Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-734 Danielek azaltzen du nola egiten zuten pittarra Pittarra Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-735 Urtean bi edo hiru zerri hiltzen zituzten. Hasiera batean zerri-hiltzailea etortzen zen, gero anaiari erakutsi zion eta anaiak egiten zuen. Jakiak nola kontserbatzen zituzten eta puskak nori banatzen zizkioten azaltzen du Zerri-hiltzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-736 Baserriko lan asko auzokoen artean elkarri lagunduz egiten ziren: zerri-hiltzea, lurra iraultzen, gorotza ateratzen,... Lagun pila bat elkartzen zen Elkarri lagundu Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-737 Etxean gazta egiten zuten, behi-esneaz zein ardi-esneaz. Soberan gelditzen zen behi-esnea herrian saltzen zuten Esnea eta gazta Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-738 Ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila, ..., arrobila, uztarrila, abuztua, buruila, urria, azaroa eta abendua Hileen izenak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-739 Eskolara etortzen hasi aurretik harreman gutxi zuten herriko jendearekin Baserritarrak eta kaletarrak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-740 Anaiak eta arrebak kanpoan aritzen ziren lanean eta, sarritan, bere lagun eta ezagun asko ibiltzen ziren baserrian Kanpoko jende asko baserrian Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-741 Etxeberria ijitoa zen, berari eramaten zizkioten eltzeak konpontzera Ijitoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-742 Auzolan asko egiten ziren Auzolana Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-743 Udalaz gain beste 20 lagun egoten ziren, “beintena”, udalari laguntzeko eta komunalak kudeatzeko Udala eta “beintena” Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-744 Senideen artean hika erabiltzen zuten (eta dute), guraso, amona eta izebarekin zuka. Lagunartean beti hika Zuka eta hika Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-745 Danielek anaia gazteenaren jaiotza ekartzen du gogora: 11etan ama jorran ari zen lanean eta 2etarako umea jaioa zen Anaiaren jaiotza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-746 Arreba hil zenean 3 urte zituen Danielek baina orduko irudiak grabatuak ditu Arrebaren heriotza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-747 Haur garaiko jolasak korrika, gordeka eta holakoak izaten ziren. Pilotan ere maiz aritzen ziren. Danielek gogoratzen du pilotan gelditu zen batean aitak eman zion zigorra Jolasak, bihurrikeriak eta zigorrak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-748 Eskolan 7 urterekin hasi zen. Eskola erdara hutsez izaten zen, euskara erabiliz gero zigortuak izaten ziren. Ama zorrotza zen, egunero bidaltzen zituen eskolara, nahiz eta haiek piperrak egin. Eskolan faltatzen zirenean aguazilak kargua hartzen zien. Jantokia bazegoen baina lehentasuna pobreek eta urrutiko baserrietakoek izaten zuten Eskola garaia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-749 Orain gaztetxea den horretan elkartzen ziren gazteak. Barra errekako harriez egin zuten. Neskak ez ziren sartzen Gazte garaiko denbora-pasak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-750 Zineman 18 urte goragokoendako pelikulak botatzen zituztenean gazteak kanpora bidaltzen zituzten. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du Anekdota zineman Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-751 Neskekin paseoan ibiltzen ziren. Neska baserrikoa bazen laguntzera joaten ziren Neska laguntzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-752 Ezkongaietan neskak lan egiten zuen hortaz libre zuelarik elkartzen ziren. Ezkon aurretik elizan ezkontze-pregoia botatzen zuen apezak. Despedida mutilek bakarrik egiten zuten, Danielek gogoratzen du berean bertsolariak egon zirela eta zoragarria izan zela Ezkongai-harremana, pregoia eta despedida Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-753 Ezkontzako eguna zoragarria izan zen. Ezkon-bidaian Los Angelesera joan ziren, arreba ikustera Ezkontza eta ezkon-bidaia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-754 Goizuetan, baserritik erabat bizi denik ez da izanen, kasu gehienetan kanpoko soldata bat behar izaten da Erabat baserritik bizitzea zaila Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-755 Danielek Goizuetan izan diren lantegiak eta berak izan dituen lanbideak aipatzen ditu Lantegiak eta lanbideak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-756 Daniel mendian lanean ibili zen, goizean jaiki eta mendira joaten ziren egun osorako. Hasiera batean lan gehiena eskuz egiten zuten, traktoreak-eta heldu orduko lana asko aldatu zen. Gutxitan etortzen zen herrira. Ezkondu eta umeak izan zituelarik 5 urte egin zituen mendian, baina azkenean uztea erabaki zuen Mendian lanean Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-757 Mendia utzita, gida-baimena atera eta gidari moduan hasi zen lanean Gidari lanetan hasi Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-758 Danielek gogoratzen ditu ardiari