Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-234
|
|
|
|
Erositakoa ez zen berehala ordaintzen. Zerrenda batean apuntatu eta hilean behin edo bi hiletik behin ordaintzen zen. 100 pezetarekin kapazoa betetzen zuten. “Chorizo Pamplona” erosten zutela gogoan du. |
Erosketak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-235
|
|
|
|
Pilotan asko ibiltzen ziren. Partidu bat baino gehiago jokatzen zuten bata bestearen ondotik. |
Pilotan |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-236
|
|
|
|
Aitak Policarpo maisuarekin hitz egin zuen eta honek klase partikularrak eman zizkion batxilergorako prestatzeko. Loidiko Joxefinarekin ere ibili zen uda batez. |
Klase partikularrak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-237
|
|
|
|
Leitzan ikasten egon zen garaian kirol asko egin zuen. Bizikletan egiten zuten joan-itzulia, futbolean aritzen ziren... |
Leitzako eskola profesionalean ibili zeneko kontuak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-238
|
|
|
|
18 urte bete zituenean eskola utzi eta lanean hasi zen fabrikan. Horretaz gain, Areson argindarra jartzeko lanak hasi ziren eta horretan laguntzen ere aritu zen. |
18 urterekin lanean: fabrikan eta argindarra jartzeko lanetan |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-239
|
|
|
|
Iberdrola etorri aitzin ere bazen argia Areson, errotari esker. Oso argi ahula zen, ordea: “ipurtargia” deitzen zioten. |
Aresoko errotak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-240
|
|
|
|
Herriko neskekin ibiltzen ziren mutil kanpotarrei ezinikusi handia zitzaien. |
Aresoko neskekin zebiltzan kanpoko mutilei ezinikusia |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-241
|
|
|
|
Apaizarekin igande arratsalde batean gertatutako pasadizoa kontatzen du: gazte-koadrila bide ondoan valsa dantzatzen ari zen batean, apaizaren motorra somatu eta gelditu egin ziren. |
Valsa eta apaiza |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-242
|
|
|
|
"Aresotik joera handia zegoen Gorritiko bestetara joateko. Haurrak, gazteak, helduak..denak joaten ziren. Valsa, pilota-partiduak, txurro-saltzaileak...gogoratzen ditu. Aresorako buelta neskengana hurbiltzeko profitatzen zuten anitzek: gerritik heldu, eskua eman... |
Gorritiko bestak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-243
|
|
|
|
Txingotan, abestiak... |
Nesken jolasak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-244
|
|
|
|
Neskatxek kantatzen zituzten bi abesti (gazteleraz) |
Nesken abestiak |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-245
|
|
|
|
Apaizarekin ikasitako bi abesti |
“Katalin” eta “Aldapeko” |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-246
|
|
|
|
Apaizarekin ikasitako beste abesti bat |
“Txin txin” |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-247
|
|
|
|
Elizanbururen abesti famatua kantatzen du |
“Ikusten duzu goizean” |
Josetxo Goikoetxea Barandarain |
|
LTZ-248
|
|
|
|
Kiloko ogia huts-hutsik jan izan du, “ez ardo ta ez ure”. Etxetik dendara arrautzak eraman eta trukean sardinzarrak ematen zizkieten (bat bi lagunendako). |
Elikadura: kiloko ogia, sardinzarrak... |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-249
|
|
|
|
Txekorrak hazi, ardiak eta axuriak saldu...10 kiloko axuriak 18 duro besterik ez zuen balio. Ramon leku askotan ibili zen lanean, baina irabazten zuena aitari ematen zion. |
Abeltzaintza |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-250
|
|
|
|
Aita estraperloan ibiltzen zen, Beruetetik irina ekartzen. Lau ordu behar zituen hara iristeko, eta beste lau itzultzeko; ez zuen diru askorik ateratzen. Irin-zakuekin etxera iritsi zen batean guardia zibilak aurkitu zituen etxean, eta merkantzia nola gorde zuen kontatzen du. |
Estraperlo kontuak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-251
|
|
|
|
Ramon bera ere ibili izan da kontrabandoan aitarekin, astoarekin eta behorrarekin. Ordaintzen ez zuen gizon bati behorra nola kendu zioten kontatzen du. |
Estraperlo kontuak II |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-252
|
|
|
|
29 urterekin atera zen Belakutik, sortetxetik; hala ere, urte askoan joan izan da laguntzera. Obretan lanean hasi zen eta gisa horretan 22 urte pasa zituen, osasun arazoak izaten hasi zen arte. |
Sortetxetik atera eta lanera |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-253
