Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1500 Ttunttuna jotzen ikastea zaila izaten da, Patzikuk kontatzen du nola ikasi zuen Ttunttuna jotzen ikasten Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1501 Inauteriak zireneko batean eskolatik atera zen, txistuaren bila joan eta puxka biltzean ari zirenekin elkartu zen. Handik aurrera urtero jotzen zuen inauterietan, plazan Angelekin,... Inauterietan txistua jotzera Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1502 Behin baino gehiagotan esan diote Angel Alduntziren estilora jotzen duela txistua Angelen estiloan jotzen omen du Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1503 Txistua parranda eta gizarteratzeko tresna izan omen da Patzikurendako Txistua, gizarteratzeko bidea Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1504 Batzuetan aspergarria izan badaiteke ere, oso ongi pasatu du txistua joz eta herrian badira zaletasun handia dutenak Oso ongi pasatu du txistua joz Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1505 Angel Alduntzinek edozein herritan hamaika miresle zituen bizizalea izan zen, parrandarako beti prest Angel Alduntzin Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1506 Txistuaz dantza sueltoa egiten zen eta soinuarekin lotuan, horrek arazoak sortu izan ditu txistulari eta soinu-joleen artean Txistua eta soinua Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1507 Angelek edozein aitzakia baliatzen zuen txistua atera eta jotzen hasteko, txistua odolean zeraman Edozein aitzakia ona zen txistua jotzeko Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1508 Angel Alduntzinek zuen jenio biziaren erakusten duen anekdota kontatzen du Patzikuk Angel Alduntzinen anekdota Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1509 Angelek nahi zuena egiteko askatasuna maite zuen eta gauza guztien gainetik musika maite zuen. Izugarrizko erraztasuna zuen notak lotzeko Askatasuna maite zuen Patziku Perurena Loiarte
LTZ-151 Behin edo bitan atera zen karnabaletan. Xatur akordeoilaria. Baserriz baserri ibiltzen ziren, dena oinez, soinua joz eta dantzan. Etxe bakoitzean jateko zerbait ateratzen zuten, ahal zuenak ahal zuena. Koadrila baserri gehienetara iristen bazen ere urrutiago edota beste norabide batean zeuden baserritara bakarrik bi lagun joaten ziren. Baserriko buelta egin ondoren herrian biltzen ziren bazkaltzera. Ondoren juerga eta zahagi dantza egiten zuten. Iluntzean afaldu, eguneko gastuak ordaindu eta kontuak egiten ziren. Inauteriak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1510 Angel oso ongi moldatzen zen nahiz euskaraz eta nahiz erdaraz, erabateko naturaltasunez Bi hizkuntzak oso ongi erabiltzen zituen Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1511 Patzikuren aita gerran ibili zen Francoren aldean. Iruñera joan zireneko eta gerra bukaerako euskararen inguruko anekdota pare bat kontatzen du Aita gerran ibilia Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1512 Euskaldunak pentsatzen du medikuek-eta ezin dutela euskaraz hitz egin eta automatikoki erdarara jotzen du. Anekdota pare bat Euskaldunaren konplexua Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1513 Patzikuk kontatzen du herriko eskuindarrak euskaraz aritzen zirela eta erdararen harrotasuna erakutsi eta iseka egiten zietenak herriko nazionalistak zirela Eskuindarrak euskaraz eta nazionalistak erdaraz Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1514 Patzikuren etxeko “politikoa” bere anaia zaharra omen da, garai batean giro abertzalean murgildua eta egun pare bat espetxean pasatutakoa Etxeko “politikoa” anaia zaharra Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1515 Patzikuren ustez euskaldunen miseriarik handiena omen da edozein gairen aurrean onak eta txarren artean banatzen direla politikaren eraginez Euskaldunon miseriarik handiena Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1516 Patzikuren ustez miseria bikoitza da gainera, gaur egun ezinezkoa baita, esate baterako, guardia zibilekin bizikidetza eramatea naturaltasunez Miseria bikoitza Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1517 Patzikuk politikaren aurrean duen jarrera azaltzen du eta horretarako zenbait anekdota erabiltzen du Politikaren aurrean duen jarrera Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1518 Patziku hizkuntzak duen garrantziaz, abertzaletasunaz eta beste hainbat gairen inguruan aritzen da Abertzalea izatea, hizkuntza,... Patziku Perurena Loiarte
