| Grabaketa | Heriak | Euskalkiak | Mapak | Gai nagusia | Izenburua | Hiztuna |
| PIR-249 | Kattalingorri eguzki zuri pot pot pot. KANTA. | Kattalingorri kanta | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-250 | Zakurkumea ona da jateko. Azeria ere ongi prestatu behar da. Ehizakia espeziala da. Kontakizuna, bere esperientzia bat sukaldari gisa, basurdea prestatzen. | Zakurkumea, azeria, basurdea eta oreina prestatzen jateko | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-251 | Zuhaitzen izenak eta eritasunak. | Zuhaitzak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-252 | Tipula pixkat erreta olioarekin erabiltzen zuten pixikendako. Lehen aunitz izaten ziren. Orain ez. | Erremedioak eritasunendako. Botikak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-253 | Ura txarra izaten da goizean goizetik hasten bazara ura edaten. Lanera joanez gero, batez ere kontrabandora, txokolatea izaten zen ona. | Ura eta ardoa. Txokolatea. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-254 | Errapeko minarendako ardietan eta behietan erabiltzen zuten erremedioa, baratxuria, mantzanilla (kamomila) eta bertzelako osagaiekin. Penizilinak konpontzen ez zuena harekin konpondu zuten. | Ardiendako eta behiendako erremedioak. Errapeko mina. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-255 | Ardoa ematen zien behiei erditu ondotik. Behiak oroitu egiten dira hurrengo erditzean eta nahi izaten duten. | Ardoa behiei erditu ondotik | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-256 | Eugin noiz eta nola hasi ziren emakumeak sartzen: estankoan jarri zutenez barra, aitzakia horrekin. Orain ez dira tabernatik ateratzen. | Neskak ostatuetara nola hasi ziren | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-257 | Lehenagoko bertsoetan oinarritutako kantak. "12 bertso berri" | Kantak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-258 | Haizeen izenak. Iragiko Burdindogiko peñetan ahuntz aunitz ibiltzen zen. Han izoztuta agertu ziren behin. | Haizeak eta ahuntz izoztuak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-259 | Orein taldea elkarren ondoan hormaturik ikusi eta bildu izan zuen. | Izoztutako oreinak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-260 | Finkekin deseinganu handia izan zen. Dirutza irabaziko zutelakoan ziren batzuk. Azkenekoek ezer gehiago lortu zuten, eskarmentatuta baitzeuden. | Eugiko urtegia egin zutenekoa | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-261 | Egun handia. Lau taberna eta txutxeria denda joaten ziren. Baztango jende aunitz. Dantza debekatu zutenean pikutara joan zen eguna. | Burdindogiko eguna | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-262 | Kontrabandoko nylon bobinaren irudiak. | Kontrabando Nylon bobina irudia | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-263 | Orionzilon zeuden artzainak zenbat ziren zenbatu eta izendatzen ditu. | Nortzuk ziren Orionzilon zeuden artzainak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-264 | Gazta etxolan nola egiten zuten. | Gazta nola egiten zen | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-265 | Gazta Iparraldeko artzainei eman eta haiek Garazin saltzen zuten (kontrabandoa zen). | Gazta. Salmenta nori | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-266 | Artzain gehienek artzain berari saltzen zioten gazta eta hura arduratzen zen saltzeaz. | Gazta. Salmenta nola | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-267 | Udako arratsetan egiten zuten lana. | Uda. Ardien lanak arratsean | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-268 | Gazta egiteaz bukatzen zuten garaiaz geroztik zein lan mota egiten zuten eta etxolara gauero joaten zirela lotara. | Uda. Gazta bukatu eta nola zen eguna | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-269 | Abelbidea nondik joaten zen. | Transhumantzia. Nondik | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-270 | Berak bazkak non erosi zituen, zenbat urterekin hasi zen eta bidean, lekura heltzeko, zenbat denbora erabiltzen zuen. | Transhumantzia. Iparraldera nora eta iraupena | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-271 | Neguko bazken salmentak noiz eta non kontratatzen ziren. | Transhumantzia. Neguko bazkak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-272 | Akita zer zen eta non egiten ziren paper haiek. Gaurko azken artzainaz aritzen da. | Transhumantzia. Hegoaldeko akita | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-273 | Gero Iparraldean egoteko garaia eta