzen |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-196
|
|
|
|
Sukalde ekonomikoaren gainean depositu handi bat zuten ura berotzeko. |
Ur beroa |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-197
|
|
|
|
Don Zacariasek errenkadan jartzen zituen eta lezioa galdetzen zien; ez zekiena azkeneko postura bidaltzen zuen. |
Apaizen kontuak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-198
|
|
|
|
José eta Mariano Los Arcos medikuak apopilo egon ziren fondan, eta ondotik udalaren etxe batera joan ziren. Maistrak eta apaizak bazkaltzera joaten ziren. |
Apopiloak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-199
|
|
|
|
Elur asko egiten zuenean, Berastegiko medikuak ezin izaten zuen etorri, eta Carmeni injekzioak paratzea egokitu izan zaio. |
Injekzioak jartzen |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-200
|
|
|
|
Fraixkunea etxean jaioa, 12 anai-arrebatan atzetik hasita hirugarrena. Anaia bat hil zitzaion urte eta erdirekin. |
Aurkezpena |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-201
|
|
|
|
Anaiaren heriotza nola gertatu zen kontatzen du. Pneumonia harrapatu omen zuen, eta medikuak helduentzako injekzioa paratu zion ttikiei zegokiena paratu ordez. Ehorzketa ere gogoan du Antoniok: kaxa txuri ttiki batean sartu omen zuten. |
Anaiaren heriotza |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-202
|
|
|
|
Baserriko lanetan beti bazen lana. Bazituzten behiak, mandoak, astoak, txerriak. Albaitari lanak egitea ere egokitu izan zaio: txerriak erditzerakoan eskua sartu behar izan du behin baino gehiagotan. |
Baserriko lanak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-203
|
|
|
|
Txerrikumeei hortzak mozten zitzaizkien jaio berritan, esnea edaterakoan amari hozkarik ez egiteko. |
Txerrikumeei haginak moztu |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-204
|
|
|
|
"Gustuko lana zuen behiak jeztea. Arreba zaharrena Joxe Antoniok 12 urte zituela ezkondu zen, eta ezkontza egunean etxean bakarrik gelditzea egokitu zitzaion, senide guztiak Donostiara joan baitziren, ezkontzara. Berak egin behar izan zituen ikuiluko lan guztiak. |
Behiak jezten |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-205
|
|
|
|
"Sei urterekin hasi zen eskolara joaten. Janzkera nolakoa zen kontatzen du: galtza motzak, mantala, abarkak...Arropa hauek “herentziaz” jasotzen zituen Joxe Antoniok, anaia guztien eskuetatik pasa ondoren. Abarkak aitak ekartzen zizkien Tolosatik. Lazoa puskatuz gero, herriko zapatagilearengana konpontzera. |
Eskolara joateko erabiltzen zuten janzkera |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-206
|
|
|
|
Pedro eta Bittor osabei buruz dihardu. Bittor kontrabandista omen zen, diru asko irabazi zuena eta nahiko bizi txarra zeramana. Osaba Pedro egurra txikitzen nola aritzen zen gogoratzen du. Bazkalondoko kuluxka egitera joan zen batean hilda aurkitu zuten ohean. |
Osabak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-207
|
|
|
|
11 senide ziren (beste bat ttikitan hila). Bi arreba zaharrenak etxetik kanpo ezagutu ditu beti (Donostira neskame joan ziren). Aitak Plazaolako trenean lan egin zuen, baina Joxe Antonio jaiotzerako trena gelditua zen. Joxe Mari anaia amonaren etxean bizi zen, harekin ez du sekula harreman handirik izan. Gregorio eta Bittor anaiekin harreman handiagoa izan du. |
Senideekin harremanak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-208
|
|
|
|
Neskak nesken eskolara joaten ziren, eta mutilak mutilen eskolara. Doña Asunción maistra Joxe Antonioren etxean apopilo egon zen. Oso zorrotza zen, baina Don Policarpo,mutilen maisua, ere bai. |
Maisu-maistrak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-209
|
|
|
|
Don Policarpo maisuak ikasleak jo ohi zituen, eta eraztunarekin aurpegian markak utzi ere bai. Garai hartan, baina, maisuaren errana sakratua zen, eta etxean beti arrazoia ematen zitzaion. |
Don Policarpo |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-210
|
|
|
|
Eskolan entziklopedia ikasten aritzen ziren. Ikasitakoa kantatuz erran behar izaten zuten. Tablak ere ikasi zituen. |
Entziklopedia eta tablak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-211
|
|
|
|
Don Policarporen oroitzapen txarrak ditu Joxe Antoniok. Motoan etortzen zen Leitzatik eta ikasleak iskina batetik begira egoten ziren esperoan, noiz etorriko. Lezioa galdetzen zien egunero...ez zekienari, belarrondokoa. |
Don Policarporen oroitzapen txarrak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-212
|
|
|
|
"Egunkaria erostera edo sua pizteko ezpal bila bidaltzen zituen ikasleak. Joxe Antonioren ikaskide bati belarrondoko bat eman eta belarria odoletan utzi zion. Aresoko autobus konpainiaren jabearen semeari eraztun marka utzi zion masailean, eta aita kexatzera etorri zen. Hura izan zen maisuari aurre egitera ausartu zen bakarra. |
Don Policarpori buruzko istorio gehiago |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-213
|
|
|
|