LTZ-1519 Joxe Marik familiaren aurkezpena egiten du: non jaio, zenbat senide,... Familiaren aurkezpena Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-152 Bat zahagiarekin ateratzen da eta beste lau makil banarekin. Bat gizasemez jantzia eta beste bat emakumez jantzia ateratzen ziren eta dira. Dantzaren doinua “larala larala...” . Zahagi dantza Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1520 Bere familiak betidanik izan du kantatzeko joera eta zaletasuna. Aitaren zein amaren aldetik, aitonak musikariak izan dira Familia musikazalea Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1521 Amaren aldeko aitona aitaren aldekoa baino zaharragoa zen, halere biak ezagutu ditu Bi aitonak ezagutu ditu Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1522 Aitona Fraxkuri “herrero” deitzen zioten. Lan bidea non ikasi zuen eta tailerra non eduki zuen kontatzen du Aitonaren historia Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1523 Aita Salesianoetan hasi zen ikasten baina bi urte pasata utzi eta aitonarekin lanean hasi zen Aitaren historia Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1524 3 belaunaldi aritu izan dira perratzaile lanetan, aitona, aita eta bera. Joxe Marik aitona hasi zeneko lanak eta beranduagokoak aipatzen ditu Egiten zituzten lanak Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1525 Abereak alorretan erabiltzeari utzi ahala perratze lana bukatu zen, 70. urtearen inguruan gertatu zen Perratze lanaren gainbehera Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1526 Behiak perratzeko erabiltzen zuten sistema azaltzen du eta oraindik gordetzen dutela aipatzen du Behiak perratzeko sistema Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1527 Aroztegian izaten ziren bitxikeriak eta anekdotak kontatzen ditu Aroztegiko anekdotak Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1528 Gehienbat zaldiak, mandoak eta behiak perratzen zituzten Zaldiak, mandoak eta behiak Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1529 Batzuetan albaitero lanak egiten zituzten ere Albaitero lanak ere Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-153 Aitonarentzat sakratua zen bezperetara joatea. Mezatara joaten ez bazinen fitxatzen zintuzten. Goizeko 5etan jaikitzen ziren Papelerako mezatara joateko. Bezperak, mezak eta elizaren kontrola Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1530 Sutegiko lana asko aldatu zen azken urteetan, mekanizatu egin zen Sutegiko lana asko aldatu zen Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1531 Aitona sutegian aritu zen hil baino 3 hilabete lehenago arte. Oso txukuna zen lanean Aitona oso txukuna zen lanean Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1532 Burdina enkargatu egiten zuten eta lana Leitzako aroztegian egiten zuten Aroztegia Leitzan Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1533 Lan tresnen artean izenik bitxiena zuena “buximanta”, aziendaren azkazalei azken ukituak emateko erabiltzen zen Lan-tresnak Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1534 Aita jubilatu zenean itxi zuten sutegia erabat. Aita bankuan lanean hasi zenean bankuko lana eta sutegikoa batera egiten ibili zen Sutegia itxi zuten aita jubilatzean Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1535 Hasiera batean osaba bati proposatu zioten Credito Navarron hastea. Osabak uko egin eta aita proposatu zuen. Aitak ikasketa handirik ez zuenez, hasiera batean, gizon bat etortzen zitzaion laguntzera eta irakastera Aita bankuan lanean hasi zenekoa Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1536 Aita 83an jubilatu zen, 65 urterekin Aita noiz jubilatu zen Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1537 Amaren aldetiko aitona deskribatzen du baita anekdotaren bat kontatu ere bai. Aitona Leitzako elizako organo-jolea izan zen eta nahiko trebea omen zen partiturak bat-batean jotzen. Lekarozen ikasi omen zuen musika. Aitona 70an hil zen Amaren familia Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1538 Garai batean aitona Fraxkuk eta aitona Antoniok, beste batekin batera, elizkizunak kantatzen zituzten; eta batzutan aita joaten zen laguntzera. Beranduago jende gehiago hasi zen sartzen eta hortik sortu zen “Agrupación Coral de Leitza” izeneko korua Koruaren sorrera Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1539 Aitona udaleko idazkaria izan zen eta bere atzetik bere semea Aitona idazkaria izan zen Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-154 Korpus egunean aldarearen azpian sartu zen “Lambreta” motorraren anekdota umoretsua. Motor-gidariak motorraren kontrola galdu eta susto ederra hartu zuten, Xanti motorraren atzean zihoan eserita. Motorrarekin aldarearen azpian Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1540 Luis lehengusua idazkaria izan zen eta oso gizon jakintsua, liburu irekia . Hego haizea zebilen egunei beldurra zien jendea aztoratu egiten omen delako Luis lehengusua idazkaria Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1541 Udal-idazkariak dituen funtzioetan eman diren aldaketak aipatzen ditu eta berari bankuan gertaturiko anekdota bat kontatzen du Udal-idazkariaren funtzioak atzo eta gaur Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1542 Bere etxean betidanik ezagutu du pianoa eta bere txikitako oroitzapenen artean elizkizunetan kantatzen zuenekoa dago Tradizio musikal handiko familia Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1543 Elizkizunetan zein parrandetan, kantua oso presente zegoen Elizkizunetan zein parrandetan kantuz beti Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1544 Kotxean asko kantatzen zuten, beti giro alaian. Aitonarekin kantu zaharrak ikasten zituzten. Kantu zahar horietako batekin gertaturiko anekdota kontatzen du Euskal Herrian den kantarik zaharrena Josemari Azpirotz Lasarte
LTZ-1545 Olazaran apaiza 1924. urtearen inguruan etorri zen Leitzara eta musika irakasten hasi zen: txistua eta kantua Olazaran apaiza irakasle Josemari Azpirotz Lasarte