Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-584
|
|
|
|
Don Juan eta Don Saturninorekin ikasi zuen, ongi ikasi ere. Apezek gogor hartzen zituzten. |
Dotrina |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-585
|
|
|
|
Berari ez zitzaion inoiz tokatu, kintako beste biri tokatu zitzaien monagillo izatea. |
Monagiloak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-586
|
|
|
|
Orduan dena bekatu zen, baraua haustea ere bekatu zen. Prozesio ederrak egiten ziren. Orain asko aldatu da, ez da hain festa politik egiten. Ahal duen guztietan joaten da mezetara. |
Mezak eta prozesioak lehen eta orain |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-587
|
|
|
|
Misioetakoak apez izateko balioko zuten gaztetxoak fitxatzera etortzen ziren herrira. Anaia apez sartzekotan egon zenekoa. |
Misioak herrian |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-588
|
|
|
|
Urte hartan Don Eugeniok Ferminaren etxea urrutitik bedeinkatu zuenez, Ferminak ez zion oilaskorik eman. Ondoren Don Eugenioren arreba kontu eske joan zitzaion Ferminari baina hark ederki erantzun zion. |
Apezak Ferminaren etxea urrutitik bedeinkatu zuenekoa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-589
|
|
|
|
Trinitate eguna, San Juanak, San Pedroak, Santioak... herri osoa biltzen zen erromeriatan eta oso egun politak izaten ziren. Mendira igotzen ziren, gero bazkaldu, dantzatu, predikazioak eta meza egin eta buelta etxera. |
Erromeriak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-590
|
|
|
|
Herriko tabernaren batean mokadua hartu eta aizkora apustuak, pilota partiduak ikusi... |
Aranoko festak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-591
|
|
|
|
Baserriz baserri joaten ziren etxe bakoitzean pieza bat edo bi dantzatuz; eguerdian bazkaldu eta bazkaldu ondoren beste baserri batzuetara joaten ziren; denekin bukatu ondoren herrira bueltatu eta trago bana hartzen zuten taberna bakoitzean. Lehengo eta oraingo inauteriak ezberdinak dira. |
Goizuetako inauteriak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-592
|
|
|
|
Lehen ardoa zahagian eramaten zen mendira, gero zaharrak zahagia soinean zutela dantzan hasi ziren eta orduz geroztik zahagi dantza sortu zen. Orain inauterietako asteartetan egiten da. |
Zahagiaren ohitura |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-593
|
|
|
|
Aurpegia pintatzen zuten baina orain bezala ez ziren mozorrotzen. |
Mozorroak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-594
|
|
|
|
Inauteritako azken eguneko iluntzean plaza jendez betetzen zen eta denak, emakume eta guzti, dantzan jartzen ziren. |
Inauteritako azken momentua |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-595
|
|
|
|
Pote-poteka, tabak, bolatan, ... |
Txikitako jolasak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-596
|
|
|
|
Eguraldia haizearen arabera igartzen da. Mendian zebiltzan donostiarrekin izandako anekdota. |
Eguraldiaren iragarpena |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-597
|
|
|
|
Saskigintzan aritu zenean ezagutu ahal izan zuenez ilberrian botatako egurraren zumitza berehala hausten da, ilbeherakoa berriz iraunkorragoa da. |
Ilargiaren egoeraren eragina egurrean |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-598
|
|
|
|
Soldadutza ona pasa zuen. Iruñean eta Carrascalen. Militarren familientzako zeuden igerilekutan zerbitzatzea tokatu zitzaion. |
Soldadutza garaia |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-599
|
|
|
|
Uztailaren 7an lizentziatu eta motorra hartuta Lesakako San Ferminetara joan zen. Lesakarekiko estimua. |
Lesaka eta festak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-600
|
|
|
|
Soldadutza bukatu zuenean kotxea erosi eta mendian hasi zen lanean. Beste lanak: Mariazkurrenarekin, Iratin, Marsellan (Marsellako zorigaitza) eta bere azken lana izango zena. |
Soldadutza ondorengo lanak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-601
|
|
|
|
Bere zaletasun handienak pilota, festa eta dantza dira. Jokoan ere asko aritutakoa da, Andoainen hartu zuen zaletasun hori eta oraindik ere horretan segitzen du. |
Zaletasunak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-602
