Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-684
|
|
|
|
Arroyo medikua. Mediku ona zen, pertsona bezala zakar xamarra zela esaten zuten. |
Herriko medikua |
Jose Ramón Huici Iparragirre |
|
LTZ-685
|
|
|
|
Anaiekin hiketan mintzatzen zen, arrebekin gutxiago. Bakoitzak bere norabidea hartu bazuen ere ongi moldatu izan da denekin. |
Senideen arteko harremana |
Jose Ramón Huici Iparragirre |
|
LTZ-686
|
|
|
|
Beti kantari, umore onez ibiltzen zen. |
Kantarako zaletasuna |
Jose Ramón Huici Iparragirre |
|
LTZ-687
|
|
|
|
Trinitate eguna eta San Joan Xarra erromeriak adibidez. Goizean goiz abiatu, meza entzun eta festa. Dena oinez egiten zuten. |
Erromeriak |
Jose Ramón Huici Iparragirre |
|
LTZ-688
|
|
|
|
Loiartek 3 kamioi, Vivianok 1 eta Xiberiñek kotxe bat. |
Herriko garraioak |
Jose Ramón Huici Iparragirre |
|
LTZ-689
|
|
|
|
Lehen dena mendiko lana, aizkora lana zen. Motozerrak geroago etorri ziren. |
Lehengo lanak |
Jose Ramón Huici Iparragirre |
|
LTZ-690
|
|
|
|
Egur lotea eskatu egiten zen. Haizeak botatako arbola baten batek markatuz gero auzokoak errespetatu behar zuen |
Egur loteak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-691
|
|
|
|
Mertxek herrian ibili diren zenbait pertsonai xelebre ekartzen ditu gogora: zerriak hiltzen ibiltzen zena, etxerik gabeko bat, iratzeak egiten laguntzen zuen beste bat |
Herriko pertsonai xelebreak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-692
|
|
|
|
Berarendako bereziak diren tokiak aipatzen ditu |
Herriko toki bereziak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-693
|
|
|
|
Jaunartzea behartuta egin zuela aipatzen du. Katekesia apezak ematen zuen eskolan eta amak etxean |
Ez zuen jaunartzea egin nahi |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-694
|
|
|
|
7 urte zituela hasi zen eskolan. Oinetako zaharrak janzten zituzten bidean eta herrira iristerakoan aldatu egiten zituzten. Bidean apezarekin gurutzatuz gero belauniko jarri behar izaten zuten. Klaseak erdaraz izaten ziren eta euskaraz eginez gero zigortu egiten zituzten. Neskak eta mutilak banandurik egoten ziren. Maisuak oso zorrotzak ziren eta ikasleak jo egiten zituzten |
Eskola |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-695
|
|
|
|
Denetan aritzen ziren: txorromorroan, pilotan, baloian, txapetan,... Frontisa hartzeko nola egiten zuen kontatzen du |
Jolasak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-696
|
|
|
|
Etxean zigorrik ohikoena egurra izaten zen. Halere, aitak ez zuen inoiz jo |
Etxeko zigorrak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-697
|
|
|
|
Senide asko zirenez, zaharrenek zaintzen zituzten txikiak. Umezain utzi zuten batean gertaturiko anekdota kontatzen du |
Umezain. Anekdota |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-698
|
|
|
|
“Ezkur urtea, elur urtea” esaera aipatzen du |
Ezkur urtea, elur urtea |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-699
|
|
|
|
Ahizpa zaharraren ezkontza eguna gogoratzen du, jende asko zegoela eta ongi pasa zuela |
Ahizpa zaharraren ezkontza |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-700
|
|
|
|
Koadrilako lagun bat alargun gelditu eta konturatu gabe hasi ziren harremanetan. Udaletxean ezkondu ziren, ostiral batean, eta ezkontza larunbatean ospatu zuten |
Orain dela 20 urte ezkondu zen |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-701
|
|
|
|
Hildakoa emakumea izan edo gizona izan, kanpaiek soinu ezberdina egiten dute, gaur egun ere. Etxean norbait hiltzen denean, lagunak eta familiarrek doluarekin bat egitea garrantzitsua dela dio Mertxek |
Heriotza |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-702
|
|
|
|
Aita Sarrion hasi baino lehen, baserrian, kontrabandoan, mendian,... aritzen zen lanean |
Aitaren lanbideak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-703
|
|
|
|
Baserrian ez zen dirurik gastatzen pentsutan. Mertxek baserrian zituzten fruta arbolak aipatzen ditu. Esnea soilik etxerako ekoizten zuten, aldiz arrautzak, arkumea edo zekorraren bat saldu egiten zituzten |
Baserriko lanak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-704
|
|
|
|
Jaiotzean bildotsa izaten da, gero arkumea, artantzua, arkaztea, ardia eta ardi-zaharra. Ardi-zaharrak hiltegira eraman edo saldu egiten ziren |
Ardiaren adinaren araberako izenak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-705
|
|
|
|
Beren baserrian ez dute sekulan erlerik izan, auzokoak bai |
Auzokoak erleak zituen, haiek ez |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-706
|
|
|
|
Aita ez zen onddo-zalea baina ongi erakutsi zion onddotara lehenago iristen denak lehentasuna duela, haren atzetik joan edo bera joan arte itxaron behar da |
Onddoak biltzeko legea |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-707
|
|
|
|
Aitak Hernaniko papelera usaintzen bazuen euria zetorreneko seinalea zen. Hegazkina pasatzean zeruan “marra” uzten badu aldaketa dator. Lizarraren hostoa haritzarena baino lehenago ateratzen bada, uda lehorra dator |
Eguraldia asmatzeko trikimailuak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-708
|
|
|
|
Aitak patatekin hartzen zuen kontuan ilargia, Mertxek perrexilarekin, azenarioekin eta lekekin hartzen du kontuan |
Ilargiaren eragina baratzean |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-709
|
|
|
|
Herrian lantegi ezberdinak ezagutu ditu: formikazko aulkiak, azulejo txikiak, komunetako tapak,... Zerrategia izan zela badaki ere, baina berak ez du ezagutu |
Herriko lantegiak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-710
|
|
|
|
Mertxek aipatzen du bera umea zelarik azaro eta abenduko azken larunbatetan feria egiten zela herrian eta zerri asko saltzen zela |
Feria |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-711
|
|
|
|
Mertxeren amaren aldeko aitona errepublikanoa omen zen. Gerra piztu zelarik, 3 alaba eta bat bidean zituela, atxilotu eta fusilatu egin zuten. Emazteak eta alabek oso gaizki pasatu zuten gero |
Aitona fusilatu egin zuten |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-712
|
|
|
|
Aitak gerran hartu zuen parte. Behin “gorri” batzuk fusilatzera bidali zuten. Hori kontatzen zuenean negarrez kontatzen zuen |
Aitak gerran parte hartu zuen |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-713
|
|
|
|
Aitak 18 bat urte zituela, bordan ziren aziendak bazkatzera joan zen batean tipo bat ikusi eta aitonari esan zion. Aitonak partea eman zuen, guardia zibilak bordara joan eta altoa eman zuten. Borda barruan zegoen makiak tiroa egin, guardia zibil bat hil eta alde egin zuen |
Makien istorio bat |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-714
|
|
|
|
San Migel aingerua etortzen zelarik prozesioa egiten zen |
Prozesioak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-715
|
|
|
|
Mertxek San Anton eguna aipatzen du, aziendekin edo pentsuarekin joaten ziren. Bestela, lana dela eta, gutxitan joaten ziren |
Erromeriak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-716
|
|
|
|
Festa egiten zuten baina erretiratu egiten ziren, ez orain bezala. Zezenak bertakoak izaten ziren. Anaia-eta joaten ziren egun batzuk lehenago zezenak biltzera |
Herriko festak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-717
