| Grabaketa | Heriak | Euskalkiak | Mapak | Gai nagusia | Izenburua | Hiztuna |
| PIR-849 | Merendatzeko askotan pataka erreak sukunean egiten zituen bere amak. Nola egiten zituen, hautsaren azpian. | Berendua. Pataka erreak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-850 | Sua prestatzen zuten plantxak berotzeko. Gero plantxa haiekin, behin txerria hila zelarik, ilea erretzen zen. Ondoren ganibetekin garbitzen zuten azala. Hau bukatu ondoan tostadak eta pattarra ateratzen zuten. Tostadak nola prestatzen ziren. | Matatxinaren prozesua I | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-851 | Ondoren gizonek txerria dilindatzen zuten eta tripak ateratzen zituzten. Emaztekiek tripak berezi eta garbitzen zituzten. | Matatxinaren prozesua II | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-852 | Txerrien maskuria gordetzen zen eta puzten zen. Gero inauterietan “zirino makarinoz” mozorrotzen zirenean, gazteek jotzeko erabiltzen zuten. | Matatxina. Inauterietako pixatokia | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-853 | Tripotak nola egiten ziren. | Matatxina. Tripotak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-854 | Zer izaten zen beste etxeetara eramaten zen presentea. Nori eramaten zitzaion eta nork eramaten zuen. | Matatxina. Presentea | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-855 | Hil ondorengo biharamunean zein lan egin behar zen: zatiak gatzetan jarri eta lehortzeko dilindatu. Ze denbora tarte behar zen gauza bakoitzeko. | Matatxinaren prozesua III | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-856 | Dena dilindatu aurretik urez garbitu behar zen eta hertzeetan pimentona eman behar zitzaien eulia ez sartzeko. Beranduago poltsa batzuk heldu ziren eta bertan gordetzen ziren. | Matatxinaren prozesua IV | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-857 | Txistorrak eta besteak xukatzera jartzen ziren dilindan despentsan. Baina gaua oskarbi zenean bakarrik irekitzen ziren gela horietako leihoak. Gau lainotsua bazen ezin zen, haragia beratzen zelako. | Matatxinaren prozesua V | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-858 | Zer sartzen zen lurrezko ontzietan eta nola jartzen ziren. | Matatxina. Kontserbak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-859 | Lekak kontserban nola paratzen ziren. | Lekak kontserban | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-860 | Labea nola eta zerekin garbitzen zen. | Labea prestatu ogia egiteko | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-861 | San Pedro egunean zer egiten zen. Ahaideak eta beste herriko lagunak etortzen ziren. | San Pedro eguna | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-862 | Festetan zer bazkaltzen zen. | Festetako bazkaria | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-863 | Baratzean zer ereiten zen. Bi aza motaz hitz egiten du, bat udaberrirako bestea udazkenerako. | Baratzean ereiten zena | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-864 | Subilaro egunean neskak eta mutilak biltzen ziren “misa del gallo”-ren ondoren eta txokolate bat hartzera eta dantzatzera joaten ziren. | Eguberriak. Subilaro gaua | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-865 | Errege bezperan txokolate bat hartu eta joare handiekin herri guztian ibiltzen ziren. | Errege bezpera | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-866 | Nola jartzen zituzten zapatak eta zer opari ekartzen zuten. | Errege gaua. Opariak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-867 | Mutilak binaka biltzen ziren eta etxez-etxe eskean ibiltzen ziren. Gero etxe bat aukeratzen zuten eta bertako emaztekiek afaria prestatzen zuten eta ondoren dantza egoten zen. | Inauteriak. Eskean ibili | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-868 | Maiatzean arrosario errezatzera joaten ziren komunioko jantziaz. Ofrenda gisa mendiko “pipirripiak” biltzen ziren eta aldarean bertsoak bota eta kantatzen zizkioten Ama Birjinari. | Maiatzeko festak. Arrosarioa | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-869 | Zer egiten zen Corpus Christian: zenbat aldare jartzen ziren, herria nola apaitzen zuten, prozesioa nolakoa zen... | Corpus Christi | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-870 | “Elizatoa” prestatzen zuten ostegunean eta neskak errezatzen egoten ziren. | Aste Santua. Elizatoa | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-871 | Ura bedeinkatzen zuten eta etxera eramaten zen etxea eta animaliak bedeinkatzeko. | Aste Santua. Ura eta sua bedeinkatu | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-872 | San Joakineko erromeria nolakoa zen. Abaurregainetik hasita. Non eta nork ematen zuen meza eta nola bazkaltzen zuten. | San Joakineko erromeria | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-873 | Gizonak nola janzten ziren eta nola eramaten zituzten gurutzeak Arrobitik Orreagaraino. | Orreagako erromeria. Gurutzeak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-874 | Neguan Abaurregaineko emakumeak Frantziara joaten ziren lanera: etxeetara eta larreetara. Bueltan tresnak eta sosa ekartzen zuten. Zein bide hartzen zuten eta zein herritan lan egiten zuten. | Emakumeak Garazira lanera. Sukaldeko tresnak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-875 | Musteilua zer den . | Harrikoa. Musteilua | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-876 | Bere amutxia nola janzten zen. | Janzkera. Arnesak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-877 | Buruko ilea nola biltzen zuten emakumeek: emakumeak, neskatoak edo haurrak. | Ilea biltzeko erak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-878 | Zangozatik ardoa ekartzen omen zuten zaldiz eta zagito handi batean. | Zangozatik ardoa ekartzen zuten | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-879 | Herriko dendak non ziren. Zer saltzen zen haietan eta nola ordaintzen zen. | Herriko dendak | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-880 | Emakumeek emaginarekin erditzen zuten. Abaurregaineko emaginak zein ziren. | Erditzea. Emagina | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-881 | Oso luto zorrotza zen eta beltzez goitik behera janzten ziren. Arropa guztia tindatzen zen, zapatak ere bai. | Lutoa | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-882 | San Migel elizan ba omen zen emakume bat serora lanak egiten zituena. Neguan jendea aziendei bazkaria ematera joaten zenean, egunez laino itxia bazegoen, baselizako ezkilak jotzen zituen jendea orientatzeko. | San Migel baselizako emakume zaindaria | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-883 | San Joan eguneko goizean lore bila joaten ziren. Horiek bedeinkatu ondoren etxe atarian jartzen zituzten. | San Joan eguna | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-884 | Etxean militarrak izan zituzten bizitzen eta etxeko gauzak ere egiten omen zituzten. Kapitana eta familia zuten etxean bizitzen. Orduan euskaraz eta erdaraz egiten zuten etxean. | Militarrak etxean | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-885 | Ze gauzak erabiltzen zituzten oheak berotzeko: trapuak, botilak, braseroa… | Oheak berotzeko | Claudia Merino Celay | |||
| PIR-886 | Kalentadoreak nola prestatzen ziren eta oheak berotzen ziren haiekin. Gero gomazko poltsak erabiltzen hasi ziren. | Oheak berotzeko kalentadoreak | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-887 | Zezen parada bere etxean izaten zuten urte osoan. Behiak ekartzen zituzten etxera. Belarra eta pentsua ematen zioten elikagai gisa. | Zezen parada bere etxean | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-888 | Txerrien bazka galdara handi batean egosten zen. Zer botatzen zuten. | Txerrien bazka | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-889 | Gosaltzeko kafesnea ogiarekin hartzen zuten. Kafea mate eta txikoria ziren. | Zer hartzen zuten gosaltzeko | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-890 | Esnearen mamia ogian paratzen zuten eta jaten zuten. | Merienda | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-891 | Gehienetan bakailaoa (abadejo) izaten zuten, baina batzuetan arrautza eta magrak ere izaten ziren. | Afaria | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-892 | Lekak kontserban nola prestatzen zituzten. Gero, izozkailuak eta tarroak etorri zirenean, lekak ez ziren hain goxoak. | Kontserbak. Lekak | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-893 | Tripotak nola egiten zituzten. | Matatxina. Tripotak | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-894 | Egunez-egun matatxinaren zein lan egiten zen. | Matatxina. Egunez egun lanak | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-895 | Zein ogi mota egiten ziren esaten du: kabezona, opila eta opiltxitoak | Ogi motak | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-896 | Almadrakak nola garbitzen zituzten. Zein zen egiten zen prozesua. | Oheak. Almadraka garbitu | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-897 | Zein ziren herriko dendak eta zer saltzen zen bakoitzean. | Herriko dendak | Julia Arregi Landa | |||
| PIR-898 | Herriko emaginak zein ziren. | Erditzea. Emaginak | Julia Arregi Landa |