| Grabaketa | Heriak | Euskalkiak | Mapak | Gai nagusia | Izenburua | Hiztuna |
| PIR-149 | Urtaroen izenak. | Urtaroak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-150 | Zenbakien izenak. Bat-etik Ehun-era | Zenbakiak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-151 | Garai batean Baztangoek Eugikoei erraten zieten "kokoak" euskaraz ez zekitelako, eta Eugikoek handik beheitikoei erraten zieten. Eugiko baserrietakoak beti arrunt euskaldunak izan direla azpimarratzen du. | Kokoak nortzu ziren | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-152 | Arbolak markatzen zituzten bakoitzari zegokion zatia gero banatzeko. Ikatz egiteko ere markatzen ziren. | Epaitza. Egur markaketa eta mozketa | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-153 | Bideak egokitzeko etabar, 15-20 lagun joaten ziren. Bi edo hiru egun otsailean izaten zen, gurdiendako egokiagoa zelako. Paraje bat hautatu eta harat. | Auzolana | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-154 | Hosto pixka bat era biltzen zen primabera aldera. Maindiretan sartu, lotu eta aziendaren ohatzendako. Lizar-hostoa biltzen zuten ardiendako. Haritz-hosto pixkat ere bai, baina gehiago lizar-hostoak. Abarrak osoki hartzen zituzten eta zumeekin lotu. Hostoak lekatu eta eman. | Hosto biltzea | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-155 | Padera, danbolina da. Gaztainak erretzekoa. Nork egiten zuen lana harekin. | Padera, gaztainak erretzeko | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-156 | Eskalapoinak deitzen diren oinetakoak erabiltzen zituzten. Elurretan ibiltzeko. | Eskalapoinak: chocles | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-157 | Bestetan jende aunitz biltzen zen etxean. Emazteak dena prestatzen eta garbitzen aritzen ziren eta gizonak libreago. | Bestetan, emakumezkoak lanean | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-158 | Musika banda zetorren Obanosetik Montañesan. Mutilek ordaintzen zuten musika. Gero herriak hartu zuen ordaintzeko ardura | Obanosetik zetorren musika taldea | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-159 | Apaizek ez zuten uzten dantza egiten. Besten ordutegia nola izaten zen. | Dantza egiteko arazoak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-160 | Behin, hainbat lagun kartzelara eraman zituzten dantzan aritzeagatik. Batek akordeona jotzen zuen eta ostatuko atarian jendea bildu eta dantzan hasi ziren. Apaizak agertu eta Zibilekin batera kartzelara eraman zituzten. | Dantza egiteagatik kartzelara | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-161 | Apaizak ez zuen uzten inauteriak egin zitezen, baina haiek, hala ere, egin egiten zituzten. Apaizak erronda egiten zuen gaueko hamarrak aldera, inork besta egiten ote zuen zaintzera. Denak bat baitziren orduan: militarrak eta apezak. | Inauteriak debekatuta | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-162 | Herriko jende gaztea. Sei-zortzi kinto bazituen Miguelek. | Kintoak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-163 | Ez ziren mozorrotzen. Etxez-etxe puska bilketan aritzen ziren. | Inauteriak mozorrotu gabe | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-164 | Etxekoak kontrakoak ziren. Batzuk konforme ziren, uste zutelako diru aunitz jasoko zutela zurrengatik. Etxea galdu zutenek ez zuten jaso bertze horrenbertzekoa eraikitzeko ere. Gutti pagatzen zuten. Eugi nekazari herri izateari utzi zion horrez geroztik. | Eugiko urtegiaz | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-165 | Kartel bat paratu dute "Amuzko peña". Baina "Amuzko harrie" paratu behar zuten. | Amuzko peña | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-166 | Mutilek bere irakaslea eta neskek beraien maistra. Mutilena irunberrikoa zen. Ez zieten euskaraz egiten uzten. Adibideak ematen ditu. Etxean gurasoek euskara baizik ez zieten egiten, baina