transhumantzian udaberrian itzultzeko beste akita bat behar zela. | Transhumantzia. Iparraldeko akita | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-274 | Ardi gehiago igarotzen baziren mugatik arazorik ez zela izaten esaten du. Baina gutxiago baziren, hildakoak esate baterako, albaiteroak paperak egin behar zituen. | Transhumantzia. Ardien kopurua eta akitea | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-275 | Laburki azaltzen du zenbat akita behar ziren urte batean. | Transhumantzia. Akitea orotara | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-276 | Negu guztia igarotzeko zer erosten zen: pentzea, lo egitekoa eta bazkaria. | Transhumantzia. Etxea negurako | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-277 | Ahari eta esnea saltzen zen han eta horrekin ordaintzen zuten etxea eta pentzeak. | Transhumantzia. Aharien salmenta | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-278 | Merkatuak zein hiri edo herritan izaten ziren. | Merkatuak Iparraldean | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-279 | Negua pasa ondoren itzultzen ziren, zein garaitan eta zein bidetatik. | Transhumantzia. Itzulera Hegoaldera | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-280 | Larreak erosteaz gain, bazen beste modu bat ardiak Iparraldera eramateko. Hainbat ahari Iparraldeko artzainarentzat. | Transhumantzia. Bazkaz eman ardiak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-281 | Ilea garai hartan ongi saltzen zen. Orbaizetan egiten zen salmenta eta zein preziotan. | Ilearen salmenta | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-282 | Urte osoko marka, margoz tintatzen zitzaiena. Iparraldean jartzen zitzaien. | Ardien marka. Urte osokoa | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-283 | Sokak aihartez egiten zituzten, nola egiten ziren eta haien iraupenaz aritzen da. | Sokak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-284 | Garai batean isuskiak ilarrarekin nola egiten ziren. | Isuskiak.Illarraz | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-285 | Ardiek joareak eramaten zituzten eta zein joare mota ziren mendirako eta biderako. | Ardien joareak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-286 | Etxean ikasi ordez, euskara Iparraldean ikasi zuten. Etxean erdaraz hitz egiten zuten, nahiz gurasoak euskaldunak izan. Eskolan ere erdaraz hitz egitera behartuta zeuden. | Non ikasi zuen euskaraz | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-287 | Gurasoek euskara jakin arren, haiei beti erdaraz egiten zieten. | Euskara. Gurasoen elea | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-288 | Zenbat urte zituen aita hil zitzaionean. Artzain joan behar izan zuen Iparraldera eta euskara han ikasi zuen. | Non eta noiz ikasi zuen euskara | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-289 | Hegoaldeko artzain guztiek erdaraz egiten zuten (Merinokoak ezik) eta Iparraldeko artzainekin, berriz, euskaraz. | Euskara bortuan | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-290 | Orbaizetako Olako eskolan zenbat ikasle zeuden eta eskola nolakoa zen. | Eskola. Zenbat ikasle eta non zegoen | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-291 | Lanak eta eskola udaberrian tartekatzen ziren. | Eskola eta lanak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-292 | Olan herriko festa nagusiak nola ospatzen ziren: lehenengo bi egunetan Olan eta gero herrira jaisten ziren. | Festa nagusiak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-293 | Donibane Garaziko merkatua izaten zen kontrabandoko negozioa egiteko lekua. | Kontrabandoa. Negozioa | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-294 | Zenbat diru irabazten zen gauero eta nola egunez berriz lanera joan behar zuten. | Kontrabandoa. Sosa | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-295 | Gau batean bi zaldi hil zitzaizkiela esaten du, xendatik erori eta hil ziren. Haiek gaua berdin kobratu zuten. Zaldien ardura nagusiaren menpe gelditu zen. | Kontrabando istorio bat | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-296 | Ardien kontrabandoa ere egiten zen Iparraldera eta Iparraldetik aretzea ekartzen zen. | Kontrabandoa. Ardiak eta aretzeak | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-297 | Behortzaina biotzea esaten zioten. | Biotzea edo behortzaina | Pedro Mari Larrañeta Rozpide | |||
| PIR-298 | Garai batean behi eta zaldien marka bortura eramateko Z zen, Aezkoako marka. | Behi eta zaldien marka | Pedro Mari Larrañeta Rozpide |