|
|
|
|
Inauterietan baserriz baserri ibiltzen ziren. Bere garaian bi koadrila ibiltzen ziren, lehenago bakarra |
Inauteriak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-718
|
|
|
|
Lehen orain baino gehiago ateratzen zen jendea. Mertxek tabernan egin du lan eta gogoratzen du larunbatero eta igandero jende pila ibiltzen zela eguerdian, baita goizetan salda hartzera ere |
Tabernetako giroa |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-719
|
|
|
|
Igandeetan musika izaten zen baina jendea kanpora ateratzen hasi zen eta galdu zen. Mertxeren gurasoak igandero jaisten ziren herrira zinema ikustera |
Bestelako denbora-pasak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-720
|
|
|
|
Baserritarrak asteburuan joaten ziren herrira trukean aritzera, lehen jokorako joera handia zegoen adinekoen artean |
Baserritarrak asteburuan joaten ziren herrira |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-721
|
|
|
|
Emakumeak taberna batera joaten ziren kafea hartzera eta kartetan aritzera |
Emakumeak tabernara |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-722
|
|
|
|
Etxerako bidean, herritik San Anton ermitarako zatian izaten zuten beldurra (errepidean), hortik aurrera (mendian) ez zuten beldurrik izaten |
Mendian beldurrik ez |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-723
|
|
|
|
Hernanin lan egiten zuela anginak harrapatu eta berbenarekin sendatu zuenez geroztik, fede handia du sendabelarretan |
Sendabelarren inguruko pasadizoa |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-724
|
|
|
|
Txikitatik medikuari beldurra izan dio. 14 bat urterekin trikinosia pasa zuen eta oso gaizki ibili zen |
Medikuari beldurra |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-725
|
|
|
|
Mertxek umeek izaten dituzten zizareen kontrako bi erremedio ematen ditu |
Zizareen kontrako erremedioa |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-726
|
|
|
|
Guardia zibilen inguruko anekdota batzuk kontatzen ditu: Zebrian izeneko bat, Pantera Rosa deitzen zuten beste bat, Cacereseko batekin izandako tirabira |
Guardia zibilen inguruko anekdotak |
Mertxe Uitzi Anton |
|
LTZ-727
|
|
|
|
Baserriko sotoan animaliak, goikoan familia eta ganbaran belarra zuten. 9 senide ziren baina, 9 urte zituela, hil zen bat. Guraso eta senideekin batera amona eta izeba bizi ziren. Senideak gaztetatik ateratzen ziren kanpora lanera eta gazteenak etxeko lanetan aritzen ziren amarekin batera. Aita zentralean aritzen zen |
Baserria eta familia |
Daniel Loiarte Narbarte |
|
LTZ-728
|
|
|
|
Elektrizitatea sortzeko zentral txikia zuten etxean |
Argia izateko zentral propioa |
Daniel Loiarte Narbarte |
|
LTZ-729
|
|
|
|
Iturria etxetik 40 bat metrotara zuten. Etxeko “goada” egiteko (maindireak garbitzeko), amak maindireak garbitu eta belar-soroan zabaltzen zituen |
Ura eta “goada” |
Daniel Loiarte Narbarte |
|
LTZ-730
|
|
|
|
Udan galtza motzak eta neguan amak egindako petoa erabiltzen zituzten. Festa egunetarako trajea |
Jantziak |
Daniel Loiarte Narbarte |
|
LTZ-731
|
|
|
|
Lehendabizi abarkak erabiltzen zituzten, gero zapatilak eta gero botak. Eskolara abarkekin jaisten ziren, baina igandeetan herrira sartzean zapatak janzten zituzten |
Oinetakoak |
Daniel Loiarte Narbarte |
|
LTZ-732
|
|
|
|
Amona eta izeba laguntza handia ziren umeak zaintzeko orduan |
Amona eta izeba |
Daniel Loiarte Narbarte |
|
LTZ-733
|
|
|
|
Egunerokoa eltzaria jaten zuten. Ogia beti izan dute, nahiz eta taloa ere jaten zuten. Igandeetan zerbait berezia jaten zuten: oilaskoren bat, arraina,... |
Janaria |
Daniel Loiarte Narbarte |