Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-884 Pisu berriak egitekotan etxeak bota behar ziren, nahitaez. Halere, honelako etxe politak botatzen ikusteak pena ematen zuen Etxeak bota behar pisuak egiteko Juan Barriola Zabaleta
LTZ-885 Arrautzak azkarrago jartzeko oiloari ipurdian gatza botatzen zioten Oiloari gatza ipurdian Juan Barriola Zabaleta
LTZ-886 Olio gutxi zegoela-eta kontu handiz ibiltzen ziren zartaginera botatzeko orduan. Anekdota kontatzen du Oliorik ez zegoen Juan Barriola Zabaleta
LTZ-887 Pestetan espartinak gastatu arte dantzatzen zuten jota Jaietan jota dantzatzen zuten Juan Barriola Zabaleta
LTZ-888 Baltsean aritzea debekatua zegoenez udaletxeko eskailerapean ezkutatzen zen jendea eta aguazila heldu zelarik banandu egiten ziren Baltsean ezkutuan Juan Barriola Zabaleta
LTZ-889 Uitziko dantzaldian gertaturiko pasadizoa kontatzen du Anekdota Uitzin Juan Barriola Zabaleta
LTZ-890 Sukuntza lasterkariaren historia kontatzen du, nola prestatzen zen, ibilerak,... Sukuntza lasterkaria Juan Barriola Zabaleta
LTZ-891 Sukuntzatarrak Juan bizi zen etxe bereko goiko solairuan bizi ziren maizter. Lau seme-alaba eta gurasoak ziren Sukuntzatarrak etxe berean bizi ziren Juan Barriola Zabaleta
LTZ-892 Juanek etxeko behi batekin gertaturiko anekdota kontatzen du Anekdota behiarekin Juan Barriola Zabaleta
LTZ-893 Errapera iristen diren zainak, zenbat eta esne gehiago eman behiak orduan eta handiagoak izaten dira zainak Behiaren zainak Juan Barriola Zabaleta
LTZ-894 Juanek Leitzako plazan ikusi dituen aizkolari ospetsuen izenak aipatzen ditu Aizkolari ospetsuak Juan Barriola Zabaleta
LTZ-895 Juan Ameriketatik itzuli zenerako aitak etxea erosia zuen Aitak etxe erosi zuen Juan Barriola Zabaleta
LTZ-896 Etxeko eskailerak konpontzeko 11 urte pasatu ziren, bitartean bi familiak haserretu eta obraren prezioak gora egin zuen Etxeko eskailerak konpontzeko arazoak Juan Barriola Zabaleta
LTZ-897 Etxea egin zuen nagusiak Elordi zuen izena. Bere pasadizo bat kontatzen du Etxeko nagusiaren anekdota Juan Barriola Zabaleta
LTZ-898 Elorria jartzen da tximista eta erauntsietatik babesteko. Juanek azaltzen du noiz eta nola prestatu behar den Elorri adarra tximista eta erauntsien kontra Juan Barriola Zabaleta
LTZ-899 Juanek azaltzen du zer den “ereta”, harri-jasa datorrenean entzuten den soinua. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du Ereta zer den. Anekdota Juan Barriola Zabaleta
LTZ-900 Hil-ezkilak orain bezala jotzen ziren. Hildakoa umea bazen diferente jotzen ziren Ezkilak Juan Barriola Zabaleta
LTZ-901 Suak baserriren bat hartzen zuenean ezkilak jota edota txirringaz ematen zuten abisua Suak baserria hartzen duenean Juan Barriola Zabaleta
LTZ-902 Lehenago hilkutxak sakristauak egiten zituen. Apeza aitorpena egitera joaten zelarik sakristauak neurriak hartzeko probesten zuen Hilkutxak sakristauak egiten zituen Juan Barriola Zabaleta
LTZ-903 Hildakoa oraindik etxean zegoela gertatu ziren bi lapurreta gogoratzen ditu Lapurreta hildakoa oraindik etxean zegoela Juan Barriola Zabaleta
LTZ-904 Juanek familiaren historia kontatzen du, zeinek osatzen duen eta non bizi izan diren Familiaren historia Juan Zestau Zabaleta
LTZ-905 Aitari “el ruiseñor del barrio” deitzen zioten, oso alaia baitzen eta akordeoia jotzen baitzuen El ruiseñor del barrio Juan Zestau Zabaleta
LTZ-906 Auzoen besta Basakabin egiten zen. Garaian Basakabi auzoko denda-taberna txiki bat zen eta inguruko baserrietakoak hara joaten ziren Auzoen besta Basakabin Juan Zestau Zabaleta
LTZ-907 Aitak behiak zituen, amak ardiak eta anaiak behorrak. Ongi bizi izan ziren: osasunez, zuzenbidez eta auzokoekin ongi Azienda Juan Zestau Zabaleta
LTZ-908 Baserrian ez zen goserik. Gainera, Haiek kontrabandoan aritu ziren pixka bat Goserik ez Juan Zestau Zabaleta