eta ahariari, bere adinaren arabera, ematen zaizkion izenak: artantxua, arkaztea, betutxa eta ardia. Aharia zikiratuari alondoa esaten zitzaion Ardiaren izenak adinaren arabera Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-759 Zekorrak saldu egiten zituzten hartutako zorrak ordaintzeko Zekorrak saldu egiten zituzten Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-760 Emaztearen aitak erle asko izaten zuen eta ezti pila egiten zuen. Haiek, aldiz, ez dute inoiz erlerik izan Eztia ez dute landu Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-761 Onddoak bildu izan ditu baina ez dio ilargiari begiratu Onddoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-762 Arrantzan gutxitan ibili da Daniel, anaia zaharra izaten zen etxera amuarrainak ekartzen zituena Arrantzan gutxi ibilia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-763 Ehiza egitera Artikutzara joaten ziren, gehienbat basurdeetan Artikutzan ehizan Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-764 Txiki-txikitatik joaten zen Artikutzara amarekin zerri-puskak eramatera Artikutzara txiki-txikitatik Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-765 Ikazkintzan bera ez da aritu baina sumatu eta ikusi bai. Anaia horretan aritu zen Ikatza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-766 Baserria zarpiatzeko kisua erabiltzen zuten Kisua baserria zarpiatzeko Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-767 Guardia zibilak sinadura bila joaten ziren baserrira eta bertan gosaltzeko aprobetxatzen zuten Guardia zibilen gosariak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-768 Danielek telebista jarri zuteneko amonaren anekdota pare kontatzen du Amona eta telebista. Anekdota Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-769 Bertara lanera etorri eta herrian bizi ez zirenek gaizki hartzen zuten bertakoek euskara erabiltzea. Asteburuan herrira etortzen zirenean mutur-joka aritzen ziren batzuk eta besteak Kanpokoekin mutur-joka Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-770 Daniel ez da kontrabandoa aritu, bere anaia aldiz bai. Beren baserrian elkartzen ziren kontrabandistak eta handik ateratzen ziren ilunabarrean. Gehien bat arropa eta puntilla mugitzen zuten. Artikutzan hartu eta Berastegi aldera eramaten zuten Kontrabandoa Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-771 Goizuetako ferian bakarrik zerriak saltzen ziren. Etxe guztietan hazten zituzten. Bestalde, ardi asko Iparraldera saltzen zituzten Zerriak eta ardiak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-772 Artikutzan ba omen da “Frantsesaren gurutzea” deiturikoa. Bertan frantziar tratante bat hil omen zuen goizuetar batek Frantsesaren gurutzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-773 Goizuetako inguruan gutxienez 4 maki hil omen zituzten Makiak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-774 Gerra garaian, herrian soldaduak agertu eta herriko zenbait lagun harrera egitera joan zitzaizkien. Herrikoak PNV ingurukoak zirela enteratu ziren soldaduak eta fusilatzekotan egon ziren. Zentralaren inguruetan bi kanpotar fusilatu omen zituzten Gerra garaiko kontuak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-775 Urrian, ehiza garaian, goizeko 4,30etan ematen zuen meza apezak. Aitarekin joan zen batean apezak meza-mutil egoteko eskatu zion Behin aritu da meza-mutil Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-776 Mezak goizeko 6,30etan, 8,30etan eta 10,30etan izaten ziren. Mutikoak 8,30etan joaten ziren. Meza bukatutakoan pastel-dendara joaten ziren lasterka, lehen iristen zenak pastelak hartu eta tabernara eramateko. Trukean pastela jasotzen zuen Meza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-777 Daniel aingeru moduan atera izan da San Migelen prozesioan. Corpus egunean prozesioa izaten zen ere bai Prozesioak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-778 Misioak urte batean izan ziren. 8 egunez ia elizatik atera gabe egon ziren Misioak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-779 On Saturnino apezak zigor gogorrak ezartzen zituen. On Eugenio hobea zen maila horretan. On Saturninok mutikoei erakusten zien dotrina eta On Eugeniok neskei On Saturnino eta On Eugenio Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-780 Jaunartzea egiteko dotrina gehiena etxean ikasi zuten. Jaunartze egunean baserrian ospatzen zuten festa Jaunartzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-781 Trinidade egunean eta San Antonio egunean erromeriak egiten ziren. San Antonio egunean astoa eramaten zuten, ermitari 3 buelta ematen zioten eta buelta bakoitzean ur bedeinkatua botatzen zioten astoari Erromeriak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-782 Gazteak festazaleak ziren, herriko festetan zein beste herrietakoetan ibiltzen ziren Festazaleak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-783 Herriko festetan bertako zezenak izaten ziren, garai batean mendian askatu eta biltzera joaten ziren. Gauez ateratzen baziren ere, festa, gehienbat, egunez izaten zen Herriko festak Daniel Loiarte Narbarte