Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-1455
|
|
|
|
Berak kontrakoa uste bazuen ere, duela gutxi enteratu omen da garaian eskolan egiten zen Ohore Koadroan bere izena agertzen zela baita irakasleren batek inteligentetzat zeukala ere bai |
Eskolan ez zen gaizki ibili |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1456
|
|
|
|
Goizuetan baita guardia zibilen seme-alabak ere euskaraz aritzen ziren, halere eskola erdaraz ematen zuten. Patziku gogoratzen da eskolatik atera eta eskaileretan gora negarrez egoten zela |
Eskolako irudiak 1 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1457
|
|
|
|
Lapitzak “artaldea” egiteko |
Eskolako irudiak 2 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1458
|
|
|
|
Patzikuk ez zekien erdaraz eskolara joan arte, halere ez omen dauka eskolak eragindako traumarik. Ikasgaia buruz ikasi arte maisuak zigortu zitueneko anekdota gogoratzen du |
Eskolako irudiak 3 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1459
|
|
|
|
Dotrina irakaslearen zigorrak eta kolpeak |
Eskolako irudiak 4 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-146
|
|
|
|
Kontatzen denaren arabera amona batek behiarentzako janik ez zeukala, lastaira ireki eta honen zurikina eman omen ziola jateko. Miseria. Belarrik ez zeukatenek gorriak ikusi zituzten. |
Lastairaren zurikina eta orduko miseria |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1460
|
|
|
|
Maisua erabat mozkortuta agertu zenekoa |
Eskolako irudiak 5 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1461
|
|
|
|
Kilo bat laranjaz eskolara |
Eskolako irudiak 6 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1462
|
|
|
|
Goizuetatik Leitzara joan eta eskolara joan zenekoa |
Eskolako irudiak 7 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1463
|
|
|
|
Zigortua azkarregi atera nahi izateagatik |
Eskolako irudiak 8 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1464
|
|
|
|
Dotrina klasetik komuneko leihotik alde egiten zuten |
Eskolako irudiak 9 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1465
|
|
|
|
Baratxuria ematen zuten atzamarretan maisuaren kolpeen mina leuntzeko |
Eskolako irudiak 10 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1466
|
|
|
|
Goizuetan mestizaia handia zegoen, denek denei jotzen zieten adarra, Leitzara bizitzera joan zirenean horretan sumatu zuen aldaketarik handiena |
Goizuetatik Leitzarako aldaketa handia |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1467
|
|
|
|
Bi telebista zeuden herrian eta zezenak edo “El Virginiano” botatzen zutenean leihoan biltzen ziren ikustera |
Goizuetan bi telebista ziren |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1468
|
|
|
|
Juanmarienean kanpoko langileak egoten ziren eta dominon aritzen ziren, bertakoendako joko arrotza eta bitxia |
Kanpoko langileak dominon |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1469
|
|
|
|
Sabino Berroeta pertsonai berezi samarra zen, umore eta gizatasun handikoa eta jende guztiarekin ongi moldatzen eta egoten bazekiena |
Sabino Berroeta |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-147
|
|
|
|
1954.eko ilbeltzean, lehen pinuak landatu zituzten aldi hartan, bero ikaragarria egin zuen. Otsailaren 2an zerua ilundu eta hurrengo egunean sekulako elurrak bota zituen. Mendiko azienda nola edo hala etxeratu arren bi ardiren faltan gelditu ziren. Hilabete baten buruan, elurteak pasa ondoren arditako bat bizirik azaldu zen. Ardiaren istorioa. Otsaila osoan ikaragarrizko hotza egin zuen. Egunez elurra eta gauez izotza, egun bat bestearen atzetik. Uztaren galera. Animalientzako bazka. Amaren erditzea. |
Denborale nahasia. Urtarril beroa eta otsail hotza. |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1470
|
|
|
|
Gaur egun kaos batean bizi gara: ez dakigu zeinek hezi behar duen umea. Garaian hierarkia bat bazegoen. Gurasoek balore batzuk transmititzen zituzten eta horrek bere itzala zuen gizartean |
Kaos batean bizi gara gaur egun |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1471
|
|
|
|
Familiak Leitzarako aldaketa egin zuenean, bera Aranoko izeba baten baserrian zegoen uda pasa |
Goizuetatik Leitzarako aldaketa 1 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1472
|
|
|
|
Berak ez zuen parte hartu etxe aldaketan, azkeneko bidaian akaso. Bere oroitzapen bakarra da Leitzako pisuan sartu, balkoira atera eta negar egin zuela |
Goizuetatik Leitzarako aldaketa 2 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1473
|
|
|
|
Leitzara aldatu zirenerako anaia zaharrak lagunak zituen herrian, honela bada bera anaiaren itzalean ibili zen hasieran |
Leitzan anaiaren arrimoan |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1474
|
|
|
|
Astebururo joaten zen Goizuetako atautxia ikustera autobusez |
Astebururo Goizuetara |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1475
|
|
|
|
Leitzan gustura egoten zen, traumarik gabe, gustatzen zitzaiona egiten zuen |
Leitzan gustura |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1476
|
|
|
|
Futbola ez uen batere gustukoa, halere eskolako futbol taldearen armarria egiteko lehiaketa irabazi zuen |
Futbol taldearen armarria egiteko lehiaketa |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1477
|
|
|
|
Eskolan A eta B klaseak zeuden, A-n azkarrenak omen zeuden eta B-n hain azkarrak ez zirenak. Bera B-n hasi zen baina gero A-ra pasatu zuten |
Eskolan bi maila |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1478
|
|
|
|
Gehien gogoratzen duen maisua Pontxito da, izan ere lezioari giza-ukitua ematen baitzion. Patzikuk Pontxitorekin ikasi zuten kanta bat gogoratzen du |
Pontxito maisua |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1479
|
|
|
|
Patziku konturatzen zen, bera eta Pontxito goizuetarra izaki, maisuak tratu berezia ematen ziola. Izan ere, Pontxitori erraz antzematen zitzaion nor zuen kutun eta nor ez, eta hori oso nabarmena zen hainbat familiatako umeekin |
Pontxito maisuaren izaera |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-148
|
|
|
|
Jelatea hasi zenean azienda guztia etxeratu zuten baina ezin izan zituzten ardi guztiak ekarri, biren faltan gelditu ziren. Handik hilabete batera arditako bat bizirik nola aurkitu zuen. Ardia galtzea baino nahiago zuen bere burua galdu. |
Jelatean galdutako ardia eta artzain sena |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1480
|
|
|
|
Patzikuk ezagutu dituen beste maisu-maistrak aipatzen ditu |
Beste maisu-maistrak |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1481
|
|
|
|
Hasiera batean “Xapo” deitzen bazioten ere, Leitzan ez zioten adarra jotzen goizuetarra izateagatik |
Goizuetarra izateagatik adar jotzerik ez |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1482
|
|
|
|
Osasunako jokalaria izan zen Etxeberriak pilota utzi eta futbolean aritzea erabaki zuenean, apaizak trajedia baten moduan aipatu zuen sermoian |
Eliza, futbola eta pilota |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1483
|
|
|
|
Herrien arteko pilota lehiaketak sekulako ilusioa pizten zuen. Eskola garaian Pontxito aritzen zen zuzentzen |
Herrien arteko pilota lehiaketa |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1484
|
|
|
|
Goizuetan guztiak aritzen ziren pilotan, ez zegoen lehiarik. Leitzan aldiz, herrien arteko Lehiaketaren eraginez-edo, mutikoen arteko lehia ezagutu zuen |
Lehia Leitzan ezagutu zuen |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1485
|
|
|
|
Leitzan moldatzeko ez du arazorik izan, egia bada ere inguruko herrietakoek etiketaren bat zutela: aresoarrak zikiro; Ezkurrakoak motzak; goizuetarrak inoxente samarrak,... |
Leitzan moldatzeko arazorik ez |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1486
|
|
|
|
Gazteak zirela “Adoración Nocturna” delakoan sartzea otu zitzaien. Elizako ganbaran elkartzen ziren ere bai... |
Gazte ibilerak 1 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1487
|
|
|
|
