| Grabaketa | Heriak | Euskalkiak | Mapak | Gai nagusia | Izenburua | Hiztuna |
| PIR-749 | Ezkilak angelusean otoi egiteko jotzen zuten: argiastean, eguerdian eta arratsean. | Ezkilak. Angelusa | Jose Ramón Pedroarena Retegui | |||
| PIR-750 | Taloa egiteko erabiltzen ziren bi tresna: bazterrekoa eta matxarrea. | Taloa egiteko erabiltzen ziren tresnak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-751 | Kafea gozatzeko sakarina edo azukre beltza. | Gosaltzeko. Sakarina eta azukre beltza | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-752 | Berenduan “marrukua” jaten zuten eta zein goxoa zen. | Berendua eta afaria | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-753 | Zer saltzen zuten. Bidea eta salmenta zaldiz egiten zuten. | Irunberriko saltzaileak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-754 | Ogia nola egiten zen: orea, masa eta labean sartu. | Ogia nola egiten zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-755 | Kabezonaren aurretik eguneko opilak nola egiten ziren. Haren aitari opilak gustatzen zitzaizkion. Eguneko ogia zen. | Zein ogi mota egiten ziren | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-756 | Ogia labetik atera eta hozteko nola jartzen zen. Ondoren non gordetzen zen. | Ogia non gordetzen zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-757 | Maindireak zerezkoak ziren eta Garraldako zein dendatan erosten zuten. | Oheak. Maindireak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-758 | Koltzilak nola egiten ziren eta Orotz-Beteluko emakume batek saltzen zituela dio. | Oheak. Koltzila | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-759 | Alea gordetzeko lekua zein zen eta ziskuak nolakoak ziren. | Graneroa | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-760 | Etxean zegoen lehenengo pisuan zer zegoen. | Etxea. Lehenengo pisua | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-761 | Amak erditzen zuelarik oilo bat hiltzen zen eta zortzi egunez haren zukua ematen zioten. Aitak txitxia jaten zuen. | Ama, erditu ondoren | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-762 | Bataioan aitabitxiak dirua eta totoak botatzen zituen herriko haurrentzat. | Bataioa | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-763 | Beste herrietan ez bezala, Ariben ugaldean xabonatzen eta klaratzen zuten lixiba handian garbitutako maindireak etab. Horretarako kaxoi polita izaten zuten belaunikatzeko. Ugaldeko ur hotzen kontra nola moldatzen zen. | Ariben lixiba handia ugaldean egiten zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-764 | Aribeko ugaldean nola garbitzen zituen matatxinen hesteak eta axurienak. | Matatxineko hesteak ugaldean garbitu | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-765 | Zein egunetan irekitzen zen harategia. | Harategia noiz irekitzen zuten | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-766 | Ardiak elektrizitatearen bitartez hiltzen zituzten eta zein egunetan hiltzen zuten saltzeko. | Harategia. Nola hiltzen ziren ardiak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-767 | Senarra txirrindulaz eta motoz eramaten zituen axuriak ibarreko zenbait herritara saltzeko. | Senarra haragiarekin herriz herri ibiltzen zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-768 | Jendeen arteko giro jatorra eta anitz laguntzen zuten elkar. | Jendeak elkarri laguntzen zioten | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-769 | Matatxinean emakumeek egiten zuten lana aipatzen du eta gizonen lanarekin konparatzen du. | Matatxina. Emakumeen lana | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-770 | Matatxinak irauten zuen denbora eta egiten ziren lanak. | Matatxinaren prozesua | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-771 | Txorizo, txistor eta birika prestatzeko haragia nola lantzen zuten, | Matatxina. Txorizo, txistor eta birika | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-772 | Nola egiten zituen odolkiak, Frantziako erara. | Matatxina. Odolkiak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-773 | Aria eta Aribeko matatxin garaiak konparatzen ditu, jende kopurua eta tresna berriak. | Matatxinaren prozesua | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-774 | Mendian harrapatzen zuten animalien haragia jaten zuten ala ez. | Mendiko animaliak. Haragia | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-775 | Aitak nola ekartzen zituen behar ziren gauzak kontrabandoan. | Gerraondoko kontrabandoa. Aita | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-776 | Non gordetzen ziren kontrabandoko gauzak, aurretik mendian eta ondoren etxean. Edaria izaten zen kontrabandoz ekartzen zen zerbait. | Non ezkutatzen ziren kontrabandoko gauzak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-777 | Irina zakuak erosten ziren eta ondoren zatituz pakete desberdinetan saltzen zituzten. | Gerraondoko kontrabandoa. Irina | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-778 | Kontrabandoko gau batetan guardiak etxera heldu ziren kontrabandoko gauzen bila eta azkenean ez zuten deus aurkitu. | Gerraondoko kontrabandoa. Gertaera bat | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-779 | Zer zen eta zerekin egiten zen. | Barlea zer zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-780 | Garai hartan taberna batean zer edari ematen zen. | Ariako tabernan zer zerbitzatzen zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-781 | Gazteen arteko erlazioak herriz herri festetan joateko. Afariak etiketa gabekoak ziren eta zenbat gazte biltzen zen etxe batean afaltzeko. | Festak. Gazteak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-782 | Festetan prestatzen ziren postreak leihora ateratzen zituzten hozteko eta gazteek lapurtzen zituzten. | Gazteek postreak lapurtzen zituzten leihoetatik | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-783 | Festetako dantzatokiak eta gazteek zein bihurrikeriak egiten zituzten. | Festak. Dantza egiteko tokia Ariben | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-784 | Eguberriak nola ospatzen ziren Arian. Emakumeek ez zuten festetan parte hartzen. | Emaztekiak beti etxean, gizonak festan | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-785 | Arian igandeetan elizara eramateko kabezon bat zatitzen zen eta txesto batean sartu: “papañoñoak”. Elizatik ateratzen zenean gizonek zati bat hartu eta tabernara joaten ziren pattarraren bila. | Igandeko papañoñoak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-786 | Dendetan oso gutxik ordaintzen zuten sosaz. Gehienek kartilla zuten. Tabernan berriz diruz ordaitzen zen. Kartillak gaur egungo txartelen gisara funtzionatzen zuen. | Dendetako kartilak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-787 | Negozio on bat egiteko ardi baten zein parterekin gelditu behar zinen. Zerekin gelditzen zinen “limpio”. | Tratuak Aribeko merkatuan | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-788 | Soriatik pimenton eta piperrak saltzera etortzen zen gizon bat zaldi gainean. | Saltzaileak. Soriano, ginebrero eta lumbierinoak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-789 | Aribeko dendak zein ziren eta bertan zer topatzen zen. | Aribeko dendak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-790 | Ariben irekiak zeuden tabernak izendatzen ditu. | Aribeko jatetxeak | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-791 | Eskolan “cara al sol” kantatzen zuten. Euskara hitz egiteagatik eskuan kolpe bat jasotzen zuten eta maisuak kalera ateratzen zituen. Berak etxera lanera ihes egiten zuen. Eskolak baino gehiago Beharrak erakutsi diola esaten du. | Eskola. Euskara | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-792 | Ariako gazteek euskaraz elekatzeari utzi zioten eskolaren ondorioz. | Eskola. Arian euskara nola galdu zen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-793 | Hildakoa nola prestatzen zen. Etxean zenbat denbora eta non jartzen zuten. Hil-kutxak herrian egiten zituzten. Nolakoak ziren. | Hiletak. Hildakoa prestatu | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-794 | Gauez lau-bost neska gelditzen ziren belatzen, txokolatea prestatzen zitzaien. Parranda piska bat egiten zuten. Goizean familia esnatzean errosarioa errezatzen zuten. | Hiletak. Neskatoak gauez belatzen | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-795 | Barrideek egiten zuten kanposantuko lana eta gero etxera etortzen ziren adalmortzua hartzera. | Hiletak. Kanposantua | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-796 | Gerra aitzinean karabinero zenaren emakume bat. “Rojoak” zirela zioten, gartzelan egon ziren eta gerraondoan Gipuzkoara joan ziren eta zenbait negozio eraiki zituen emakume hark. Denda haietan lan egiteko Aribeko neskak eramaten zituen. | Pepita Frantxiko | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-797 | Iruñean ezkondu ziren. Jantzia nolakoa zen eta zenbat pertsona egon ziren ezkontzan. Noiz eta non izan zen. Enhorabuena aurreko igandean egin zutena. | Ezkontza | Jacinta Lara Agerre | |||
| PIR-798 | Alkateak ezkilak jotzen zituen. | Ezkilak. Alkatea | Jose Ramón Pedroarena Retegui |