Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-1546
|
|
|
|
Angel Alduntzinek bere kabuz ikasi zuen txistua jotzen, solfeorik gabe, eta, halere, maisua izan da eta Leitzan estilo propioa ezarri zuen |
Angel Alduntzin txistularia |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1547
|
|
|
|
Gaur egun Aralar Musika Eskola lan polita egiten ari da |
Aralar Musika Eskola |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1548
|
|
|
|
Zehazki ez da oroitzen baina “Agrupación Coral de Leitza” 60. hamarkadan sortu zela uste du. Elizaren inguruan hasi ziren biltzen eta baita Sarrioko nagusiak etortzen zirenean. “Pontxito” izan zen fundatzailea eta zuzendaria |
Agrupación Coral de Leitza |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1549
|
|
|
|
Agrupación Coral-ean ibili ziren batzuen izenak gogoratzen ditu |
Agrupación Coral de Leitza |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-155
|
|
|
|
Aresoko Zapaitenean bizi izan ziren lehendabizi Carmenen aiton-amonak, hiru seme-alabekin. Maizterrak ziren, eta handik ateratzeko esan zietenean etxe berria egiten hasi ziren. Denda koxkor bat ere bazuten, eta denda hura ere etxe berrian paratu zuten. |
Familiaren aurkezpena |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-1550
|
|
|
|
74. urtean lagun batzuk elkartu eta korua sortzea planteatu zioten Pontxitori. Pontxitoren baietzarekin 30 bat lagun elkartu ziren. Pixkanaka hasi eta seriotzen joan ziren, 2 urteko epean gauza pottoloak egiten hasiak ziren. Bera soldadutzan egon zen bitartean aita sartu zen |
“Jeiki” koruaren sorrera |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1551
|
|
|
|
Koru Lehiaketa batean aurkeztu ziren lehen aldian (Ejea de los Caballeros herrian) lehenengo saria irabazi zuten. Ondoren hainbat alditan Tolosan aurkeztu eta sariren bat jaso zuten. Atzerrian ere parte hartu izan dute zenbait lehiaketetan |
Lehiaketak |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1552
|
|
|
|
Madrilen, Bilboko Arriagan, Iruñeko Gaiarren,... kantatu izan dute. Joxemarik gogoratzen du behin Rosiniren meza bat ikasi behar izan zutela hilabete bateko epean |
Beste irteera batzuk |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1553
|
|
|
|
Eskuratu zuten mailari eusteko dedikazio handia eskaini behar zitzaion eta ezinezkoa zutenez korua desegin zen, nahiz eta erabat ez desegin, izan ere, ahal zutenak festetarako eta elizkizunetarako elkartzen baitziren beti |
Korua desegin zen |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1554
|
|
|
|
Duela 6 urte berriro elkartzea erabaki zuten. 50 bat lagun bildu ziren eta oinarria lehen ibilitakoak badira ere, jende asko berria da eta honelako herri txiki batean oso zaila da. Menpekotasun ekonomikorik nahi ez zutenez 10 eurotako kuota jartzen dute hilero eta orkestra batekin kantatzera iritsi dira, beraiek orkestra ordainduta. Kontuan hartzekoa da ere udalak ematen dien laguntza, izan ere saiatzeko tokia musu-truk uzten baitie |
Duela 6 urte berriro elkartu ziren |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1555
|
|
|
|
Joxemarik azaltzen du nola sortu zen Mozarten requiema kantatzeko erronka eta nola funtzionatzen duen Koruak eta nola hartzen diren erabakiak |
Mozarten requiema eta Koruaren barne funtzionamendua |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1556
|
|
|
|
Iruñeko udalari eskaini zioten Mozarten requiema kantatzeko baina dirurik ez zutela erantzun zuten. Ondoren ongintzazko kontzertu batean kantatu zuten eta entzuleak aho bete hortz gelditu ziren |
Mozarten requiema Iruñean |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1557
|
|
|
|
Azken erronka Schuberten meza eta Händelen Antifona kantatzea izan da, orkestrakoak proposatua. Aurrekoan bezala Iruñeko udalari eskaini eta ezezko erantzuna jaso zuten. Azkenean ongintzazko beste kontzertu batean kantatu zuten |
Azken erronka |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1558
|
|
|
|
Tartean gauza politak izaten dira, esate baterako korukide baten semearen ezkontzan, beste korukide baten amaren hiletan,... |
Tartean gauza politak izaten dira |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1559
|
|
|
|
Dedikazio handia eskatzen du koruak, asteartero eta ostiralero elkartzen baitira. Horri gehitzen zaizkio kantu klaseak. Gainera kontuan hartu behar da 50 pertsona direla eta denak herrikoak direla |
Dedikazio handia |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-156
|
|
|
|
Hogeita bederatzi urteko Joxe osaba ehiza-istripu baten ondorioz hil zen. Carmen artean txikia zen eta trauma ikaragarria eragin zion osabaren heriotzak, jolasean-eta elkarrekin ibiltzen baitziren. |