|
|
|
|
5 senidetan gazteena da. Haiekin izan duen harremana. Beste senideek beren bizitza egin zuten eta bera gelditu zen etxean, amarekin eta dendarekin. |
Familiaren aurkezpena |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-603
|
|
|
|
Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. Neska bat hartu zuen denda aurrera eramaten laguntzeko. Amak asko lagundu zion. |
Ezkondu ondoren |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-604
|
|
|
|
Urtean behin egiten zuten etxeko garbiketa orokorra eta etxea zuritzea. |
Etxeko garbitasuna |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-605
|
|
|
|
Astean behin edo bitan Xinpoxa deituriko emakume bat joaten zen etxeko arropak egitera, anaientzako prakak, beretzako soinekoak, e.a. Euxtaki berriz arropak konpontzera joaten zen. |
Jostunak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-606
|
|
|
|
Egunerokoan potajea, barazki pixka bat... Igandetako eta festetako bazkariak berriz bereziagoak izaten ziren: garbantzuak, oilaskoa eta arroz-esnea jaten zuten. |
Etxeko jana |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-607
|
|
|
|
Behi bat zeukaten, honek esnea ematen zien eta noizean behin txekorren bat ere. |
Etxeko behia |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-608
|
|
|
|
Etxean astoa eta honen kumeak zituzten. Astoak bizilagunen etxera joaten zirela eta ez zirela, anekdota. |
Etxeko astoak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-609
|
|
|
|
Hiltzeko txerri bat ere izaten zuten etxean. Hiltzerakoan txerriaren zati batzuk banatu egiten zituzten. |
Txerria eta txerrikia |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-610
|
|
|
|
Alorra biltzera zetozen zoilariei oliotan kontserbatuta zeuden txistorra ematen zieten jateko, postretako berriz ogia, esnea eta kanelarekin egindako postre gozo bat. |
Zoilarientzako jana |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-611
|
|
|
|
Amak egiten zituen, berak oraindik ere egiten ditu. Esnea edo gaztarekin jaten zituzten. |
Taloak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-612
|
|
|
|
Amak potajea jarri zien egun batean, anaiak eta biek txarra zegoela esaten zuten, anaiak errazionamenduko azukre beltza hartu eta plateretan bota zuen, orduan bai txarra! |
Potajea eta azukrearen anekdota |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-613
|
|
|
|
Anaiak bankutxo batekin segitzen zion amari titia hartzeko, amak kasurik egin ez zionez haserretu eta kristalean ukabilkada bat jo zuen eskua ebakiz. Bere ilobak gauza bera egin zuen urte batzuk geroago. |
Anaiaren kasketa |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-614
|
|
|
|
Anai-arreben arteko harremana. Arreba bakarra eta txikiena izan denez mimatuena izan da beti. Ahizpa gazteagorik ez zeukanez ez zioten hainbeste arropa egiten (ondoren inork ez zituelako erabiliko) eta zeuzkanak hala nola moldatzen zituzten. |
Alaba bakarra eta txikienaren mimoak eta arropak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-615
|
|
|
|
Oso harreman ona zeukaten baserritarrekin. Meza bukatuta emakume batzuk goizero azaltzen ziren dendan. |
Baserritarrekin harremana |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-616
|
|
|
|
Urriko hilabetean meza egoten zen goizeko 6:30tan, herri guztia joaten zen eta oso polita zen. Meza ondoren gazteak pilotan aritzen ziren. |
Urriko meza goiztiarrak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-617
|
|
|
|
Astez, bazkalondoan, frontoira joaten zen lagunekin. Igandetan berriz Aranora jaten ziren oinez, gero Benta Berriko dantzaldira eta handik autobusez buelta 9tarako. Ordutegien errespetua. Besterik ez egon arren oso pozik bizi ziren. Orain gazteek denetatik daukate baina ez daki zoriontsuago bizi ote diren. |
Gaztetako aisialdia |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-618
|
|
|
|
Arroyo eta Orkolaga ezagutu ditu. Medikuak oso errespetatuak izaten ziren eta Arroyok adibidez errespetu hori modu itsusian erabili omen zuen. |
Herriko medikuak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-619
|
|
|
|