Maisua oso futbolzalea zen. Erregeek behin larruzko baloia oparitu zioten. Polikarpo nahi gabe ukituz gero edo zangotraba jarriz gero, belarrondokoa eta denak bueltan eskolara. |
Policarporekin futbolean |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-214
|
|
|
|
"Maisuari arrantza ikaragarri gustatzen zitzaion. Arratsalde batean, kanabera zaintzeko eskatu zion, eta hantxe gelditu zen gustora, erreka ondoan. Klaseak bukatu baina minutu batzuk lehentxeago eskolara bueltatzeko eskatu zion eta lezioa galdetu zion. Joxe Antoniok ezin izan zion zuzen erantzun eta sekulako belarrondokoak jaso zituen. |
Arrantzan ibili eta ondotik lezioa galdetu |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-215
|
|
|
|
Ehiza ere ikaragarri gustatzen zitzaion maisuari. Zozoak bata bestearen parean jartzeko esperoan egoten zen, tiro batez biak hiltzeko. |
Policarporen afizio gehiago: ehiza |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-216
|
|
|
|
Errekreo garaian ziza biltzen ibiltzen ziren maiz; bildutako guztia Policarpo maisuarendako. |
Policarporen afizio gehiago: ziza-biltzea |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-217
|
|
|
|
Gordeketan, “ahalbiden”, txokotan, erbi-ehizan lizar-makil bat eskopetatzat hartuz.. |
Txikitako jolasak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-218
|
|
|
|
Nahiz eta ehiztaria ez izan, behin eskopeta hartu eta lehendabiziko tiroan usoa bota zuen. |
Uso-ehizan |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-219
|
|
|
|
Udaberri aldean lan franko izaten zen baserrietan lurra mugitzen. Eskolara ez joatearren Joxe Antonio beti prest zegoen behien aurrean ibiltzeko, bai bere etxean bai ingurukoetan laguntzeko ere. |
Behien aurrean |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-220
|
|
|
|
Artzain txarra zen, ez baitzuten sekula ardirik izan etxean. Hala ere, behin ardiak zaintzea egokitu zitzaion eta Antzuola aldera alde egin zioten. |
Ardiek alde egin |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-221
|
|
|
|
"Oiloak Alonsoneko bordan edukitzen zituzten, errentan hartua zuten borda batean. Bestela ere lan franko bazenez (segan, behiak...), oiloen lana Joxe Antoniori uzten zioten. Oilo guztiak ederki ezagutzen zituen, artzainak bere ardiak ezagutzen dituen bezalaxe. |
Oiloak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-222
|
|
|
|
Zozo eta bele kabien bila ibiltzen ziren udaberrian, zeinek gehiago harrapatu. |
Eskolako lagunekin kabi bila |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-223
|
|
|
|
Bazkotan atautxi eta amatxik bazko-opila eta txokolatea oparitzen zuten. Gero Kas botila erosi eta lagunekin merendua egiten zen. |
Bazkotako ohitura |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-224
|
|
|
|
Koraleko entseguen ondoren, Doña Mariak, apezaren zerbitzariak, goxokiak banatzen zizkien leihotik |
Goxokiak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-225
|
|
|
|
"Berueteko apaiz gazte bat iritsi zen bere arrebarekin. Joxe Antonio laguntzera joaten zitzaion. Behin, mezatik aterata, elizako kanpaidorrean enara pila bat ikusi zituzten. Frantzisko apaizak goraino igo eta bakarren bat harrapatzeko esan zion, baina Joxe Antonio igo orduko denek alde egin zuten. |
Frantzisko apaiza |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-226
|
|
|
|
Frantziskorekin solfeoa eta euskal kantak ikasi zituzten. |
Solfeoa eta euskal kantak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-227
|
|
|
|
Laisterketak ere egiten zituzten Frantziskorekin. |
Laisterketak – apostuak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-228
|
|
|
|
Apaiz gaztearekin egindako txangoak (Bertiz, Arantzazu, Zarautz...) eta haietan gertatutako pasadizoak kontatzen ditu. |
Frantzisko apaizarekin egindako txangoak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-229
|
|
|
|
Txango batetik autobusean bueltan zetozela Aresoko Griñonea etxea sutan nola ikusi zuten gogoratzen du. |
Griñonea sutan |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-230
|
|
|
|
Aita beti herriko aferetan sartuta zebilen (zinegotzi, alkate, bileretan...). Oso elizkoia zen, gauero errosarioa errezatu behar izaten zen. Oso zorrotza zen. |
Aitarekin ez zuen harreman handirik izan |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-231
|
|
|
|
Amak nahiko lan izaten zuen umeekin, arropa garbitzen, txerri lanetan... |
Ama beti lanean |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-232
|
|
|
|
Herriko esnea Leitzako esneketari batek biltzen zuen. Baserritar bakoitzak eraman zuen esne kantitatea neurtzeko garaian iruzur egiten zuen eta bakoitzari gutxi-gora-behera litro bat lapurtzen zion egunero.Joxe Antonioren aitak denuntziatu egin zuen. |
Esneketariaren iruzurra |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-233
|
|
|
|
Pentsua saltzen ere ibiltzen zen Cristóbal esneketaria. Honekin ere iruzur egin zieten, behar baino zaku guttiago salduz. |
Pentsuarekin ere iruzurra |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |