Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-534
|
|
|
|
Jendea ikaratu nahian kalabazak hartu, barrenak hustu, begi zuloak, sudurra eta ahoa egin eta argizaria paratzen zuten honen barruan. |
Beldurtzeko kalabaza |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-535
|
|
|
|
Txerri-hilketan laguntzeko beharrezko zuten jendea azaltzen zen. Prantxisko beti azaltzen zen. |
Txerri-hilketa |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-536
|
|
|
|
Trikinadun txerriren bat edo beste agertu zen. Haragi zati bat suko xaflan jarri eta bertan itxasita geratuz gero haragi hura ona zen, gainerakoan ez. |
Txerrien trikina |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-537
|
|
|
|
Dena etxekoa zen, arbia, artoa, otea... dena txikituta ematen zitzaien. Orduan ez zen pentsurik erosten. |
Aziendarentzako bazka |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-538
|
|
|
|
Markesaren eta neskazaharren kantak kantatzen zituzten. Herriko neskazahar bati harrika ematen zioten. |
Kantak eta bihurrikeriak |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-539
|
|
|
|
Lehengo eta oraingo bizimoduen arteko aldea. “Ordun mixeri ikaarrikin, oain berriz gehieikin” Lehen egunero egiten zen lana, arauak zorrotzagoak ziren. |
Bizimoduaren aldaketa |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-540
|
|
|
|
Donostia edo ingurutan beti izaten zen non atera abuztuan. Oialume, auzotako festak, Paseo berria, arrantzaleen festa, Santo Tomas... Azken hauek oso jendetsuak izaten ziren eta haiek nahiago izaten zuten hondartzan ibili. Etxekoekin harremana. |
Donostiako parrandak |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-541
|
|
|
|
Lan asko egin arren oso ongi pasatzen zuten. Baratzak, fruta-arbolak, igerilekua... denetatik zeukaten. Zaindariekin harreman ona zeukaten. |
Madrileko oroitzapen onak |
Jose Goizueta Perurena |
|
LTZ-542
|
|
|
|
7 senide, aita eta ama hiru osaba bizi ziren. Aitak mendian egiten zuen lana ikatzarekin, besteek baserriko martxa zeramaten. |
Familia eta lanak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-543
|
|
|
|
Gauean ardiak bildu, jetzi eta bidaltzen zituen. Bordan gelditzen zen lotan beste artzain batzuekin. Hurrengo goizean berriz ardiak bildu, jetzi, esnea bizkarrean hartu (8-10l) eta etxera bueltatzen zen. Etxean gosaldu, alorrean lana egin... hauxe izan zen koxkortu bitarteko bizimodua. |
Arditako egun bat |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-544
|
|
|
|
Koxkortutakoan herrira joan ziren bizitzera. Meategirako saskiak egiten aritzen ziren hiru anaiak. Gaztainarekin egiten zituzten. |
Saskigintza |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-545
|
|
|
|
Auzolanetan udaletxeak ardoa eta ogia jartzen zuen herritarrek baserritako bideak txukuntzearen truke adibidez. |
Auzolanak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-546
|
|
|
|
Lur zati batzuk goldeaz mugitzen ziren, goldearekin ezin ziren izkinak zoiez egiten ziren, gero arearekin bildu eta zaborrak kentzen zituzten lurra artoa ereiteko prest utziz. |
Lurra lantzea eta horretarako tresnak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-547
|
|
|
|
Artoa erein, postortzea pasa, jorratu, tontorrak moztu, hosta-txikiak egin... hosta-txikiak aziendaren bazkarako erabiltzen zituzten. |
Artoa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-548
|
|
|
|
Lehen kanpoko lan asko zegoen. Belar lana, belarra ebaki, lehortu eta metatu. Iratze lana, bizkarrez egiten zen, gero gurditan eramaten zuten baserritara. |
Kanpoko lana |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-549
|
|
|
|
Arbie ta baboxa aziendarentzako bazka izaten zen. |
Arbie ta baboxa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-550
|
|
|
|
Urtean bizpahiru txerri hiltzen zituzten. Txerria hildakoan amak medikuari, idazkariari eta halakoei urdai pixka bat, beti zati hoberena, eman nahi izaten zien. |
Txerrikiaren banaketa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-551
|
|
|
|
Soldadutzaren aurretik kontrabandoan aritu ziren. Gauez ateratzen ziren. Mugatik zakuak bizkarrean hartu eta Jose Mariren etxean uzten zituzten. Gero oinez bueltatu behar izaten zuten Goizuetara. Bidearen puntu ezberdinak. |
Kontrabandoa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-552
|
|
|
|
Kontrabandoan zebiltzala estualdi franko pasa izan zituzten guardia zibilarekin. Guardiei pertsonak harrapatzea baino gehiago paketeak interesatzen zitzaizkien eta behin baino gehiagotan lortu zuten. Paketetan apezen arropak, iratzargailuak, puntilak... eramaten zituzten. |
Kontrabandoa, guardia zibila eta materiala |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-553
|
|
|
|
Kontrabandistek elkar ezagutzen zuten eta harreman ona zeukaten. Nagusiek nahiago izaten zuten puntu ezberdinetako gazteak gehiegi ez egotea baina egoten ziren. |
Kontrabandisten arteko harremanak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-554
|
|
|
|
Ohol batekin tapatutako zuloan gordetzen zuten kontrabandoko materiala. |
Kontrabandoko materialaren gordeketa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-555
|
|
|
|
Etxean oso ongi moldatzen ziren. Senide zaharrenak zeraman etxeko martxa. Etxean beti euskaraz eta senideen artean hiketan egiten zuten. |
Etxeko giroa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-556
|
|
|
|
Oso ongi moldatzen ziren auzokideekin. Edozein tokitan jostatzen ziren: zulo guztietan, goiko iturrian, elizaren atzealdean, e.a. |
Haurtzaroko entretenimendua |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-557
|
|
|
|
Pilotazale ikaragarria izan da. Goizeko 9tan igandetako meza bukatzen zenetik bazkaltzeko ordura arte aritzen ziren pilotan. |
Pilotarako zaletasuna |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-558
|
|
|
|
Artantxeko iturrian eta Akolako horretan auzo guztiko arropak garbitzen ziren. |
Arropa garbitzeko tokiak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-559
|
|
|
|
Urtero festetarako etxea zuritu, koltxoiak jo eta harrotu eta etxeko mahai-tresnei (sardexka, koilara, etab.) distira ateratzen zieten. |
Urtean behineko lanak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-560
|
|
|
|
Frankoren garaian bere arrebak lantegira joan ziren lanera, etxean asko ziren eta nolabait ere kanpora irten ziren lanera. |
Arrebak lantegira lanera |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-561
|
|
|
|
Potajea, garbantzuak, patata, gaztaina erreak, gatzura, e.a. |
Eguneroko janaria |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-562
|
|
|
|
Gizendutako oilaskoa, arkumea edo zikiroa jaten zuten. Familia guztia biltzen zen etxetan. |
Festetako otorduak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-563
|
|
|
|
Koipea irakinarazi eta lurreko eltze batean sartzen zen solomoarekin batera. Hozten zenean koipea zuri zuri gelditzen zen eta hala mantentzen zen hilabetetan zehar. Beste elikagaiak kontserbatzeko modua. |
Elikagaien kontserba |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-564
|
|
|
|
Argindarrik ez izan arren argirik ez zaie inoiz falta izan. Etxean ez zen urik izaten, Akolatik ekartzen zuten. |
Argia eta ura |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-565
|
|
|
|
Negua ez bazen kanpoan jartzen ziren ur balde batzuekin edo bestela errekan eta kontent. |
Gorputzeko garbitasuna |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-566
|
|
|
|
Esnea egosten jarri eta epeltzen ari den momentuan gatzagia botatzen zaio; orduan eskuekin bildu eta forma emango dion moldean paratzen da. Etxerako gazta izaten zen. |
Gazta |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-567
|
|
|
|
Ardi gazte, bildots eta zikiroen salmenta. Lehen edozerekin ateratzen ziren sosak, ardi ilearekin adibidez, orain berriz ez dauka baliorik. Ardi ilea. |
Aziendaren salmenta |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-568
|
|
|
|
Sagarra dolarean zanpatu, estutu, zukua kendu eta sagardoa lortzen zen. “Ta beste saarrak itten genittun xerratu eta haikin itten gendun pitarra” |
Sagardoa eta pitarra |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-569
|
|
|
|
Senideen arropak zahartzen zirenean amak puskak hartu eta Eustakiorentzako arropa egiten zuen. Abarkak eta galtzerdiak etxean egiten zituzten. Gero gomazko abarkak, botak eta katiuska hori batzuk iritsi ziren. |
Janzkerak eta oinetakoak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-570
|
|
|
|
Herrian bakoitza bere martxan bizi zen; pilotarako eta afari bat edo beste egiteko elkartzen ziren. 24 pezetatan afaltzen zen. Gizon batzuk jokoan, musean eta trukean aritzen ziren. |
Herriko giroa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-571
|
|
|
|
Hasiera hartan herriko Antonioren zezenak ateratzen ziren. Zezen horiek handiegiak ziren eta toreroren bat edota kanpotarrak ziren zezen aurrean jartzen ziren bakarrak. Zezenak menditik herrira eramatea. |
Festetako zezenak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-572
|
|
|
|
Oraingo pilotariak bezain onak ez izan arren pilota partidu onak jokatzen ziren. |
Festetako pilota partiduak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-573
|
|
|
|
Apustu asko egiten zen: aizkoran, sokatiran, harria altxatzen, lasterrean... Lehen baserri batek bestearen kontra egiten zuen apustu. Leitzatik Goizuetara korrika egindako apustua. |
Herriko apustuak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-574
|
|
|
|
Goizuetako ferian txerriak, zaldikoak, ahariak, e.a. saltzen ziren. |
Ganadu feriak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-575
|
|
|
|
Medikua gogorra zen eta ez zeukan behatzak mozteko inolako erreparorik. Anaia eta biak aizkoran ari zirela eskua sartu eta behatza moztu zuen. |
Behatzak moztea |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-576
|
|
|
|
“Ordun baldinbazenun grano bat o, berbenan zeakin tortila ein o gañekon tipulakin” Berbena oso ona da. |
Sendabelarrak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-577
|
|
|
|
Biak herriko pertsona bereziak izan ziren. Nerbioren ibilerak. Xalto mendian erreta hil zen. |
Nerbio eta Xalto |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-578
|
|
|
|
Lanpostu berriak sortu zirenean Goizueta 1.500 biztanle izatera iritsi zen. Kanpotar asko etorri zen eta oso ongi moldatu izan dira beti. |
Industria eta populazioren hazkundea herrian |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-579
|
|
|
|
Polinen osasunerako txarra omen den blenda lantzen zuten. |
Polineko blenda |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-580
|
|
|
|
Bazkaltzeko eta askaritarako orduak eguzkiaren kokapenaren arabera ezagutzen zituzten. |
Eguzkia ordulari |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-581
|
|
|
|
Errazionamendurako ekartzen zituzten elikagaien (azukrea, olioa, ...) kontrola egiten zen herrian sartu baino lehen. Elikagai hauek udaletxean gordetzen ziren, honen inguruko anekdotak. Ardoaren anekdotak. |
Errazionamendua herrian |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-582
|
|
|
|
Mutil koxkorra zela hiru maki hil omen zituzten Arkaxon erreka inguruan. |
Makien oroitzapenak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-583
|
|
|
|
Txondor plaza egin ahal izateko mendia moldatu “garbitu” egiten zuten. Gero ikatza egiteko sua egin, egurrekin inguratu, txondor zuloa bete, lurra bota, egurra bota... Ikatz asko erabiltzen zen. |
Txondorrak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |