Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1319 Orduan ez zegoen fabrikarik Leitzan, nekazaritza zen nagusi. Gehienbat artoa, patata eta banabarra landatzen ziren Orduan nekazaritza zen nagusi Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-132 Pitarra izaten da erdiya sagardua eta erdiya ura. Txarroka. Pitarrarekin bazkaltzen zuten, ez zuten ardorik edaten. Pitarra Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1320 Aita Joantxeneko bordan jaio zen Aitaren jatorria Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1321 Ama Losan jaioa da, zazpi alaba eta seme bat ziren. Ama 11 urtetan neskame joan zen eta 19 urte egin arte horretan ibili zen Amaren jatorria Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1322 Aita eta ama Koartoko bordara ezkondu ziren, baina handik denbora batera, aitaren gurasoak zaharrak izanik, gurasoen baserrira aldatu ziren Aita eta ama Koartoko bordara ezkondu ziren Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1323 Pezeta bat irabazten asko kostatzen zen, neke asko egina. Lanaren poderioz atera behar zen familia aurrera Denak igualtsu bizi Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1324 Bixente anaia osaba batek eraman zuen Ameriketara eta berandu arte ez zuen ezagutu Maria Jesusek Anaia berandu ezagutu zuen Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1325 Ameriketara joandako osaba-izeba hil zirenean, haien semeek elkar harturik Bixente anaia etxetik bidali zuten eta anaia-arrebek ordaindu behar izan zioten bueltako bidaia Ameriketako anaiarendako lehengusuak galbide Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1326 Anaia eta seme-alabak Leitzara etorri ziren baina mutilak ez ziren herrira ohitzen eta Barcelonara joan ziren lanera Ameriketatik Leitzara eta Leitzatik Barcelonara Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1327 Barun jaiotetxeak harlauzazko teilatua, oso pareta zabalak eta 3 gela zituen Barun etxea Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1328 Dirurik ez zegoen eta gurasoek lan handia egin behar izan zuten umeak aurrera ateratzeko Gurasoak lehertu umeak hazteko Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1329 Medikuaren esana Barun etxekoez Medikuaren esana Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-133 Sagarrak bai baina dolarerik ez zeukanak zizarra egiten zuen. Sagarra xerratu, xerrak eguzkitan zabaldu zimel zimel jarri arte eta hauek urarekin nahastuta lortzen zen zizarra. Honek urari zapore pixka bat emango zion behintzat. Zizarra Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1330 Aitak 18 urte zituela tifusa harrapatu zuen. Haren ondorioz urtero biriketakoa harrapatzen zuen Aitak 18 urte zituela tifusa harrapatu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1331 Herriko medikua aldatu zutenean aitak honela esan zion: medikua kanbiatu? Zaharrak denak hil! Urte hartan bertan hil zen aita Medikua kanbiatu... zaharrak denak hil! Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1332 Maria Jesus aitarekin egoten zen etxean. Uda garaian etxean egiten zituzten lanak azaltzen ditu Etxeko lanetan aritua Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1333 Neguan behiak jetzi, hostoak eta gaztainak bildu,... Zeregin horietan aritzen ziren kontentu Neguko lanak Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1334 Lau anaiek gerrara joan behar izan zuten Lau anaia gerrara Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1335 Eskolan bi urtez ibili zen Maria Jesus, gehienetan etxeko lanetan aritu behar izaten baitzuen Eskolara gutxi Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1336 Anaia gazteak apeza izan nahi zuen baina garestia zela-eta aitak ez zuen nahi. Arditan ibiltzen zen mendian Anaia gazteak apeza izan nahi Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1337 Manuel anaia gerran hil zuten. Etxekoek hil eta 15 egunetara jaso zuten berria, gorpua aldiz ezin izan zuten berreskuratu Manuel anaia gerran hil zuten Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1338 Semea galdu izanaren penaz ama itsutu egin zen. Medikuak tantak errezetatu eta bista berreskuratu zuen Ama itsutu egin zen Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1339 Tomas anaia gerrara deitu zutenean Manuel anaiaren arropak eta armak eman omen zizkioten. 7 urte egin zituen Tomasek Tomas anaia gerrara deitu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-134 Goizean gazta egin, honen gazura egosi eta harri errea botatzen zioten erre zaporea eduki zezan. Gazura trago ederrak hartzen zituzten hamaiketako gisa. “Gazura jo!” Gazura Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1340 Ahizparen gizona gerran hil zuten ere bai Koinatua hil zuten ere Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1341 Gerran hil zen anaiak beste anaiari esan zion gerran hiltzekotan emaztearekin ezkontzeko eta baserriko martxarekin jarraitzeko. Gerra bukatutakoan halaxe egin zuen anaiak Anaiaren enkargua Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1342 Anaia zaharrena basoan lanean aritzen zen baina neguan lanik gabe gelditzen ziren eta familia handitzen ari zenez bidezain presentatu eta postua lortu zuen Anaia zaharrena Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1343 Aitak tasatzaile lana egiten zuen, mendizainari lagunduz. Maria Jesusek azaltzen du nola egiten zuen eta non ibiltzen zen Aitak tasatzaile lana egiten zuen Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1344 Gerra hasi zelarik aita bakarrik gelditu zen-eta, Maria Jesusek lagundu behar izaten zion otea aitzurraz kentzen Aitzurraz otea kentzen Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1345 Aitarekin lanean ari zela soldaduak joan-etorrian ikusten zituen. Erreketeen lehen hildakoa inguruan suertatu omen zen Soldaduak ikusten zituen Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1346 Gerra ondoren soldadu koadrila handi bat egon zen inguruan. Anekdota bat kontatzen du Gerra ostean bertan egon ziren soldaduak Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1347 Maria Jesusen aita ikazkintzan aritua da. Maria Jesusek ikatza egiteko prozesu osoa azaltzen du Ikatza nola egiten zuten Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1348 Ikatza egin aurretik saldua izaten zen: Tolosara, Donostira,... Trenez bidaltzen zuten Ikatza egin aurretik saldua zegoen Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1349 Aitona bizi zara? Hatsa badut oraindik! Ezkurrako esana Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-135 Etxeko esnearekin arroz-esnea, flanak eta natillak egiten ziren. Dena etxeko gauzekin egiten zen. Etxeko postreak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1350 Tomas anaia xelebrea zen. Parrandazalea eta bidantea baina esku-garbietakoa, dirurik ez bazuen ere ez zion inori hartuko Tomas anaia Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1351 Tomas anaiaren ibilerak ikusita, aitak Korteko bordara artzain joateko proposatu zion eta anaiak onartu. Halere, herrira etortzen eta azienda uzten hasi zen eta azkenerako ardiak saldu zituen Tomas anaia Korteko bordan artzain Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1352 Tomas anaia gaizkitu eta Maria Jesusen etxera jo zuen behin. Medikuari deituta, medikuak oso gaizki zegoela esan zuen. Hainbat egunez etxetik atera gabe eta ongi zainduta egon ondoren sendatu egin zen. Bere burua ongi ikusita buelta bat ematera atera omen zen eta ez zen berriro itzuli Tomas anaia gaizkitu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1353 Anaia berriro gaizkitu eta beste anaiarengana jo zuen. Anaiak Maria Jesusengana jo eta medikua deitu zuten. Medikuak ospitalera eramateko agindu zuen eta anbulantzian eraman zuten. Handik egun batzuetara, hobeki sentitzen zelarik, patioko pareta saltatu eta herrira alde egin zuen Berriz ere Tomas anaia gaizkitu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1354 Anaia neguko hotzekin gaizkitzen zen. Hirugarrenez gaizkitu eta Maria Jesusengana joan zen. Egoera ikusita anaia-arrebak elkartu eta erresidentzia batean sartzea erabaki zuten. Abadearen laguntzari esker Kaskanteko erresidentzian lortu zuten plaza Hirugarrenez gaizkitu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1355 Tomas anaia gogo onez joan zen erresidentziara eta 2 urte eta 7 hilabete egin zituen han Erresidentzian 2 urte eta 7 hilabete Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1356 Tomas anaia Kaskanteko erresidentzian hil zen. Hildakoan herrira ekarri eta Leitzako kanposantuan lurperatu zuten Hildakoan herrira ekarri Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1357 Aita eta amaren aldeko aitona bertsolariak omen ziren Aita eta aitona bertsolariak Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1358 1951an ezkondu eta, Leitzan etxerik ez zegoenez, Astigarragara joan ziren bizitzera Ezkondu eta Astigarragara Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1359 Senarrak eguneko 10 duro irabazten zituen. Etxea 2 duro egunean ordaintzen zuten eta gainontzekoa mantenurako eta zer edo zer aurrezteko Eguneko 10 duro irabazten zituen senarrak Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-136 Txermoniak banatzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1360 Hasiera batean senarra itzuli zen Leitzara. Handik gutxira bera etortzeko esan zion eta gizonaren gurasoen etxean sartu ziren Leitzara itzuli ziren Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1361 Gizonaren gurasoen etxetik Maria Jesusen izeba-osabaren etxera joan ziren. Bertan 3 hilabete egin zuten Gurasoen etxetik izeba-osabaren etxera Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1362 Ondoko etxeko obrak bukatu zituztenean jabeak deitu eta giltza eskaini zion. Senarra eta berak ahal bezala etxea moldatu eta bizitzen jarri ziren Oraingo etxera aldatu Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta
LTZ-1363 Handik 3 urtetara etxea erosteko eskaini zieten. Hasieran gizonak nahi ez zuen arren, Maria Jesusek dirua bilatu, tratua egin eta erosi egin zuten Etxea erosi Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta