Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-284
|
|
|
|
Emakume bat “umeak egin eta umeak egin” ari zen, eta Iruñera joan zen batean kondoiak erosi zituen senarrak. Emazteari zer moduzkoak ziren galdetu ziotenean, “sekoak ditun” izan zen erantzuna. |
Kondoiak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-285
|
|
|
|
Txirrita bertsolariaren zenbait istorio kontatzen ditu, tartean hargin andaluzaren pasadizo ezaguna. |
Txirritaren pasadizoak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-286
|
|
|
|
Fernando Amezketarra bertsolariaren bi pasadizo ditu hizpide. |
Fernando Amezketarraren pasadizoa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-287
|
|
|
|
Gogoan du nola maisuak ikasle bat zigortu eta honek leihotik alde egin zuen. Klaseak gazteleraz izaten ziren, eta oinarrizko operazio matematikoak ikasi zituen bertan. Kredoa aitarekin ikasi zuen. |
Eskolako kontuak II |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-288
|
|
|
|
Don Maximo maisuak zerria hil zuen batean, garrasiak entzunda, eskolatik atera ziren. Maisuak zigortu egin zituen ondoren, baita Ramoni belarrondoko bat eman ere. |
Maisuaren zigorra |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-289
|
|
|
|
Patxikunean apopilo egoten zen maisu batekin gau eskolan ibili zen bi urtez. Ez omen zuen deus ikasi. |
Gaueko eskola |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-290
|
|
|
|
Apaizari lagundu zion Fernando delako baten pasadizoa kontatzen du. Egindakoa eskertzeko, gazta atera omen zioten eta hau errutik ari omen zen jaten. Gehiegi janez gero gaixotu eginen zela erran zioten gehiago jan ez zezan, mututu eginen zela.“(...)hartu poltsan ta etxera, gure andrek bauke beharra mututzen!” |
Gazta gehiegi janez gero, mututu -pasadizoa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-291
|
|
|
|
Gazte denborako pasadizo pare bat kontatzen ditu. |
Gazte denborako pasadizoak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-292
|
|
|
|
Neska bati mutil-laguna utzarazi, berarekin ibiltzen hasi eta gero “ez zion kasurik egin”. |
Neska batekin izandako gorabeherak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-293
|
|
|
|
Hogeita bat urte eta erdirekin joan zen soldaduskara. Hamabost hilabete egon beharra zen, baina horietatik lau etxean egin zituen “permisoak” zirela eta. Iruñean egotea egokitu zitzaion, eta gehienbat abereekin lan egin zuen. |
Soldaduskako kontuak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-294
|
|
|
|
Hiru hilabeterekin ekarri zuten inklusatik, guraso-ordeei bi ume hil zitzaizkielako. Etxekoekin benetako senideak balitu bezala jokatu izan du beti, eta asko lagundu du bertan (“Belakuri nik eutsi nion”). |
Inklusatik ekarria da |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-295
|
|
|
|
Txikitatik hasi zen ardiekin lanean. Ardiei ilea mozten ere ona zen. |
Ardiei ilea mozten |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-296
|
|
|
|
Zubidiko Batixtak herriko mutil bat zerbitzariari titietatik heltzen harrapatu zuenekoa. |
Zubidiko pasadizoa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-297
|
|
|
|
Ator txuria zikindu zion zerbitzari bati egindakoaren ordain gisa muxu bat nola eman zion azaltzen du. |
Zubidiko pasadizoa II |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-298
|
|
|
|
Frontoiaren ezker pareta 1945an egin zen, Ramonek 10 urte zituela. Gogoan du langileei bazkaria eramaten ziela. |
Frontoiaren ezker pareta |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-299
|
|
|
|
1945an “metroko elurra” ezagutu zuela dio. |
“Metroko elurra” |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-300
|
|
|
|
Behor bila abiatu orduko behorrak etxerantz mendian behera. |
Behor bila |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-301
|
|
|
|
Areson ezagutu dituen bertsolariei buruz dihardu: Bordaberriko Joxantonio, Agirre, “Etxetxipikoa”... |
Aresoko bertsolariak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-302
|
|
|
|
Etxaldekoek lehen mailako funtzioak izaten zituzten, pobrexeagoak baldin baziren bigarren edo hirugarren mailakoak... Apaizak bildu eta sekulako bazkariak egiten zituzten. |
Elizikizunak (primera, segunda...) |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-303
|
|
|
|
Estandartea eta San Pedro eraman izan ditu. Dantzaldiei, musikariei eta eskean ibiltzen zireneko kontuen inguruan dihardu. |
Festetako oroitzapenak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-304
|
|
|
|
Jai egunetan debekaturik zegoen lan egitea. Denbora baten buruan, maiatzeko azken igandean artoa ereiten uzten hasi ziren. Bestaberri egunez banabarra ereiten aritu zen gizon baten pasadizoa ere kontatzen du: sudurretik odola hasi zitzaion eta jai egunean lan egiteagatik izan zela sinetsi zuen. |
Apaizak jai egunetan lan egiteko ematen zituen baimenak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-305
|
|
|
|
Eskolatik itzulitakoan, desiotan egoten omen zen banabarra jateko. Eguraldi onarekin, galeriara atera eta han bazkaltzen omen zuen. |
Eskolatik etorri eta banabarrak bazkaltzeko |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-306
|
|
|
|
Arratsaldetan, berriz, meriendatzeko banabar hotzak jatea gustatzen zitzaion, eskaileretan eserita. |
Arratsaldean, banabar hotzak eskaileretan eserita |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-307
|
|
|
|
Teresaren anaiei eta aitari patata egosi platerkada bat ematen zien amak gosaltzeko. Maisu bat ere bazeukaten apopilo etxean, eta hari kafesnea. Hark ere patata gustura janen lukeela erran zuen behin, eta handik aurrera maisuari ere patata jartzen zitzaion. |
Patata egosia gosaltzeko |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-308
|
|
|
|
Neska kozkorra zenean, opor garaian postari gisa lan egin zuen. 30 duro ordaintzen zioten hilabeteko. |
Postari lanetan |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-309
|
|
|
|
12 bat urterekin, artoa jorratzera joan zen etxe batera. Mantenua eta eguneko pezeta bat ordaintzen zioten. |
Artajorrara |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-310
|
|
|
|
13 urte bete zituenean, batuketak eta kenketak egiten ez zekien emakume merkatari bati laguntzen ibili zen. Kafea, azukrea eta antzekoak saltzen zituzten kanpoko herri eta baserrietan, eta ordainean jendeak arrautzak ematen zizkien, batzuk pezetaren bat ere bai. |
Salerosketan |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-311
|
|
|
|
12 esku (esku bat=6 arrautza) arrautza saldu zizkioten gizon bati eta hark 9 ordaindu zizkien. Erreklamatu arren, gizon hark ez zien kasu egin. Han bukatu ziren Teresarentzat salerosketa kontuak. |
12 esku arrautza saldu eta 9 kobratu |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-312
|
|
|
|
Bi guardia zibil joan ziren etxea errebisatzera. Teresaren etxean kontrabandoko irina gordetzen zuten, garoaren azpian. Ganbarara igo eta irin zaku bat aurkitu zuten, baina amak “polvos pinos” zirela erran zien. |
Guardia Zibilak etxea errebisatzera joan zirenekoa |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-313
|
|
|
|
Teresaren amak fideoak egiten zituen etxean. Bandeja handi batzuetan zabaldu eta galerian idortzen ziren. Idortu ondoren, kilo edo kilo erdiko boltsetan sartu eta saldu egoten zituen. |
Fideoak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-314
|
|
|
|
Kolorantea, irina eta lebadura pixka bat behar zen fideoen masa egiteko. Gero tramankulu batean sartu, eskuarekin biradera bati bueltak eman eta fideoak ateratzen ziren. |
Nola egiten ziren fideoak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-315
|
|
|
|
Guardia Zibilek fideok ikusi zituzten, eta kontrabandoko irina erabiltzea debekatua zegoela esan zioten. Amak fideo-poltsa bana eman zien eta denak gustora gelditu ziren. |
Guardia Zibilek fideoak ikusi |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-316
|
|
|
|
15 urterekin eskola utzi eta Eratsundik Aresoko dendara neskame etorri zen. Gogoan du egin behar izan zuen lehendabiziko lana: dendako kristalak garbitu behar izan zituen. Etxean ere, oheak egiterakoan egunero-egunero koltxoia altxatu eta somierrari hautsa kentzen zioten. |