osabekin eta erderaz aritzen zirela. | Eskola eta euskara | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-167 | Irri egiten zieten euskaraz aritzeagatik. Bertze leku batzutan zigortu eta guzti. Ultzamako baten istorioa kontatzen du. | Euskaldun izateagatik irri egiten zieten | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-168 | A vales, marro eta horrelako jolasak. Pilota ere bai. | Ume jolasak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-169 | Beti biltzen zituzten, baina ez zieten garrantzirik ematen. Orain bai, inportantzia ematen diete. Orduan baztertu eta guzti. | Ontto biltzea | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-170 | Arbolatik bota eta maindirean biltzen ziren. Morkotsarekin biltzen ziren, hobeki kontserbatzeko. Hori bai, astero buelta eman behar zaie. Negu guztirako izaten zituzten gaztainak. | Gaztain biltzea | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-171 | Urrak, Masustak (morak), patxaranak, patxakak… | Fruitu biltzea | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-172 | (Marrubiak) malubiak. Bildu eta Sanferminetara eramaten ziren saltzera. Dirua biltzen zen. | Malubiak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-173 | Erle-gaztaina (listorra), behor eta zaldiei abere deitzen zieten, astoa, mandoa, konejuak/untxiak… | Animalien izenak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-174 | Unaia, aketza… Jendeak agian ez baitaki izenaren erranahia… | Animaliak zaintzen dituztenen izenak eta gaurko jendearen izenak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-175 | Basahuntzak (orkatzak), Zierboak -bota zituzten-, basurdeak, urigelak, zapoak, karakola, sugandile, muskerra, arranklanak (arrabioa), erbinudea, kaparrak, magia, kattalingorria, mariposak, txinurriak, kukaratxak, kangrejoak, amorraia.. | Mendiko animaliak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-176 | Sareak bi makilekin ezarri errekan eta bertzeak zirikatuz .izituz, lotsatuz- goitikan. Eskuz ere bai. | Amuarrain arrantza | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-177 | Irurtzunera inoiz, eta zerrikumeak Uharteko ferira eramaten ziren, eta saltzen ez baziren etxera bueltan. Tratanteak etxera etortzen ziren. Oso gutxitan ziren euskaldunak tratanteak. Etsaingo bat bazen euskalduna. | Ferietara | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-178 | Etxe ondotik pasatzen ziren kontrabandistak. Anaia bazebilen kamionarekin eta zenbait gauza mugitzen zituen. Etxean uzten zituen garrafak inoiz eta gero berriro kargatu. Borda ere erabiltzen genuen gauzak gordetzeko. | Kontrabandoa | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-179 | Etxeko kañeriak eta paraguasak konpontzera etortzen ziren, baina harraman gutxi eta txarra izaten genuen. Ebasketak egiten zituztela eta istorio bat kontatzen du behor bati buruz, 14 urte zituenekoa. | Ijitoak-Jitoak-Zitoak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-180 | Frantziarren kontrako gerran bazen Eugin bonba fabrika. Miga batekin afera soldaduekin izan zuten arbasoek. | Bonba fabrika | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-181 | Baserritik ez zen ezer aditzen. Ezkila jo arren ez zuten aditzen. 3 kilometrora baitzen. | Ezkilak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-182 | 1979 inguruan bota zituzten baserritik harrobiagatik. Harriak gainera erortzen zitzaizkien. Lana eskatu zieten, baina ez zieten eman. Etxea kendu, ardiak kendu eta ja gabe gelditu ziren. Orain bizi diren etxea egin zuten beraiena zen larre batean. | Borda bota zuten harrobiagatik | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-183 | Xalbador kontrabandoan aritzen zen aunitz. Eugiko bestetara etortzen zen. Bertsolari handia. | Xalbador bertsolaria | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-184 | Aizkora apustuak eta pilota partidak. Bestetako