| Grabaketa | Heriak | Euskalkiak | Mapak | Gai nagusia | Izenburua | Hiztuna |
| PIR-599 | Hurritzak larrazkenean mozten ziren eta suarekin azala kentzen zitzaien. Ondoren molde batean jartzen zuten lehortzeko. | Hurritzak. Sardeak nola egiten ziren | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-600 | Saskiak egiteko urritzen bila oihanera joaten zen osabarekin. Hurritzik hoberenak adarkatu gabe erabiltzen ziren. | Saskien hurritzak non biltzen ziren | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-601 | Bera Estatu Batuetara joan zen lanera eta ondoren, baldintzak ikusita, anaia bat joan zen, emaztea herrian utzita. | Estatu Batuetara lanera | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-602 | Etxeko aziendarekin ez zen sosik ateratzen eta diru bila joan ziren. | Zergatik joan ziren Estatu Batuetara gizonak | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-603 | Bera Auritzeko gizon baten bidez joan zen eta gero Elizondoko agentzia batek moldatzen zien bidaia. | Nola joan ziren Ameriketara | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-604 | Itzuli ziren patatarekin hemen dirua egiten hasi zelako. | Zergatik itzuli zen Ameriketatik | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-605 | Noiz hasten ziren lanean, zenbat ardi buru izaten zen han eta nola ardi haiek Israelera saltzen ziren hegazkinez eramanik. | Amerikako lana nolakoa zen | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-606 | Axuriak Texasetik ekartzen zituzten Arizonara. Hemen alfalfarekin gizentzen zituzten, Israelera eramaten zituzten arte. | Amerikan animalien banaketa | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-607 | Amerikan “Mejicanoz” aritzen ziren enkargatuekin, baina artzainen artean euskaraz eta zenbait enkargatu ere euskaldunak ziren. | Amerikan zein hizkuntzatan | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-608 | Han gelditzeko aukera izan zuen, paper piloa beteta. | Euskaldunek han gelditzeko aukera zuten | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-609 | Han negozioa egin zutenak Oposa, Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Nafarroako Gobernua izan ziren. Haren ustez, nekazariek gutxiago irabazi zuten. | Patata garaiak ez ziren horren garai onak izan | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-610 | Hasiera batean Oposari ematen ez zioten patata kontsumorako saltzen zuten, Errioxatik etortzen ziren erosleei. Hor egin zuten diru pixka bat. | Diru estra patatan | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-611 | Peoi haiek egunez oso gutxi jaten zuten, baina ardo asko edaten zuten. Gero etxeetan gaueko afarian ongi jaten zuten. | Peoiak Extremadurakoak ziren | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-612 | Amonaren garaian gizonak Ameriketara joaten ziren etxe berria eraikitzeko, emaztea eta haurrak hemen utzirik. | Bere amonaren garaian Amerikara ere | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-613 | Familiaren jarraipenak garrantzia ikaragarria zuen etxeak iraun zezan. Etxe txikietan ondorengoak izatea oso garrantzitsua zen. | Familiaren garrantzia etxeetarako | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-614 | Garraldako mutilak Ariako festetara nola eta zer eginez heltzen ziren. | Garraldako mutilak Ariara festetan | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-615 | Garai batean emakumea bilatzeko tratua egiten zen, emakume langileak bilatzen ziren. | Emakumeak ezkontzeko tratuak egiten ziren | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-616 | Gizonak aretzeen tratuan nola ibiltzen ziren. | Aribeko merkatuan tratuak nola | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-617 | Tratanteek bertako jendea nola nahasten zuten. | Tratanteak | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-618 | Eskolan debekaturik zuten euskaraz egitea baina plazara ateratzen zirenean euskaraz soilik egiten zuten. | Euskara herrian eta eskolan | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-619 | Nola lan egiten zuen Garraldako Rota albaiteroak . | Garraldako albaiteroa. Nolakoa zen | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-620 | Pentsuaren bidez kobratzen zuen eta ez diruz. Gero pentsu hura saltzen zuen. | Garraldako albaiteroa. Zer eta nola ordaintzen zen | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-621 | Ariara zenbat aldiz joan zen animaliak sendatzera eta zenbat kobratu zuen. Mutil bat zuen Ariatik Garraldara