Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1364 Etxea erosteko egindako zorra ordaintzeko lanean hasi zen Maria Jesus Zorra ordaintzeko biak lanean Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1365 Lantegiko horma bat erori eta gizonari eskaini zioten harria ekartzeko. Anaiarekin batera aritu zen harria ateratzen. Gizona harrobian lanean Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1366 Diru nahikoa bildu eta etxea handitzea erabaki zuten. Igeltseroari deitu, aurrekontua eskatu eta segituan lanean hasteko eskatu zien. Etxea handitu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1367 8 zerrikume eta zekorra saldu zituzten komuna egiteko. 3 egunetan egin zieten eta 4 mila pezeta kobratu Zerrikumeak eta zekorra saldu komuna egiteko Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1368 Teilatua altxatu eta komuna egin ondoren, sukalderako altzairuak erostera joan zen Maria Jesus. Armairua, mahaia eta aulkiak erosi zituen Sukalderako altzairuak erosi behar Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1369 Oinatz Bengoetxea pilotaria Maria Jesusen iloba da. Txiki-txikia zelarik hasi zen pilotan. Pilota beti gainean eramaten ohi zuen, baita lo egiteko orduan ere Oinatz Bengoetxea iloba Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-137 Amonak oso odolki goxoak egiten zituen. Odol terreinan tipula, espezieak... beharrezkoa zena bota eta eskuz nahasten zuen dena. Odolki guztiak ez ziren hain onak ateratzen. Etxeko odolkiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1370 Ilobak partidua galtzen duenean amonak esaten omen dio “eskailerak beheratzeko eta goratzeko2 daudela”, batek irabazteko besteak galdu egin behar duela Amonaren aholkuak Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1371 Kuartoko borda erosi du Oinatzek, Maria Jesusen aitaren sortetxea alegia Maria Jesusen aitaren sortetxea erosi du Oinatzek Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1372 Maria Jesus Koartoko bordan bizi zelarik arto pila bat landatzen zuten, baita ardi pila eduki ere, izan ere artoa landatzeko eta ardiak izateko leku aproposa baita Koartoko borda arto eta ardi leku ona Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1373 Pastain Bordan jaio zen Migel, 10 senidetako zaharrena. Denbora frankoan 15 lagun elkartzen ziren mahaian. Gerra garaian osabak deitu zituzten eta aita bakarrik gelditu zen baserriko lanak egiteko Pastain Bordan jaioa Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1374 Aita bakarrik gelditu zenez, Migelek 8 urte zituela, aitak mendiko ardi-bordara eraman zuen artaldea zaintzera 8 urterekin aita laguntzera Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1375 Aitak afaria eramaten zion gauero baina gero alde egiten zuen eta Migelek negarrez ematen zuen gau osoa, hontzek ikaratuta, eta aitari beldurra zuela esateko ausardiarik gabe Negarraldi ederrak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1376 Etxera jaitsi zen batean aitari aitortu zion hontzak ikaratzen zuela. Aitak hontza uxatzeko tiroa botatzeko esan zion eta ilargi betea zegoen gau batean tiro pare bat bota zuen, hontzak alde egin eta, orduan, lasai ederrean egin zuen lo Hontzak uxatuta lasai Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1377 Ardi-bordan zegoela, mandazainak deitu eta gauez bordako atea ixteko aholkatu zion, gauez basoan piztiak ibiltzen baitira Mandazainaren aholkua Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1378 Mandazainak familia handia zuen, seme zaharrari 3 mando erosi eta berarekin lanean jarri zuen. Gerrara deitu zuten semea eta berehala hil. Bigarren semea hasi zen gero baina itsu gelditu zen Mandazainaren semeak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1379 Pastain borda ondoan, Arramian, bazen beste borda bat. Irekia egoten zen behorrak eta nahi zen azienda sartzeko Arramiko borda Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-138 Aitaren esanetan Eibarko arma fabrika ireki zenean desagertu ziren sorginak. Sorgin kontuak aditzen baziren ere berak ez zuen inoiz halakorik sumatu. Sorgin kontuak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1380 Pastaingoak bi borda zituen, lehenago behean izaten zituen ardiak baina hango paraje batean sartzen zen ardia gaizkitu egiten zenez, beste borda bat egin zuen gorago eta ardi berriak erosi Pasataingoak bi borda Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1381 Migelek gogoratzen du behin “etxol-argie” harrapatua (bueltaka ibiltzen zen) zuen ardiari aitak bi belarriren azpian moztu eta sendatu egin zela Ardi gaixotua Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1382 Osaba bordara joan zen batean lapurrak zeudela ikusi zuen. Abisua ematera jaitsi zen etxera, handik koartelera joan ziren guardia zibilengana baina, igo zirenerako, lapurrak desagertuak ziren Lapurrak bordan Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1383 Handik gutxira ondoko borda batean sartu ziren lapurrak. Guardia zibilekin igo ziren baina lapurrak desagertuak ziren. Osaba mendi-kaskora igo eta handik ikusi zuen non zuten sua piztuta. Hara abiatu ziren eta lautik bat harrapatu zuten Berriro lapurrak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1384 Gerra hasi zen garaian errekete talde bat “gorriz” kargatuta omen zetorren trena bidetik ateratzen saiatu ziren. Hurrengo egunean hil omen zen lehenengo erreketea Gerra hasi zen garaia Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1385 Baserrietan garia eta artoa ereiten zen baina errotak prezintatuak zeuden eta gauez joan behar izaten zuten irina ekartzera. Halere, gosea ez dute ezagutu Errotak prezintatuak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1386 Nahiz aiton-amona, nahiz gurasoak lan asko egiten ohituak ziren Gurasoak eta aiton-amona Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1387 Migelen baserrian edozein egunetan 23 lagun elkartzen ziren mahaian. Lagun koadrila elkartu eta baten edo bestearen etxera joatea normala izaten zen Baserrietan jende asko biltzen zen Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1388 Aitona gau askotan egoten omen zen otso-guardian, izan ere otsoak ardiak ez ezik, zaldikoak jaten omen zituen ere. Txabolan gertaturiko anekdota kontatzen du Aitona otso-guardian Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1389 Behin 7 soldadu etorri eta Leitzarako bidea erakusteko eskatu zioten aitonari. Arratsean otsoak sumatu zituen eta gau hartan 32 ardi bota omen zituen otsoak Aitonaren pasadizoa Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-139 Errotatik gora dagoen erreka da. Lamexin errekako puntu batean zurrunbiloa dago eta horren azpian sekulako zuloa. Egun batean sekretarioa igeri egitera joan eta urak barrualdera eramaten zuela, juxtu juxtuan salbatu omen zuten. Lamuxin edo Lamexin erreka Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1390 Leitza inguruan otsoak nonahi botatzen omen zituen aitonak Otsoak nonahi Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1391 Migelek ez du otsorik ezagutu Leitza aldean Migelek ez du otsoa ezagutu Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1392 Migel mandazain aritu zen 3 hilabetez. Berak mandoekiko zaletasun handia zuen arren, Bedaiora joateko esan ziotenean aitak ez zion utzi, etxean lan nahikoa zutela-eta Mandazain aritua da Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1393 Behorra eta zaldia umilak eta hezteko errazak izaten dira, mandoa ez, mandoa gaiztoa eta gogorra da Behorra aziendatan goxoena Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1394 Lanerako eta bide txarretan mandoa behorra baino gogorragoa eta bizkorragoa da Lanerako mandoa gogorragoa Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1395 Gerran beldurra zen nagusi, izan ere etxe gehienetan joan zen seme bat edo beste eta beti berri txarren beldur izaten ziren Gerran beldurra nagusi Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1396 Osaba bat erizain sartu zen eta 7 urte egin zituen soldadu, beste bat Afrikara bidali eta handik mairuekin sartu zen. Teruelen zauritu zuten Osaba bat erizain, bestea Afrikara Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1397 Gerran zauritako osaba, handik urte askotara, zauriak eragiten zion oinazea leuntzeko asunekin igurzten zuen zauriaren aldea Asunekin igurtzi oinazea kentzeko Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1398 Lehengo festak politak ziren. Plazan musika izaten zen eta zaharrak eta gazteak bertan elkartzen ziren dantzan-eta Lehengo festak politak ziren Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1399 Oraingo festak politak dira baina diferenteak, jendea tabernetan eta kaleetan ibiltzen da, plazan ez da inor izaten Oraingo festak diferenteak dira Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-140 Garai batean 800 eta 1.000 arditako artaldeak omen ziren. Mugarriak. Ardiek udan mendi osoan zehar ibiltzeko baimena zeukaten, neguan berriz artzain bakoitzari zegokion lurretan egon beharra zeukaten. Muga horiek harriz eta katez banatzen zituzten. Harri batzuk elizaren intsigniak omen dauzkate eta beste batzuk beste bat. Goizuetan, Artikutzan eta inguruan mugarri asko omen dago. Mugarriak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1400 Garaiko zenbait pilotari ekartzen du gogora Garaiko pilotariak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1401 Udazkenean lagun koadrila elkartu, ardi zaharra erosi eta soinularia deitzen zuten. Akordeoia entzunda, segituan biltzen ziren inguruetako neskak Ardi zaharra erosi eta soinularia deitu Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1402 Arroko familia gogoratzen du Arroko familia Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1403 Aita enkargatu gisa ibili zen Canfran aldean. Migelek aitak kontaturiko hainbat istorio ekartzen ditu gogora Aitaren kontakizunak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1404 Galiziarra bertako neska bat ezagutu eta ezkondu egin zen. Handik berrogei egunetara semea eduki zuen. Umea berea ezin zitekeela izan esan ziotenean azokan erositako umedun behi batekin konparatu zuen Galiziarrak ezkondu eta 40 egunetara umea Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1405 Boxekan bordan ezagutu duen familia ekartzen du gogora Boxekan borda Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1406 Migel fabrikaren hastapenetik aritu da bertan lanean. Zein lanetan aritu den kontatzen du Fabrika Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1407 Fabrikan lanean bero handia pasatu behar izan du baina horrek ez dio ondorio txarrik eragin Fabrikan bero handia pasa du Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1408 Astarlanen ezagutu dituenak ekartzen ditu gogora Astarlanekoak Miguel Barriola Zabaleta
LTZ-1409 Martiuxe oso xelebrea zen. Bere inguruko anekdota bat kontatzen du Martiuxe, xelebre ikaragarria Miguel Barriola Zabaleta