Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-784 Inauterietan gazteak igandean elkartzen ziren. Astelehenean baserri guztietara joaten ziren puskak biltzera. Astearte goizean tabernan gosaldu eta herrian, etxez etxe, buelta egiten zuten. Arratsaldean zagi-dantza. Orduan ez zen karrozarik ez eta mozorrorik ere ez Inauteriak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-785 Haurrak zirela sorginekin eta Sakamantekasekin ikaratzen zituzten Sorginak eta Sakamantekas Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-786 Nahiz baratzean, nahiz egurra botatzerakoan ilargiari begiratzen dio. Danielek adibide batzuk jartzen ditu Ilargiaren eragina Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-787 Jendea ez zen medikuarengana joaten behar handia izan arte. Erditzeak etxean izaten ziren bertako emagin baten laguntzaz Medikuarengana behar handia zenean Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-788 Herriko jauntxoak alkatea, medikua eta idazkaria ziren Herriko jauntxoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-789 Danielek bere aitona eta orduko alkatearen arteko pasadizoa kontatzen du Aitona eta alkatearen arteko pasadizoa Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-790 Danielek herrian ibiltzen ziren xelebreak aipatu eta anekdota bat kontatzen du Herriko xelebreak eta anekdota Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-791 Gaztetxoa zelarik eta arrantzan ari zela guardarekin gertaturiko anekdota kontatzen du Arrantzako anekdota Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-792 Bere garaian lasterka eta pilotan aritzen ziren, tabernan bat ere ez. Lanean 14 urterekin hasten ziren. Oraingo gazteak berriz tabernan egoten dira erabat eta lanean hasi orduko 25 urte pasa izaten dituzte Orduko gazteak eta oraingoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-793 Ikatza egiteko txondorra nola egiten zuen azaltzen du Ikatz-txondorra nola egin Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-794 12 urterekin hasi zen ikatza egiten. Beste lagun batzuekin batera hartu zuen lantegia eta ia urtebete pasa zuen kobratu gabe, mantenuaren truke 12 urterekin hasi zen ikatza egiten Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-795 Antonio ez da sekulan joan eskolara Eskolara sekulan joan gabe Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-796 Soldaduskan zegoela erleak paratu zituen eta ezti pila kentzen zien, gaur aldiz ez dago erlerik Soldaduska Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-797 Eztia nola egiten zuen azaltzen du Eztia nola egin Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-798 Gaur egun bizi den baserri berean jaio zen. Ura nondik hartzen zuten azaltzen du Baserria Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-799 Familian beste anaia bat eta arreba bat ziren Familia Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-800 Baserriko lanak aitona eta anaiarekin batera egiten zituzten. Auzolana maiz egiten zen, baserriz baserri ibiltzen ziren auzolanean Baserriko lanak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-801 Aita Angel Marik esan omen zion pakeari eusteko gutxi eta ongi hitz egin behar dela Aita Angel Mariren esanak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-802 Kontrabandoan gutxi aritu da Antonio. Arraiozen izaten zen kontrabando handia aipatzen du. Goizueta inguruan ibiltzen ziren ere, Tolosa aldera eramaten zuten Kontrabando kontuak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-803 3 urtez izan zen Diputazioan bokala. Tolosarako txango bat antolatu zuen behin baina ez zen inor apuntatu Diputazioan bokala Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-804 Artoa errotan eho, irina egin eta horrekin zerriak bazkatu Arto irinaz zerriak bazkatu Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-805 Urtean zerri bat hiltzen zuten baserrian, gehienez bi Urtean zerri bat hil Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-806 Gerra denboran artoa izateko gaizki ibiltzen ziren, artorik ez zuenak gosea Gerra denboran artorik ez Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-807 Baserrian ardiak, behiak eta behorrak zituzten. Ardi-esneaz etxerako gazta egiten zuten. Behi-esnea saldu egiten zuten Ardiak, behiak eta behorrak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-808 Antonio beti ibili da bere emaztearekin. Andregaia etxera laguntzeko ohitura izaten zen. Pasadizo bat kontatzen du Nesketan Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-809 Haiek 6,30etako mezara joaten ziren, aita 10,30etakora joaten zen. Mezak euskaraz egiten ziren Meza Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-810 Aitorpena nola egiten zuten gogoratzen du Aitortza Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-811 Apezak baserrietan bisita egiten zuenean oilaskoa ematen zitzaion. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du Apeza eta oilaskoa Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-812 Lehenago beti izaten ziren meza-mutilak apeza laguntzeko, orain zein ibiltzen da? Meza-mutilak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-813 Frantziako ermita baten inguruan telebistan entzun duen berria aipatzen du Telebistan aditua Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-814 Sagardo barrikote bat egiteko 40 bat zaku sagar behar dira. Sagarrondoez gain fruta-arbola gutxi izaten zuten Fruta-arbolak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-815 Antoniok sagar mota ezberdinen izenak aipatzen ditu baita sagardoa egiteko nahastu behar direnak ere Sagar motak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-816 Antoniok ezti asko egin izan du. Loreen arabera, gustu ezberdina izaten du Erleak, loreak eta eztia Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-817 Lehen etxe guztietan izaten ziren erleak Erleak etxe guztietan Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-818 Baserrietan gauzak saltzera azaltzen zirenek edozein gauza eskatuta ekartzen zuten. Diruz ordaintzen zen Saltzaileak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-819 Sagardo naturala egiteko sagar mota bakar bat jo behar omen da Sagardo naturala Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-820 Iratzea udazkenean egiten da Iratzeak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-821 Artoaren punta, galdurra, moztu egiten zen eta abereek jateko gordetzen zen Galdurra moztea Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-822 Lurra lantzeko bi golde mota erabiltzen ziren: txikia eta handixeagoa. Goldea behiarekin edo zaldiarekin eramaten zen Lurra lantzeko tresnak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-823 Gaur egun baserriko lanak egiteko erraztasun handiak daude... lan egiteko inor ez, aldiz Oraingo erraztasunak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-824 Lehenago bi aldiz egiten ziren belarrak: maiatz-belarrak eta, udan, negukora. Meta nola egiten zuten azaltzen du Belarrak eta belar metak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-825 Goizuetan azienda feria izaten zen. Tolosakoa txikia zen eta orain ikaragarria egin dute. Antoniok Elizondokoa, Doneztebekoa, Hernanikoa,... ezagutzen ditu Feriak Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-826 Ez du inoiz gida baimenik izan baina beti etorri zaizkio bila Ez du gida baimenik izan Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-827 Antoniok aipatzen du Loiartek oinez jaisten zituela zekorrak Goizuetako feriara Goizuetako feria Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-828 Orinen hasi zen Antonio munizioarekin lan egiten. Hasiera batean tiroak banaka botatzen ziren eta istripu asko izaten zen. Metxa azkarra heldu zelarik abantaila handia izan zen Munizioa Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-829 Ollin meategitik beruna eta zilarra ateratzen zuten Ollinen beruna eta zilarra Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-830 Antonio meategian aritu da lanean. Zuloan oso gutxi aritu da, gehienbat dinamitarekin aritu da Ollineko lana Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-831 Iruñetik Tolosara dinamita eramaten zuenean, Belaten egiten zuen lo Dinamita Tolosara Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-832 Diputazioari pista egiteko eskatuz gero debalde egiten duela esaten du Antoniok Pistak dohainik Antonio Apezetxea Arribillaga
LTZ-833 Festetan herrira jaisten zen baina ez da sekulan dantzan aritu. Bertsoak eta zezenak zituen gustuko Festak Antonio Apezetxea Arribillaga