arratsaldetan | Apustuak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-185 | Elurra zanpa-zanpa, langarra, euria, lainoak, lanbroa, ihitze, izotza, horma, lantzurdea. Ortoska eta oinazturek. Aziendak asmatzen du datorren eguraldia. Kazkalgarra, haizegoe, ipar haizea, iduzki haizea, ziarraizea | Meteorologia | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-186 | Ilberri, ilzarra. Egurra mozteko ilberria. Zerria hiltzeko ilzarra. Artilea mozteko ilzarra. | Ilargia | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-187 | Zizareak kentzeko aziendari, belar bat bada. Begietan zuri jartzen zitzaienean kristala zehe-zehe eginda botatzen zieten. | Erremedioak | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-188 | Mutil zirelarik fumatzen zutena | Bilurrek | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-189 | Behorra ekarri behar genuela erran zion aitak, eta bidean berak ikaragarrizko gogoa izan zuen igotzeko animaliaren gainean. Baina ez zen ausardiarik aitari halakorik eskatzeko. Baimenik gabe igo eta erori. Aitak galdegin eta hark ez zuela deus egin. | Aitarekin harremana. Istorio polita. | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-190 | Familia argazkia azaltzen. | Familia argazkia | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-191 | Azkaratenbordako argazkia azaltzen. | Azkaratenbordako argazkia | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-192 | Familia argazkia plano finkoa | Familia argazkia | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-193 | Bien argazkia eta egungo irudiaren arteko paneoa | Bien argazkia | Miguel Iribarren Ripa | |||
| PIR-194 | Sasoarango bordatik Ahuntzen bordara egin zutela duela 43 urte eta Ahuntzen borda Mutuen borda gisa ere ezaguna dela, izan ere, bertan bizi zen familian, seme-alaben erdia mutuak baitziren. Euskaraz beti Ahuntzen bordan. | Sasoarango bordatik ahuntz bordara | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-195 | Kanteran aritu zen bi urtez eta gero, gehiago ordaintzen zutrenez egurra egiten, mendi-mutil sartu zen. Motosierra erosi zuenekoa eta nola egiten zuten lan, hura eta anaia mandoa eta motosierrarekin. Gero aziendakin etabar aritu zen. Anaia polborinean sartu zen. | Harrobian egin zuen lan eta gero mendi mutil eta baserritar | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-196 | Sasoarango bordan nor bizi zen. Anai-arrebak eta osaba bizi zirela eta ordurako hilak zirela gurasoak. Vitoriano gazteena zen, eta haren aitzinekoak 8 urte gehiago badu. Hura Funeseko erresidentzian dago. Sasuango borda utzi behar izan zuten, jabeak ez zuelako konpontzen, haiek gutxi ordaintzen baitzuten errenta. Garai batean nahikoa ohikoa zen maízterrak etxerik etxe ibiltzea. Orain Sasuango borda erorita dagoela erraten du. | Sasoarango bordan nor bizi zen eta noiz arte | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-197 | Sasoarango bordan ez zen komunik. Kanpora joan behar. Ahuntzen bordara joan zirelarik justuki egin berria zuten. Sasuangobordan azienda beheitian zegoen, etxebizitza erdian eta goitiko aldean sabaia. Ahuntzen bordan desberdina izan da, aziendak eta belarrrarendako sabaiak etxe erdia hartzen baitzuen eta etxebizitza bertze erdian da. Hori ez da normala. Bertze modu honetan nabari da ez dela aziendaren berorik etxebizitzan. Bietan berdina da sukaldea. Ahuntzen bordan gasarekin ezarri zuten gero berogailua, baita sukalderako ere. Sasuangobordan ezagutu zuen ur eta argirik gabeko garaia. Gero, alkate aldaketak izaten zirenean herian, orduan etorri zitzaien bata eta bertzea. | Nolakoa zen Sasuango borda eta nolakoa da Ahuntzen borda | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-198 | Garai batean zurarekin dirua egiten zen. Lehen lantzeko bereizten zena, egun ia ez du ezta egurretarako balio ere. | Zuraren balioaz | Vitoriano Egozkue Seminario |