pentsua garraiatzeko. | Garraldako albaiteroa. Diru gehiegi egiten zuen lanarentzat | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-622 | Bestelako albaiteroa zen. | Aurizko albaiteroa | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-623 | Umeen artean gose handia izaten zen. Haren berendua nolakoa zen. Ogi faltak inbidia hedatzen zuen haurren artean. | Gerraondoko gosea | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-624 | Orreagatik zaku bat irina nola ekartzen zuten etxera. Hura kontrabandoa zen. Istorio bat guardiekin. | Irina estraperloan | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-625 | Aribeko errotazaina guardiekin nola moldatu zen gauez ehotzen uzteko. Horrela gauero inguruko jende guztia garia ehotzera jaisten zen. | Gauez garia ehotzera | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-626 | Guardiak kontrabandoan aritzen zirenei zaldiak hartzen zizkieten. | Kontrabandoa. Guardiak zaldiak hartu | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-627 | Hasieran zenbat ordaintzen zieten. Urrutiago joanez gero, gehiago. | Kontrabandoa. Zenbat irabazten zen | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-628 | Bederatzi mando Frantziako mugara eraman behar izan zituen. Zenbat mando eta non izkutatu zituzten lehenego egunean. | Kontrabando gau bateko istorioa I | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-629 | Garraldako bat etorri ez zenez, Orbaizetako Olara abiatu zen. Bideko gorabeherak. | Kontrabando gau bateko istorioa II | Santiago Nuin Barberena | |||
| PIR-630 | Behiek hilabete bat ematen zuten pentzean eta gero mendira igortzen zituzten. | Behiak nora ateratzen zituzten | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-631 | Behien jana urtean zehar non eta nola topatzen zuten. | Behien jana | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-632 | Mozkoa etxeetan egiten zen eta jende multzoa biltzen zen. Mozteko tresna, nola egiten zen eta ilearen salmenta. Kiloa zenbatetan izaten zen. | Mozko eguna | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-633 | Ardiek zein marka mota izaten zuten, bikez eginik. Etxe bakoitzak bere marka zuen. | Ardien marka | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-634 | Abere guztiek etxeko marka izaten zuten belarrian. | Etxeko marka | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-635 | Nabalara eramateko behi eta behorrei herriko marka paratzen zitzaien, Arian A. | Nabalara eramateko marka | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-636 | Garai batean, mugak itxita ez zeudenean, herri bakoitzak bere guarda izaten zuen beste herrietako aziendak bere lurretan ez sartzeko. | Herrien arteko mugetako iskanbilak | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-637 | Neguko bazka behientzat nola izaten zen: belarra, ahotza eta pentsu pixka bat. | Behien neguko bazka | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-638 | Noiz eta nola ematen zen belarren lorea. | Belarren lorea | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-639 | Salmenta Aribeko merkatuan egiten zen. Hara zein azienda eramaten zen. | Azienda saltzeko | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-640 | Adin desberdinetako behi eta zezenen izenak. | Behi eta zezenen izenak | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-641 | Ariakoak Auritz eta Garraldara joaten ziren zezen bila. | Zezena zein herritan zegoen | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-642 | Arian ez zen ahuntzain berezi bat, herrikoak aldika joaten ziren. | Ahuntzaina | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-643 | Larrazkenean txerriak haritz oihanetara eramaten ziren ezkurra jatera. | Txerriak. Larrazkenean ezkurretara | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-644 | Mandoetan artolak jartzen ziren. Bi maindire etxera garraiatzeko. | Belarra nola garraiatzen zuten | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-645 | Belar metak nola eraikitzen ziren. | Belar metak | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-646 | Eultzia nola egiten zen: estraziarekin egiten zen hasieran eta gero alea eta ahotza bereizten ziren, haizeratuz. | Eultzia | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-647 | Garaian alea nola biltzen zen eta zenbat zisku egoten zen. Zenbait ziskuren alea ereiteko uzten zen. | Garaia | Jose Mari Adot Arrese | |||
| PIR-648 | Errotaria nor zen. | Aribeko errotako errotaria | Jose Mari Adot Arrese |