Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-934 Marco eta bere osaba “biscuter” kotxeak egiten hasi ziren. Ez zuen ongi funtzionatu eta paperaren negozioan sartu ziren, orduan elkartu zitzaien Patxi Arrazola Aurretik “biscuter” lantegia zuten Juan Zestau Zabaleta
LTZ-935 Marcok tren geltoki aldeko etxeak eginarazi zituen. Bertan ingeniariek ostatu hartzen zuten eta tratuak ixteko bilerak egiten ziren Marcok etxeak eginarazi zituen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-936 Marco eskola gutxikoa zen baina langile fina eta buru argia zuen. Aholkulari onak bilatzen asmatu zuen ere Marco eskola gutxikoa zen baina buru argia zuen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-937 78an ordainketa-etendura izan zen Sarrion eta Marcok bere finka handi bat saldu egin zuen nominak ordaindu ahal izateko Finka saldu nominak ordaintzeko Juan Zestau Zabaleta
LTZ-938 Juanek dio bere ustez nagusiak agindu egin behar duela, bestela ez litzatekeela nagusi izanen Nagusiak nagusi behar du izan Juan Zestau Zabaleta
LTZ-939 Behin terrenoak ikustera joan ziren bi helikopteroz. Helikopteroetako bat izorratu eta lurra hartu behar izan zuen. Hortik aurrera Patxi Arrazolak beldurra hartu zion hegazkinari Helikopteroa izorratu Juan Zestau Zabaleta
LTZ-940 Madril zeharkatzen ari zirela, Patxi Arrazolak semaforo bat pasatzeko eskatu zion. Berak ezin zuela pasa esan zion baina azkenean kasu egin zion. Semaforoa pasatutakoan udaltzainak gelditu eta 20 duroko isuna jarri zien. Beranduxeago Patxi Arrazolak bere errua aitortu zion Madrilen isuna jarri ziotenekoa Juan Zestau Zabaleta
LTZ-941 53 urte zituelarik hil zen Patxi Arrazola, afaltzen ari zela Eguberri bezperan Oraindik gaztea zelarik hil zen Patxi Arrazola Juan Zestau Zabaleta
LTZ-942 Astero Madrilera eta Barcelonara joaten zen. Horretaz gain Lisboara, Parisera,... joaten zen noiznahi Ohiko bidaiak Juan Zestau Zabaleta
LTZ-943 Juanek kontatzen du behin egokitu zitzaiola egun berean bi aldiz Madrileraino gidatzea Egun berean bi aldiz joan zen Madrilera Juan Zestau Zabaleta
LTZ-944 Lainoa zela edo bestea zela, maiz suertatzen zen aireportua itxita aurkitzea eta beste aireportu batera joan behar izatea Aireportua itxita aurkitzea ohikoa zen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-945 Astebetean lantegiaren penintsulako sukurtsal guztiak bisitatu zituen zuzendari orokorrarekin Astebetean penintsulako sukurtsal guztiak bisitatu Juan Zestau Zabaleta
LTZ-946 Beste batean Arrazola Lisboa ondoan utzi, Madrilen Zabala izeneko bat hartu, Parisera eraman eta handik etxera gidatu behar izan zuen Lisboatik Parisera eta buelta etxera Juan Zestau Zabaleta
LTZ-947 Patiño komandantea hegazkin-pilotua nola ezagutu zuen kontatzen du. Komandante hori hegazkin istripuan hil zen geroago Patiño komandantea Juan Zestau Zabaleta
LTZ-948 25 urtez aritu da gidari lanetan. Juanek gogoratzen ditu erabili zituen lehenengo kotxeak baita anekdotaren bat kontatu ere 25 urtez aritu zen gidari lanetan Juan Zestau Zabaleta
LTZ-949 Meridan gertatu zitzaion anekdota kontatzen du Meridan gertaturiko anekdota Juan Zestau Zabaleta