|
|
|
|
Bi urte besterik ez zituela bazekien bereizten axuri bakoitza zein ardirena zen. 146 ardi edukitzera iritsi izan da. |
Txikitatik izan du arditarako afizioa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-254
|
|
|
|
Zortzi urterekin eskolara joaten zen oinez, bakarrik. 20-25 minutu behar izaten zituen. |
Eskolako kontuak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-255
|
|
|
|
146 ardi eta 6-7 behor jarri zituzten, 3 behi, 2 edo 3 txekor...ardiak janarazteko beste etxaldeetako belar-soroak hartu zituzten. Behiekin soro asko goldatzea egokitu zitzaion; uztarria nola jartzen zien eta apirilaren erdialdetik maiatz bukaera arte jateko baba ematen zietela kontatzen du. |
Azienda, belar-soroak... |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-256
|
|
|
|
Haritzen hostoak bildu eta ganbaran lehortzen jartzen zituzten. Pilatu eta ardiei botatzen zizkioten gauean. Lehendabizi etxean eduki zituzten ardiak, eta gero beste etxalde batean azpiak egitearen eta ongarriaren truke. |
Haritz-hostoak, ongarria... |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-257
|
|
|
|
Gorritiko mugan zeukan eskortea. Eguna argitzerako joan eta goizeko zazpietarako ardiak jetzi ondoren (60 ardi jeztera iritsi izan da), marmita betearekin jaisten zen. Eguna argitzerako igoz gero, ardiak eskorta inguruan izaten ziren; beranduxeago joanez gero, berriz, lau herritako mugaraino igoak izaten ziren. |
Ardiak jezten |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-258
|
|
|
|
Belarra ebaki, kargatu eta saskietan ekartzen zuten. Belar ondua ganbarara nola garraiatzen zuten ere kontatzen du. |
Belarra |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-259
|
|
|
|
“Goiko bordako belazean” aldapa ikaragarria zegoen. Abere bat beheko errekara erori zen, baina ez zuen minik hartu. Altxa eta aurrera jarraitu zuen. |
Aldapatik behera aberea |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-260
|
|
|
|
Eguarren baserriko Manttoni eta Elena izeba-ilobak haserretu egin ziren. Manttonik apain-orrazia edo peineta galdu eta ilobari lapurtu izana egotzi zion. Biharamunean Ramonek berak aurkitu zuen zelai batean. |
Apain-orraziaren (peineta) pasadizoa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-261
|
|
|
|
Ardiak saldu zituenean obretan lanean hasi zen. Inguruko baserrietako lanetan laguntzeari utzi zion, eta orduan hauek azienda kendu zuten. |
Obretan hasi zenean baserriko lanak utzi |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-262
|
|
|
|
Aresoko etxe bateko bi ahizpei buruz dihardu. “Monuko Marixabelekin” oso harreman ona zuen eta belarretan elkarrekin aritzen ziren; honen ahizpa Maria Jesusek, ordea, “ezpain bihurria” zuen. Belarretan eta segan zebilela neska hauekin izandako pasadizo para bat kontatzen ditu. |
Monuko Marixabel eta Maria Jesus ahizpak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-263
|
|
|
|
Goizean esnea ekarri, sorbalda gainean makila jarri eta haren bi muturretan marmitak zintzilik paratuta. Gero Alpaitenera segara, eguerdian belarretan aritu, ondotik Torton belar-meta egin, etxera joan eta behia jetzi... |
Gaztaroko egun baten deskripzioa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-264
|
|
|
|
Lau neskari lagundu zien egun bakarrean. Batekin abiatu eta bestea aurkitu... |
Neska-laguntzea |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-265
|
|
|
|
Plazan vals-a dantzatzea debekaturik zegoen. San Pedrotan eta festetan etxez etxe eskean ibiltzen zirenean profitatzen zuten neskekin dantzatzeko. Zubidin eta Patxikunean ere dantzatzen zen. |
Vals-aren debekua |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-266
|
|
|
|
Eskean ibiltzen zirenean zenbat taldetan banatzen ziren eta maiordomoa nola aukeratzen zen kontatzen digu. Apezarengana eskean joan zirenekoa ere kontatzen du: honek dirua eman zien, baina errietan egin ere bai vals-a dantzatzeagatik. |
Eskean ibiltzen zireneko kontuak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-267
|
|
|
|
Inauterietan eskean ibiltzen zirenean laranjak, dirua eta garai batean arrautzak ere ematen zizkieten. Gogoan ditu aitak karnabaletarako egindako sonbreiruak, baita aurpegia tapatzea nola galarazi zuten ere. |
Inauterietako kontuak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-268
|
|
|
|
Plazako trinketean dantzan ari zirela, “kazkartuta” zegoen mutil batek neskatxa bat bizkarrera jaso zuen . Gertaera hau dela eta, alkateak plazako musika kendu zuen biharamunean eta Lizarraunditan ari behar izan zuten dantzan. |
Neskei egindako “fetxoriak” |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-269
|
|
|
|
Herriko bikote baten istorioa du hizpide. Mutila soldadu joan zen Afrikara, eta bitartean neska beste batekin ibiltzen hasi zen. Herriko emakume batek kartaz dena kontatu zion mutilari, baina honek ez zuen sinetsi. |
Senargaia soldaduskan zela beste mutil batekin hasi |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-270
|
|
|
|
Egun batean zazpi garo-meta egina da, “bai zazpi litro ardo edan ere”. |
Garoa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-271
|
|
|
|
Peoiak zeuden garaian hobekixeago jaten zen: janari gehixeago, ardoa uraren ordez... |
Peoiak zeuden garaian hobeki jaten zen |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-272
|
|
|
|
Santiago bigarrenean, parrandan ibili eta segan aritu ondotik, 12 litro ur edan zituen behin. “Gero dena izerdiarekin ateratzen zen”. |
Egun batean 12 litro ur edan |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-273
|
|
|
|
Laian ibilitakoa da, baina soldadu zegoela etxekoek goldea erosi zuten eta geroztik harekin ibili zen. |
Laian |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-274
|
|
|
|
Auzoko mutil bat etorri zitzaion aita gaixorik zeukatela eta ganbaran belarrik gabe gelditu zirela esanez. Gurdi-belarra kargatu eta ganbaran sartu zien. Gogoan du egindakoa eskertzeko sekulako merienda jarri ziotela. |
Auzokoei belarra eraman |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-275
|
|
|
|
Baziren ogia egiteko labea zeukaten etxeak, baina Ramonenean ez. Taloak egiten zituzten, ordea, eta artoa ere bai, supean. |
Ogia, taloak, artoa... |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-276
|
|
|
|
Gazta “erruz” egiten zuten. Aszentsio edo Igokunde egun batez 68 kilo gazta saldu zituzten, 5000 pezetaren truke. Ongarri-saskietan jaitsi eta Zubidiko Batixtak autobusean eraman zituen. |
Igokunde egunean saldutako gaztak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-277
|
|
|
|
Etxean gazta egunero jaten zuten; amak otordu guzietan ateratzen zuen. Udazkenean gaztainak erruz bildu eta lagunak gonbidatzen zituzten gaztaina erreak jatera. Gaztainekin batera, ardo pixka bat, ogi eta gazta eta kafea ateratzen zen. |
Gazta eta gaztainak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-278
|
|
|
|
Aldi batean, meza-ezkilek mendian harrapatu zuten Ramon, Leitzak, Uitzik, Gorritik eta Aresok muga egiten duten lekuan. Etxera joan, bonbatxoak jantzi eta herrira joan zen lasterka. Bidean apaizaren zerbitzariarekin topo egin zuenekoa eta harekin izandako elkarrizketa ditu hizpide. |
Meza-ezkilak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-279
|
|
|
|
Mezan banatzen ziren txartelak ditu hizpide. |
“Txartelak” |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-280
|
|
|
|
Inguruko herri batean gertatu omen zen pasadizoa kontatzen du: sasoi batean ume ilehori asko jaio omen zen, eta apaizarenak zirela zioten zurrumurrua zabaltzen hasi zen. Igande batean apaizak pulpitutik honakoa bota zuen, txutxu-mutxuak isildu asmoz: “ez dut esaten bat edo beste nireak izango ez direnik, baina denak ez dira nireak!”. |
Apaizaren seme-alaba ilehoriak |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-281
|
|
|
|
Fraide bat herrira iritsi omen zen bisitan. Herriko jendeak apaizak eta zerbitzariak elkarrekin lo egiten zutela aipatu zioten, baina honek ez zuen sinesten. Lotara joan zirenean, zerbitzaria gela batean sartu zen eta apaiza eta fraidea beste batean. Goizeko seietan okinak bozina jo eta apaizak zerbitzariari hitz egin zion, bere ondoan zegoelakoan. Era honetan jakin zuen fraideak herritarrek ziotena egia zela. |
Fraidearen, apaizaren eta zerbitzariaren pasadizoa |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-282
|
|
|
|
Apaiz bati eta 14 urteko neska bati buruzko txiste lizuna kontatzen du. |
Apaiza eta 14 urteko neska |
Ramón Etxarri |
|
LTZ-283
|
|
|
|
Gernu-analisi batekin izandako gaizki-ulertuaren ondorioz haurdun zegoela uste zuen gizon bati buruzko txistea. |
Haurdun gelditu zen gizonaren txistea |
Ramón Etxarri |