Eratsundik Aresora neskame |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-317
|
|
|
|
Aberatsek artilezko koltxoiak zituzten. Teresaren etxean , aldiz, lastairea ere ezagutu du, lastoz egina; lau zulo omen zituen eskua sartu eta barruko lastoa harrotzeko, bestela dena zanpatua gelditzen baitzen. |
Koltxoiak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-318
|
|
|
|
Soineko urdina lepo zuriarekin, eta kofia gisa zapi txuri bat. Otorduak zerbitzatzeko garaian, mantal txuri txiki bat erabiltzen zuen. |
Neskamearen janzkera |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-319
|
|
|
|
Euskaraz hitz egiten zien, baina “señorito” edo “señorita” deitu behar izaten zien. Mahaia jartzerako orduan, platerak eskuinetik jarri behar ziren eta ezker aldetik kendu. |
Nagusiei eman beharreko tratua |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-320
|
|
|
|
Kafe hondarrari atxikoria bota eta harekin neskamearentzako kafea egiten zen. Ogi zaharra jaten zuten. Gauean, patata edo zopa. |
Neskameak zer jaten zuen |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-321
|
|
|
|
Dendan denetik izaten zen. Azukrea 50 kiloka ekartzen zuten, pala batekin kajoi batzuetara pasatzen zuten eta jendea etortzen zenerako kiloko poltsetan prestatzen zuten. Ardoa 200 litroko barrika handietan etortzen zen . |
Denda |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-322
|
|
|
|
Ardia hiltzerakoan Teresa eusten egoten zen. Txerria hiltzerakoan ere, bi neskameek bi hanketatik heltzen zioten, eta kanpoko beste bi gizonek beste bi hanketatik. |
Txerri-hiltzeak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-323
|
|
|
|
Dendan ozpina egiten zuten. Osagaiak: bost litro ur, litro bat ardo eta oroitzen ez den beste likido bat. |
Ozpina |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-324
|
|
|
|
Bi anis mota (Anis Prometeo eta Anis Imperial), moskatela..20 litroko garrafoietan etortzen ziren. |
Edariak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-325
|
|
|
|
Bezero gehienek ez zuten momentuan ordaintzen. Libreta batean erositakoa apuntatu eta txerri edo txekorren bat saldu eta diru pixka bat lortutakoan ordaintzen zuten. |
Bezeroek ez zuten momentuan ordaintzen |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-326
|
|
|
|
Dendan espartinak ere edukitzen zituzten. Neurriaren arabera apaletan txukun-txukun ordenatzen zituen. Norbaitek oinetakoak behar bazituen, Teresa bidaltzen zuten, ongi baitzekien gauza bakoitza non zegoen. |
Espartinak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-327
|
|
|
|
Tabakoa ere saltzen zen. |
Tabakoa |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-328
|
|
|
|
Eguerdiko ordu bata eta erdietan itxi eta berriro ere ordubi t´erdietan zabaltzen zuten. |
Eguerdietan denda itxita |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-329
|
|
|
|
5 edo 6 karamelo klase, gailetak, pastak... |
Dendan saltzen ziren gozokiak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-330
|
|
|
|
Kamisetak, barruko arropa, gorroak... |
Dendan saltzen zen arropa |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-331
|
|
|
|
Koloniak eta esentziak “a granel” saltzen ziren. Neurtu eta botila ttikietan saltzen zen. |
Dendan saltzen ziren koloniak |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-332
|
|
|
|
Goizean lehengusuari etxea txukuntzen lagundu eta ondoren dendara joaten zen. Gero, umeak zaintzera kalera. |
Dendaz arduratzeaz gain, umeak ere zaintzen zituen |
Teresa Telletxea Hernandorena |
|
LTZ-333
|
|
|
|
40 eguneko elurtea egin zuen batean, zakurra kanpora ateratzera behartu zuten. Pixka baten buruan, hotza ezin jasanik, etxera sartu zen Teresa, baina nagusiak berriro ere kanpora joateko erraten zion. Hori omen da neskame egon zen garaian izan zuen esperientzia txar bakarrenetakoa. |
Elurtea: esperientzia txarra. |
Teresa Telletxea Hernandorena |