LTZ-950 Kamioia gidatzea kotxea gidatzea baino askoz lasaiagoa izaten zen Kamioiarekin bizimodu lasaiagoa Juan Zestau Zabaleta
LTZ-951 Abiadura handia harrapatzen zuen kotxez eta behin baino gehiagotan kotxeak salto egiten zuen maldetan Kotxearekin jauzika Juan Zestau Zabaleta
LTZ-952 Juanek aipatzen du Iruñetik Gironara dauden 605 km.ak 3 orduz egin zituela behin, tartean bi geldialdi eginez Abiadura errekorra Juan Zestau Zabaleta
LTZ-953 Onddoekiko zaletasuna berandu hasi zitzaion. Betidanik bildu izan dituzte baina ez zieten kasu handirik egiten Onddo-zalea Juan Zestau Zabaleta
LTZ-954 Behin onddoetara atera eta ezin topatuz ibili zen. Inguruetako mendi ia guztiak ibili ondoren onddoekin itzuli zen etxera Onddoak ezin topatuz Juan Zestau Zabaleta
LTZ-955 Onddoak biltzeko lehenengo baldintza asko ibiltzea da. Juanek aipatzen du berak ilgoratik ilbeherako tartean biltzen dituela gehien Onddoak biltzeko gakoak Juan Zestau Zabaleta
LTZ-956 Aurreko urtea onddo- urte ona izan zen eta 300 kilotik gora bildu zituen Urte onean 300 kilotik gora onddo Juan Zestau Zabaleta
LTZ-957 Bere ustez, onddoa kolpean ateratzen den gauza da. Ezer ez dagoen tokian bi egunetan mordoxka bat atera daiteke Onddoa kolpean ateratzen da Juan Zestau Zabaleta
LTZ-958 Onddoak puxka handi samarretan eta frijituak gustatzen zaizkio Onddoak nola prestatu Juan Zestau Zabaleta
LTZ-959 Normalean ez ditu onddoak saltzen, konpromiso asko izaten ditu eta denekin konplitzea gustatzen zaio Normalean ez ditu onddoak saltzen Juan Zestau Zabaleta
LTZ-960 Plazan ingurutxoa dantzatzen ari zela, baten bat anaiarengana hurbildu eta dantzan ez ote zekien galdetu zion. Anaiak honela erantzun omen zion: bai, horrek bakarrik daki, besteak dira ez dakitenak Ingurutxoa dantzan Juan Zestau Zabaleta
LTZ-961 Gaztetxoa zelarik asto-eme batekin artoa eramatera joan eta bidean asto-ar batekin gurutzatu zen. Asto-arra gainean muntatu eta erdian harrapatu zuten Asto-emearekin komeriak Juan Zestau Zabaleta
LTZ-962 Astoaren gainean zihoala, apezarekin topo egin zuen. Azkarrago pasatzearren “arre astoa” esan zion astoari eta apezak “sin pecado concebida” erantzun omen zion Astoa eta apeza. Anekdota Juan Zestau Zabaleta
LTZ-963 Juan Barriolak aitortzera joan zeneko batean gertaturiko anekdota kontatzen du Aitortza eta apeza. Anekdota Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta.
LTZ-964 Urteko 12 hileren izenak aipatzen ditu Hileen izenak Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta.
LTZ-965 Mitxel-handi zenari buruzko anekdota Mitxel-handi eta astoa. Anekdota Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta.
LTZ-966 Mitxel-handi zenari buruzko beste anekdota bat kontatzen du Juan Barriolak Mitxel-handiren beste anekdota bat Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta.
LTZ-967 Txakurra alta jartzen da; katua katakera; behia susa; behorra eta astoa iel; ardia arkera Animalien araldien izenak Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta.
LTZ-968 Katemeak otsailean jartzen ziren katakera eta gauez “katu-pestan” ibiltzen ziren miauka eta marraka batean. Orain aldatu da eta abuztuan ibiltzen dira katuak katu-pestan Katu-pesta Juan Barriola Zabaleta. Juan Zestau Zabaleta.