Osabaren heriotza |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-1560
|
|
|
|
Haiek beti izaten dira kantatzeko prest eta hamaika ekitalditan hartu izan dute parte. Halere, hainbeste jende izanik, ez da erreza izaten elkartzea eta izan beharreko ahotsen arteko oreka lortzea |
Beti kantatzeko prest |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1561
|
|
|
|
Koruko zuzendariak meritu izugarria du, izan ere erabateko dedikazioa eskaintzen dio eta ezinezko ziruditen gauzak lortu baititu: solfeoa ez dakiten herritar xume batzuk Mozarten requiema kantatzea, alegia. Koruan ezinbestekoa den bakarra izanen da eta korukoek badakite eta eskertzen diote |
Koruko zuzendaria |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1562
|
|
|
|
Beste aurrerapauso bat eman ahal izateko jende berria eta gaztea behar dute |
Jende berria behar Koruan |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1563
|
|
|
|
76. urtean sartu zen azken langile fijoa Leitzako lantegian, hurrengoa sartu bitartean 20 urte pasa dira. Horrek ekarri zuen jendea herritik atera behar izatea lan bila |
70. hamarkadan aldaketa handia Leitzan |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1564
|
|
|
|
Leitzako biztanle kopurua igotzen ari da azken urteotan, zerbitzuak direla, etxebizitza berriak direla edo bide hobeak daudela... ondorioa da biztanle kopurua handitu dela eta ez dela jaiotza kopuruagatik |
Biztanle kopurua igotzen ari da |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1565
|
|
|
|
14 urterekin hasi zen txistua jotzen ikasten, Patxi Zabaletarekin. Dianak jotzen ikasi zuten eta Angelekin ateratzen hasi ziren. Orduan laukidun brusa utzi eta brusa beltza erabiltzen hasi ziren |
14 urterekin txistua jotzen ikasi zuen |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-1566
|
|
|
|
Angelekiko damu bat dauka Joxemarik: bere ezkontzarako deitu ez izana. Angeli buruz gogoratzen duena da puntualtasuna maite zuela. Bestelako mila ateraldi izanen ditu Angelek baina Joxemarik ez du tratu handirik izan |
Angel Alduntzin txistularia 2 |
Josemari Azpirotz Lasarte |
|
LTZ-157
|
|
|
|
Ezkontzeko arreoa eraman omen zuen |
Aiton-amonen kontuak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-158
|
|
|
|
Txerrien salerosketan hasi zirenean familiaren ekonomia pixka bat suspertu zen. Calatayudeko Amelatarrekin tratuan nola ibiltzen ziren azaltzen du. |
Txerriketariak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-159
|
|
|
|
Amonak bisigua saltsan prestatzen zien, lurrezko ontzi handi batzuetan, afaltzera etortzen ziren herritarrei. |
Bisigua saltsan |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-160
|
|
|
|
Labean prestaturiko soufflea izozkiarekin. |
Fondako plater ezagunena |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-161
|
|
|
|
Carmenek 7 urte zituela bigarren etxea egin zen. |
Bigarren etxea |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-162
|
|
|
|
45 gela zituzten. Gogoan du igande batean 204 lagun izan zituztela bazkaltzen. Amona, ama, Carmen bera eta zerbitzariak aritzen ziren lanean. Carmenek karrera bukatu berria zuenez eta frantsesa fresko samar zeukanez, bezperan menuak frantsesera itzultzen zituen mugaren beste aldetik zetozenentzako. |
Fondako kontuak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-163
|
|
|
|
Mendian eta herrian barrena ibiltzen ziren, errekan...hotelean bazituzten bainugelak, baina jende asko egoten zenez, batzuk Azpiko errotara joaten ziren bainatzera. Madrildik, Valentziatik edo Bartzelonatik etortzen ziren. Gogoan ditu oraindik ere bezero batzuen izen-abizenak, haien artean Espainiako bi hotel garrantzitsuetako zuzendariak. |
Hotelera etortzen ziren udatiarrak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-164
|
|
|
|
Bigarren etxea eraiki zutenean, dirurik gabe gelditu ziren. Jose Mari postariak haragia Leitzatik nola ekartzen zien kontatzen du, eta asteburuan bildutako diruarekin nola ordaintzen zuten. Iruñeko familia batengana ere joan izan da diru eske. Bere ama ere eskean ibilia da etxeko teilatuaren obra ordaintzeko. |
Diru-eskasia |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-165
|
|
|
|
Autobusa “bi estilotakoa” zen: aurreko aldea bidaiarientzako eta atzealdea aziendarentzako. Areso-Leitza-Tolosa zen egiten zuen bidea. Anaiak soldaduskara joan zirenean txartelak saltzen ibili zen. |
Aresoko lehen autobusa |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-166
|
|
|
|
Fondako fakturak Turismon aurkeztu behar zen. Turismoko ikuskariak bertara ere joaten ziren, erreklamazio liburua ikustera. |
Fondako fakturak, erreklamazio liburua... |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-167
|
|
|
|
Herritarrek, hasiera batean, ez omen zuten begi onez ikusten Aresotik bidegurutzerainoko bidea egitea, baina azkenean egin zen. Plazaola trena ere ezagutu du, baita apeaderorainoko garraioa egiteko zaldi-gurdia ere. |
Garraioak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-168
|
|
|
|
Kanpoaldeko dekorazioa nolakoa zen azaltzen du. Besaulkiak Carmenek berak pintatzen omen zituen. |
Fondaren kanpoaldeko dekorazioa |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-169
|
|
|
|
Ganbaran lastoa edukitzen zuten. Morroien batek poxpolo edo zigarrokinen bat bota eta su hartu zuen. Urdaiazpikoak zintzilika zeuzkaten ganbaran, eta suarekin sokak erre eta urdaiazpikoak lurrera erori ziren; osaba Seberianok zarata entzun zuen, baina ohartzerako dena sutan zegoen. Herri guzia joan zen sua itzaltzen laguntzera. Erreka eta labaderotik ura hartu eta eskuz-esku pasatzen zuten sua itzaltzeko. |
Etxea erre zenekoa |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-170
|
|
|
|
Amak xaboia nola egiten zuen azaltzen du. Emakumeak labaderora joaten ziren garbiketa egitera. |
Xaboia |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-171
|
|
|
|
Madrildik edo Frantziatik etorritako bidaiariek telefono deiren bat egin nahi zutenean, konferentzia eskatu behar izaten zioten Puri telefonistari. Denbora piloa itxaron behar izaten zen telefonoz hitz egitea lortu arte. |
Komunikazio arazoak: telefonoak, konferentziak... |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-172
|
|
|
|
Aresoko lehendabiziko telefonoa eduki zuten (“número uno”, “zintzilikatzeko beltz horietakoa”). “Ordu beteko demora konferentzia bat ateratzeko”. |
Aresoko lehendabiziko telefonoa |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-173
|
|
|
|
Astibiko baserritar bat etorri zen mendi aldean armak ikusten zirela erranez. Leihoetan koltxoiak jarri zituzten tiroetatik babesteko. San Martin de Unx eta Santacaratik errefortzuak ekarri zituzten (erreketeak). |
Gerra Zibileko oroitzapenak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-174
|
|
|
|
Eskolara joaten zen garaian Palazioan bizi ziren kubanoen soineko koloretsuei begira egoten ziren. Marcillako Felipa Torrens izan zuen maistra. Mutilen maisua, berriz, Dionisio Ullate zen. |
Eskolako kontuak |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-175
|
|
|
|
“Niño Jesús de Praga” kongregaziokoa zen. Elizako koruan ere ibilitakoa da, Leitzako Don Jaimerekin. Herriko bestetan kantatu izan dute. |
Kongregazioak eta elizako korua |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-176
|
|
|
|
Dotrina euskaraz ematen zuten eta zaila suertatzen zitzaien. Txikitan egin zieten proba batean lehendabizikoa gelditu zen; Jesukristo infernura joan zen galdetu zieten, eta Carmen ez beste gehienek ezetz erantzun zuten (bibliako pasartea gogoratzen du: Jesucristo descendió a los infiernos...). |
Dotrina |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-177
|
|
|
|
Osaba Seberianok Telefunken bat ekarri zuen. Radio Rabat eta Estación Pirenaica entzuten zituzten; azken honetan Pasionaria aritzen zen solasean. |
Irratia |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-178
|
|
|
|
Carmenen ama Guardia Zibil batekin ezkontzekotan egon zen, baina aitonak ez zion utzi. |
Guardia zibilarekin ezkontzekotan |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-179
|
|
|
|
“Orduan ez zen fabrikarik”, eta jendea ezinean ibiltzen zen. Senarra kontrabandoan ibilia du. |
Kontrabandoa |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-180
|
|
|
|
Goserik ez du pasa, baina gogoan du “ogi ilun zatar bat” edo “harrak zituen ogia” jatea egokitu izan zaiola. Olioa ere eskas antzean izaten zen, eta amak esnegaina erabiltzen zuen gisaduak-eta egiteko. |
Goserik ez, baina... |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-181
|
|
|
|
Amonarekin artoa supean erretzen eta taloak egiten ari izan da. |
Taloak, artoa... |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-182
|
|
|
|
Amonak morroi bat despentsan aurkitu zuen. “Aski duzu gosaltzeko hartu duzun hori edo jarri behar dizut gosarie?” . Olio-botilak eta halakoak ere kendu ohi zizkion. Beste batean, anaiei mezarako arropa lapurtu zien. |
Lapurtzen zien morroia |
Carmen Esquíroz Eraso |
|
LTZ-183
|
|
|
|
Aitonak aizkora eta pilota apostuak prestatzen zituen. Osaba eta anaia pilotari onak ziren. |
Familia kirolzalea |
Carmen Esquíroz Eraso |