Hasiera batean Goizuetara joaten zen asteburuetan baserriko lanetan laguntzera. Leitzan ere, sos batzuk ateratzeko, uda garaian lantxoak egiten ibiltzen ziren eta negu partean, askotan, ikatza partitzen eta, bide batez, nesketan aritzen ziren |
Gazte ibilerak 2 |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1488
|
|
|
|
Beste lagun batekin zihoala, txirringako katea atera eta biraoka hasi zen laguna etxe baten parean. Etxekoa balkoira atera eta errieta egin zien, Leitzatik kanpokoak zirela gogoraraziz |
Errieta biraoak botatzeagatik |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1489
|
|
|
|
Literatura munduan ezaguna egin eta berak bere burua goizuetartzat jotzean hasi zitzaizkion “arazoak” Leitzan eta Goizuetan |
Leitzarra ala goizuetarra? |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-149
|
|
|
|
Jelate hura etzat sekulan aztuko. Otsail gogorraren ondoren Martxo ona egin zuen. Azienda goseturik eta itsuturik geratu zen. Animaliek izotzari begira hainbeste egun pasa ondoren honen islak begiak txikitu zizkien. |
Jelatearen ondorioak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1490
|
|
|
|
Goizuetan, gaur egun ere, taberna batean sartu eta elkarri adarra jotzea normala da. Leitzak badu bestelako harrokeria |
Izaera kontua |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1491
|
|
|
|
Leitzarren izaeraren adibide txikiak jartzen ditu Patzikuk, Karrape Irratian egindako elkarrizketa bat eta bertakoekin izandako elkarrizketak baliatuz |
Izaera horren adibide txikiak |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1492
|
|
|
|
Iruñean bizi diren leitzarrek bazkari bat egin zuten Iruñean. Duela gutxi Leitzan bizi diren goizuetarren bazkaria egitekotan zebiltzan. Patzikuren ustez horrek ez du inongo zentzurik |
Herrien izaeraren beste adibide bat |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1493
|
|
|
|
Areso eta Leitzaren arteko pikeaz aritzen da Patziku. Gertakari historiko polit batetik abiatuta zentzugabekeria da, oraindik ere, gaur egun haserretzea |
Areso eta Leitzaren arteko pikea |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1494
|
|
|
|
Aita obretan lanean hasi zenean esan omen zioten han denbora bat emanez gero lantegian sartuko zirela. Hitzartutako data iritsi zen baina ez zieten deitzen. Protesta egin zuten eta bi hilabetez itxoiteko eskatu zieten. Bi hilabeteak pasa ziren eta halere ez zieten deitzen. Berriro protesta egin zuten eta oraingoan bai, lantegian sartu ziren |
Aita nola sartu zen lantegian |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1495
|
|
|
|
Aita lantegian hasi zenean goizeko 3,30 / 4etan altxatu behar izaten zuen lanera joateko. Baserrian lan egiteko denborarik ez zuen ere ez eta Leitzara etortzea erabaki zuen |
Zergatik etorri ziren Leitzara |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1496
|
|
|
|
Ordurako Leitzan mugimendu handia zegoen: nekazari eskola, behitegia, lantegia,... Arrazola ibiliko zen guzti horren atzean ziurrenik |
Ordurako mugimendu handia Leitzan |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1497
|
|
|
|
Hasiera batean Sarrio lantegiaren aurkako mugimendua sortu zen eta litekeena da Nekazari Eskola hori apaltzeko sortu izana |
Sarrioren aurkako mugimendua |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1498
|
|
|
|
Txistua jo izanagatik ere ez da inoiz izan nazionalista tipikoa, Patzikurendako txistua instrumentu arrunta izan da eta asko gozatu du txistuari esker |
Txistua |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-1499
|
|
|
|
Patzikuk kontatzen du nolatan hasi zen txistua jotzen eta, bereziki, aipatzen du Don Miguel Sagaseta apaiza, txistuaren inguruan lan handia egindakoa |
Nola hasi zen txistua jotzen |
Patziku Perurena Loiarte |
|
LTZ-150
|
|
|
|
Koadrilak puntua jartzen zuen eta bertsolariak erantzuten zuen. Gero denek elkarrekin kantatzen zuten “Dios te salve...” kopla. |
Koplak eta bertsoak |
Santiago Zabala Loiarte |