LTZ-969 1943an jaio zen 15 senidetako familia batean. 4 edo 5 urterekin etorri zen herrira bizitzera 15 senideko familia Patxi Astibia Olano
LTZ-970 9 urte zituela hasi zen etxeko lanetan. 11 urterekin obretan lanean hasi zen eta 13 urterekin mendira lanera joan zen Sunbillara. 20 urterekin aizkora apustuetan hasi zen 9 urterekin hasi zen lanean Patxi Astibia Olano
LTZ-971 Txiki-txikitatik zuen aizkorarako afizioa eta etxean aritzen zen enborrak koskatzen nahiz eta aitak errietak egin. Gaztetan nagusiak zirikatzen zuen aizkoran aritzeko. Igande arratsaldeetako haien festa aizkora hartu eta mendira joatea izaten zen Aizkorarako afizioa txiki-txikitatik Patxi Astibia Olano
LTZ-972 Mendian pinu-zuloak egiten hasi zen eta hori lagungarria gertatu zitzaion gero aizkoran aritzeko Pinu-zuloak egiten hasi zen Patxi Astibia Olano
LTZ-973 Haurra zelarik Leitzako kaleak lohia ziren, ez zegoen paretarik ezta espaloirik ere, dena baratza eta lohia zen. Berak 8 edo 9 urte zituela kaleak konpondu eta baratzetako paretak egin ziren Leitzako kaleak lohia ziren Patxi Astibia Olano
LTZ-974 Etxean behiak, patatak, artoa, banabarrak,... nahikoa baziren, ogia erosteko dirurik aldiz ez eta ondorioz ogi-gosea pasa zuten Ogi-gosea pasa zuten Patxi Astibia Olano
LTZ-975 Berak Gartziarena zuen idoloa. Behin aitarekin pezeta bat jokatu zuen Gartziarenaren alde baina Gartziarenak galdu zuen. Aitari ordaintzeko amari eskatu zion pezeta baina aitak ez zion hartu eta berak gorde zuen Gartziarena zuen idoloa Patxi Astibia Olano
LTZ-976 Gartziarenaren apustu hura sonatua izan zen, tren bereziak jarri zituzten. Garaian esan zen Gartziarenari tranpa egin ziotela, zerrautsean kristal txikituak bota zizkiotela Apustu handia izan zen Patxi Astibia Olano
LTZ-977 Trena 53.an-edo kendu zuten. Patxi gogoratzen du txikitan “mesilla” hartu eta trenbidean ibiltzen zirela Trena Patxi Astibia Olano
LTZ-978 Gartziarenaren garaian herrian ziren beste aizkolariak ekartzen ditu gogora Garaian aizkolari asko zeuden herrian Patxi Astibia Olano
LTZ-979 Aizkoran aritzea eta lasterka egitea ziren kirol nagusiak. Sukuntza lasterkaria aipatzen du Aizkolariak eta lasterkariak Patxi Astibia Olano
LTZ-980 Donostian jokatu zen gazte mailako Txapelketa irabazi zuen. Carrascalen lanean zegoela Leitzako alkatea zenak deitu zion asteburuan etxera etortzeko. Osabari aizkora eskatu eta Txapelketan hartu zuen parte. Bi kanporaketa eta finala jokatu ondoren Txapelduna gelditu eta 60 duro eman zizkioten Gazte mailako Txapelduna Patxi Astibia Olano
LTZ-981 Urteetan gaztea zen baina ordurako gorputza egina zuen Urteetan gazte baina sasoiko mutila Patxi Astibia Olano
LTZ-982 Bera mendian lanean ari zelarik, Saralegik aizkora-apustua hitzartu zuen. Menditik itzultzeko deitu zionean bera ez zegoela prestatua esan zion Saralegiri baina honek nahi haina txuleta eskaini zionean apustua onartu egin zuen Aizkora- apustua Legasako gazte baten aurka Patxi Astibia Olano
LTZ-983 Apustua 26 egunetan prestatu behar izan zuen. Ura edaten ez zioten uzten eta ardoa ere oso gutxi. Oso gaizki pasa zuen egarria zela-eta 26 egunetan prestatu zuen apustua Patxi Astibia Olano