Celestino Gurbindo idazkaria. Benita emaztea Milagrosen etxean egon zen neskame. Bikote zirenean neguko arratsaldetan bere etxean egoten ziren. Harreman ona zeukaten. |
Idazkariarekin harremana |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-620
|
|
|
|
Txikiak zirenean Xardentxen biltzen ziren. Txikitako lagunak. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin, eskolan ere berezita zeuden. Orain kontaktu gehiago dago neska-mutilen artean. |
Txikitako lagunak eta neska-mutilen arteko harremanak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-621
|
|
|
|
Txikitan hain zintzoak ziren ez duela zigorrik gogoan. Beti etxe inguruan eta egin beharreko guztia betetzen zuten, zergatik zigortuko zituzten? |
Ez zegoen zigortzeko arrazoirik |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-622
|
|
|
|
Pregoi eguna eta ezkontza. Ez zuten ospakizun bereziegirik egin. Gizonaren arreba egun berean ezkondu zen eta dena elkarrekin egin zuten. Eztei bidaian Bartzelonara joan ziren, bere koinata eta bikotea Madrilera. |
Ezkontza |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-623
|
|
|
|
Hurbileko emakumeek mantua jazten zuten hileta elizkizunetan. Mezaren ondoren gailetak eta kafea hartzera joaten ziren, bere dendara gehienetan, progua esaten zitzaion. |
Hileta elizkizunak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-624
|
|
|
|
Hileta elizkizunetako kategoriak::Primerakoa, segundakoa eta terzerakoa. Apezek hala egin behar zela usteko zuten. Oso gauza itsusia zen. Pazkotan jauna hartu zutela frogatzen zuen txartela. Buldak ordainduz gero ez zuten penitentziarik egiteko beharrik. Bijilia eta baraua. Aldaketak. |
Elizak herritarrengan zeukan boterea eta kontrola |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-625
|
|
|
|
Orain 3 denda dauden bezala lehen 8 zeuden. Denda bakoitzak bere bezeroak izan ohi zituen. Lehen gutxi irabazten zen arren dena oso merkea zen. Orain alde handia dago salerosketan. |
Herriko dendak, prezioak eta bezeroak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-626
|
|
|
|
Bakoitzak bere libreta zeukan, erosi eta ordaindu gabe gelditzen zena apuntatzen zen. Ahal zenean ordaintzen zen, baserritarrek adibidez aziendaren bat saltzen zutenean ordaintzen zuten. |
Bezeroen ordainketak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-627
|
|
|
|
Haien arropak eta ahal zutena herriko familia pobre bati ematen zizkieten. Ez zegoen diru mugimendurik. Farmaziako anekdota. Kalabazaren anekdota. |
Herriko familia pobreetako bat, anekdotak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-628
|
|
|
|
“Chanel nº5” perfumearen kontrabandoa. Bere anaia kontrabandoan aritutakoa izan da, norbaitek salatu eta harrapatua izan aurretik Parisa egin omen zuen ihes. Handik Hendaiara joan zen bizitzera. |
Kontrabandoa, perfumea eta ihesaldia |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-629
|
|
|
|
Larunbatetan txerri feriak izaten ziren. Kamionetak eta blusak janzten zituzten tratanteak azaltzen ziren. Oraingo feria dotoreagoa den arren orduan ere jende pixka bat biltzen zen. |
Feriak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-630
|
|
|
|
Txikitan bizpahiru baserritara joaten zen arrautzak jasotzera. |
Arrautza eske |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-631
|
|
|
|
Kafea, azukrea, irina... kantitate eskasetan ekartzen zuten. Gerra garaian amari bidali behar zioten portzelanazko kutxa hura ez zen inoiz iritsi. Errota itxiak. |
Errazionamendua eta gerra garaiko portzelanaren anekdotatxo bat |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-632
|
|
|
|
Anaiek hiruna urte eman zituzten soldadutzan. Anai zaharrenak Donezteben zerbitzatu zuen, bigarrenak Donostiako Ekonomato militarrean. Laugarrena apez sartu eta libratu egin zen. Bi anai somnanbulu zituen eta hau frogatuz gero soldadutzatik libratzen ziren; anai batena frogatu ahal izan zuten bestearena diruaren bidez frogatu zen. |
Anaiak soldadutzan |
Eustakio Zubieta Lujanbio |
|
LTZ-633
|
|
|
|
Oso prozesio politak egiten ziren (Ostiral Santukoa besteak beste), kanpoko jende asko etortzen zen ikustera. |
Prozesio politak |
Eustakio Zubieta Lujanbio |