Bildumak

Pirinioetako euskara

Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
PIR-899 Komunioa zortzi urterekin egiten zen. Bi urte lehenago katezismoa egiten zuten. Norekin eta zenbat egunetan. Komunioa Julia Arregi Landa
PIR-900 Elizara txesto bat eramaten zen argizariarekin eta mezan pizten zen. Ondoren berriz etxera eramaten zuten. Elizara txestoa Julia Arregi Landa
PIR-901 Emakumeak eta gizonak elizan zein tokitan kokatzen ziren: emakumeak katedretan, gizonezkoak bankuetan. Elizan non esertzen ziren Julia Arregi Landa
PIR-902 San Blas egunean bedeinkatzera zer eramaten zen. Bedeinkatzera eramaten zen gatza behiei itederrean botatzen zitzaien. San Blas. Zer eramaten zen bedeinkatzera Julia Arregi Landa
PIR-903 Kandelarian bedeinkatutako argizariak eramaten ziren aldarera. Han arratsalde guztia ematen zuten errezatzen. Azkenean egun honekin lotutako esaldi zahar bat botatzen du baina erdaraz. Aste Santua. Osteguna Julia Arregi Landa
PIR-904 Corpus Christi eguna nola ospatzen zen eta herri guztia nola apaintzen zuten. Corpus Christi Julia Arregi Landa
PIR-905 Etxetik egur pare bat eramaten zuen neska bakoitzak. Eskolan berotzeko estufa bat izaten zuten. Eskolako estufa Julia Arregi Landa
PIR-906 Enhorabuena noiz egiten zen eta neskatoaren etxean izaten zen. Enhorabuena zertan zetzan. Enhorabuena Julia Arregi Landa
PIR-907 Behiak udaberrian noiz ateratzen ziren eta zein ingurunera eramaten zituzten. Behiak Julio Merino Celay
PIR-908 Udan behiak ateratzen zirenean nola banatzen zituzten: batzuk Bortura eta besteak zerratura. Itzainaren lana zein zen eta zenbat laguntzaile zituen. Itzainaren lana Julio Merino Celay
PIR-909 Laguntzaileak nola aukeratzen ziren eta noiz hasten ziren. Itzainaren laguntzaileak Julio Merino Celay
PIR-910 Behiak Santiago egunean eta Amabirjinaren egunean etortzen ziren udan. Etortzerakoan joaren handi batzuk ekartzen zituzten, gatza jatera ekartzen zituzten. Behiak udan bi egunetan itzultzen ziren herrira Julio Merino Celay
PIR-911 Herriko landan egoten ziren. Non larratzen zuten, non edaten zuten eta nola zaintzen zituzten txandaka. Behiak larrazkenean Julio Merino Celay
PIR-912 Ardiak urtean zehar nola zaintzen ziren eta haien artean nola moldatzen ziren zaintzeko. Ardiak Julio Merino Celay
PIR-913 Behorrak urtean zehar non egoten ziren. Udan Bortuan eta larrazkenean sarioetan. Behorrak Julio Merino Celay
PIR-914 Zaldia eta zezen bat zegoen herri guztirako. Bakoitza etxe batean zegoen. Zezena beti etxe berean egoten zen eta sosa ordaindu behar zen eramaten zen behi bakoitzeko. Zaldia etxez-etxe ibiltzen zen. Zaldia eta zezena Julio Merino Celay
PIR-915 Ardien jana zer izaten zen. Lizar eta haritz hostoa biltzen zen baina ardiak lizar hostoa nahiago. Ardiak artegi barruan zeudenean Julio Merino Celay
PIR-916 Hostoa nola egiten zen: nondik mozten zen, zerekin, nola biltzen zen, nola garraiatzen zen eta non lehortzen zuten. Aizkolkoaz aritzen ziren, zur aizkora ere esaten dio. Hostoa Julio Merino Celay
PIR-917 Hostaila noiz biltzen zen (bigarren abenduan) eta maindiretan etxera nola ekartzen zuten. Hostaila Julio Merino Celay
PIR-918 Nola markatzen ziren animaliak, behiez eta ardiez aritzen da. Azienden markak Julio Merino Celay
PIR-919 Belarra nola mozten zuten tailuz, gero zabaltzen zuten eta teila-mailan prestatzen zen. Belarra moztu Julio Merino Celay
PIR-920 Zerez egiten ziren, nola egiten zituzten eta nork egiten zituen. Etzezkiak Julio Merino Celay
PIR-921 Garia mozten zuten. Emakumeek teila-mailak eta balak nola egiten zituzten. Uzta. Mozketa Julio Merino Celay
PIR-922 Urtero eultziarekin hasi baino lehen larraina prestatzen zuten. Eultzia. Larrainen prestaketa Julio Merino Celay
PIR-923 Etxeetan urki txuskiak nola egiten zituzten. Urki txuskiak Julio Merino Celay
PIR-924 Eultzia egiteko estrarraziak nolakoak ziren eta nola zorrozten zituzten. Eultziaren prozesua I Julio Merino Celay
PIR-925 Behin pikatu ondoan eultzian zer egin behar zen eta zein tresneria erabiltzen zuten. Eultziaren prozesua II Julio Merino Celay
PIR-926 Soroetan urtero ereiten zen hazi mota aldatzen joaten zen lurra emankorragoa izateko. Bereziki patata heldu zenean, patata ondoren garia ereiten zen. Soroen ereinketa moten txandaketa Julio Merino Celay
PIR-927 Iratze kinonak enkantean ateratzen zituzten. Iratzea Julio Merino Celay
PIR-928 Udalak hostaila ere enkantean ateratzen zuen. Hostaila enkantean Julio Merino Celay
PIR-929 Azienden parte bat, bilortziak eta behorrak, Aribeko merkatura eramaten ziren saltzeko. Tratanteak askotan etortzen ziren Aezkoara animaliak onak zirelako. Animalien salmenta Julio Merino Celay
PIR-930 Ongarria etxetik mando gainean aztarratzetan garraiatzen zen. Zenbait tresnaren izenak. Ongarriaren garraioa Julio Merino Celay
PIR-931 Lerrak nondik biltzen ziren eta etxeko zein txokotan paratzen ziren. Lerrak Julio Merino Celay
PIR-932 Etxe bakoitzean mutilak egoten ziren urte osoko etxeko lanetan laguntzeko. Mutilak Julio Merino Celay
PIR-933 Maiordomoak eta mutil gazteek herriko festak ordaintzen zituzten, aurrenik orkestra izaten zen. Festak. Herriko kontuak Julio Merino Celay
PIR-934 Patata ateratzeko garaian peoiak etortzen ziren laguntzera. Soldata eta etxea ematen zitzaien. Patata. Peoiak Julio Merino Celay
PIR-935 Patatak bereizi egiten ziren Oposan eman aurretik. Tamaina zehatza eskatzen zen, beraz tresna bat erabiltzen zuten bereizketa egiteko. Tamainarik ematen ez zuen patata kanpora saltzen zen, bakoitzak bere kabuz. Patatak saldu. Bereizketa Julio Merino Celay
PIR-936 Oposak hazia eta ongarria jartzen zien sozioei bai hura ordaindu behar zen. Ematen patata guztiaren dirua jaso beharrean, hazia eta ongarriaren dirua kenduta kobratzen zen. Patatak saldu. Hazia eta ongarria Julio Merino Celay
PIR-937 Haurrak zirelarik “requeteak” zeuden herrian eta eskolatik ateratzean instrukzioa egitera joaten ziren egurrezko fusilekin. Instrukzion zertan zetzan. Gerra garaia. Instrukzioa Julio Merino Celay
PIR-938 Eskolan euskara ezin zen egin, kalean bakarrik eta etxean egiten zuten. Dena dela, euskaraz elekatzeagatik Abaurrean ez zuten jotzen. Eskola garaiak. Euskara Julio Merino Celay
PIR-939 Gerraondoan, errekisaz aparte, oso klima lehorra egin zuen eta garia ez zen hazten. Gerraondoa. Aldaketa klimatikoa eta errekisak Julio Merino Celay
PIR-940 Errekisan eraman ez zezaten, ezkutatzen zuten irina. Ondoren eho behar zen. Errota guztiak prezintaturik zeudenez, baita Abaurrepekoa ere, gauez joan behar zuten ehotzera errotazainak prezintoa kentzen zuenean. Baina behin baino gehiagotan guardiek harrapatzen zituzten. Gerraondoa. Errotak prezintatuta zeuden Julio Merino Celay
PIR-941 Elurte hura handia izan zen eta errepidea irekitzeko auzolanetan joan behar izan zuten: goizez soldaduek eta haiek arratsaldez. 1945eko elurtea. Auzolanak Julio Merino Celay
PIR-942 Otsagabiko albaiteroa deitzen zuten eta handik etortzen zen. Albaiteroaren lana, alez ordaindu behar zitzaion udalari. Albaiteroa Otsagabitik Julio Merino Celay
PIR-943 Kamineroen lana nolakoa zen. Kamineroen lana Julio Merino Celay
PIR-944 Autobusaren erregaia ikatza zen, gasogenoz funtzionatzen zuen eta txoferrak aurpegi beltzez bukatzen zuten. Gasogenoa autobusean Julio Merino Celay
PIR-945 Haizeen izenak zein diren eta ipar beltza ze motako haizea den. Haizeen izenak Julio Merino Celay
PIR-946 1945eko elurtearen ondoren azeriak nola harrapatzen zituzten. Azeriak harrapatu, elurtearen ondoren Julio Merino Celay
PIR-947 Makiak Pardixerrian ibili zireneko gertakizunak. Makiak Pardixerrian Julio Merino Celay
PIR-948 Abaurregainean makiak agertu zirenean herrian gertatu zena eta bereziki haien familian gertatu zena. Makiak Abaurregainan Julio Merino Celay