LTZ-909 Kamioak gauez deskargatzen zituzten. Kamioak argiak itzalirik igotzen ziren Basakabira. Umeek poliziarena egiten zuten Kamioak gauez deskargatu Juan Zestau Zabaleta
LTZ-910 Irina Noainen eho eta Basakabin banatu egiten zen. Nagusiak goizuetarrak ziren Irina Noainen ehotzen zuten Juan Zestau Zabaleta
LTZ-911 Aita gauez joaten zen erbiak ehizatzera Aita erbia ehiztaria Juan Zestau Zabaleta
LTZ-912 Mendirako afizioa txikitatik izan du. Iluntze aldera mendira igo eta eguzkiaren sarrera ikusita biharamuneko eguraldia asmatzen zuen beti Biharamuneko eguraldia asmatzen zuen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-913 Aitak ziza asko biltzen bazuen ere, bera ziza-larreak ikasi gabe gelditu zen Ziza-larreak ikasi ez Juan Zestau Zabaleta
LTZ-914 12 urte zituelarik bizikleta tokatu zitzaion Iruñeko tonbolan. Bizikletaz itzuli zen herrira 12 urtetan lehen bizikleta Juan Zestau Zabaleta
LTZ-915 Baserritik Orioko hondartzara bidaia asko egin zituen bizikletaz. Goizean goiz atera, bainu bat hartu eta bazkaltzera etxera Oriora bidaia asko bizikletaz Juan Zestau Zabaleta
LTZ-916 Anaia gaztea eta bera, Basakabi alderako irteeran gorde eta Pazkotako buelta pasatzean denen atzetik atera, denak aurreratu eta Basakabira lehenak iristen ziren Pazkotako buelta Juan Zestau Zabaleta
LTZ-917 Goizuetara lasterka joaten zen maiz. Betidanik goizuetarrekin oso ongi etorri da Goizuetara lasterka Juan Zestau Zabaleta
LTZ-918 Titiriteroek plazan egiten zituzten akrobaziak kopiatu egiten zituen. Zailena izan zen soka gainean ibiltzen ikastea Titiriteroak imitatzen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-919 Esku gainean ibiltzen zen ere bai Esku gainean ibiltzen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-920 12 urte zituela Seminariora joan zen ikastera. Matematika klaseetan bihurrikeriak egiten ibiltzen zen. Anekdota 12 urtetan Seminariora Juan Zestau Zabaleta
LTZ-921 Soldaduskan zegoela gertaturiko anekdota bat kontatzen du Anekdota soldaduskan Juan Zestau Zabaleta
LTZ-922 Soldaduskan txantxetan ibili zen eta maiz arrestatua ibitzen zen Soldaduskan beti arrestatua ibiltzen zen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-923 17 urterekin batxilergoa bukatu arren, mendira lanera joatea hobetsi zuen Batxilergoa bukatu eta mendira lanera Juan Zestau Zabaleta
LTZ-924 1956.eko otsailean egin zuen izoztea gogoratzen du 56ko izoztea Juan Zestau Zabaleta
LTZ-925 Pinua landatzen toki askotan ibili da Pinua toki askotan Juan Zestau Zabaleta
LTZ-926 Mendian ari zelarik motorra, kotxea eta kamioa gidatzeko baimenak atera zituen Gidatzeko baimenak Juan Zestau Zabaleta
LTZ-927 Frantziara joan zen lanera, hasiera batean kostaldean eta gero Alpeetan. Alpeetan zegoela kamioa gidatzeko baimena zuen inor ez zen eta bera hasi zen. Frantzian baimena atera zueneko anekdota kontatzen du Frantzian hasi zen gidari lanetan Juan Zestau Zabaleta
LTZ-928 Frantzian denetatik egin zuen arren gehien bat gidari aritu zen. Han egindako lan batzuk gogoratzen ditu Frantzian egindako lanak Juan Zestau Zabaleta
LTZ-929 1966.an hasi zen Sarrio lantegian gidari lanetan. 25 urte eman ditu zeregin horretan 25 urtez Sarrion gidari Juan Zestau Zabaleta
LTZ-930 Lantegiaren aurka zeudenak baziren, halere gehiengoak aldeko jarrera erakutsi zuen Herrian gehiengoa lantegiaren alde Juan Zestau Zabaleta
LTZ-931 Lanean hasi zenean Elizondo, Goizueta eta Lekunberritik heltzen ziren autobusak lantegira, beranduago Donostiatik hasi ziren ere Autobusak lantegira etortzeko Juan Zestau Zabaleta
LTZ-932 Sarrio 1500 langile izatera iritsi zen, gaur egun ez dira 500era iristen 1500 langile lantegian Juan Zestau Zabaleta
LTZ-933 Sarrio lantegiari izena eman ziona Marcoren osaba bazen ere Marco bera zen agintzen zuena. Patxi Arrazola lantegiko garaiko gerentea zen eta berak ekarrarazi zuen lantegia Leitzara Lantegiko nagusiak Juan Zestau Zabaleta