| Grabaketa | Heriak | Euskalkiak | Mapak | Gai nagusia | Izenburua | Hiztuna |
| PIR-199 | Bi neska, zaharrenak zirenak, eta bost mutil izan ziren. Gero, Ameriketatik etorri zen osaba. Amak eta arrebetako batek egiten zituzten bereziki etxeko lanak, izan ere, bertze arreba elbarritua baitzen. Eta ez etxeko lanak bakarrik, izan ere, amak bertzelako lanak ere egiten zituen. Ama ikusi du etxeari zegokion iratze lote guztia mozten, bera bakarrik. 30 bat iratze meta egiten zituzten. | Familia eta familia lanak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-200 | Aita kartzelan sartu zuten gerra garaian paisanoz jantzitako guarda bati errateagatik nondik joan zitekeen Frantziara. | Aita kartzelatu zutenekoa | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-201 | Ez du sekula jakin zergatik, baina aitari eskuin besoa falta zitzaion. Hala ere, lanerako moldatzen zen. | Aitari eskuin besoa falta zitzaion | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-202 | Baratzea, belarra, patata, artoa, azienda lana, etxeko gauzak eta gainontzeko lana nola banatzen zuten. Denek denetarik egiten zuten. Gazteenak, ordea, ardiak ikustera joan behar zuen mendira. Burdindogira ordu laurden batean egina zuela du gogoan. | Lan banaketa etxean | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-203 | Ehun arditik goiti bazituzten, hogei bat ahuntz, behi pare bat, gazta saltzen zioten hurbiltzen zirenei. Koneju batzuk, txerriak… | Azienda eta beronen produktuak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-204 | Oso gazta goxoa egiten dute Orbaizetan. Etxean egiten zutenean ia ez zuten jaten, aspertuta baitzeuden. | Orbaizetako gazta zein den goxoa. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-205 | Uhaldera joaten ziren arropa eta gorputza garbitzeko. Lisua egin ondoko ur hura erabiltzen zuten gorputza garbitzeko. Oraindik ere gordetzen du lisua egin ondoren ura biltzen zuen tresna hura. Pasarte honetan Itziar Lintzoain ere sartzen da, harekin hizketan ari baita. | Garbiketa: gorputza eta lisua. Itziarrekin solasean. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-206 | Iturria desagertu zen Azkaratenborda inguruan Harrobia handitu zutelarik. Geroxeago urak, bere indarrez, lekua egin zuen eta uhaldera atera berriro bertze nonbaitetik. | Iturri desagertua Azkaratenbordan | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-207 | Eguneroko arropa eta oinetakoak nolakoak ziren azaltzen du. Bortzegiak. Zapatari nortzu aritzen ziren. | Jantziak. Arropa. Zapatariak. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-208 | Nork eta nola lantzen zuten artilea haria egin eta arropak egiteko. Nolakoak diren galtxa motxak (polaina antzekoak) elurretarako. | Artilea lantzen. Haria. Galtxa motxak (polainak) | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-209 | Kontrabandoan zer ekartzen zuten: puntilla, nylona… Erakusten du. Kajoi batetik ateratzen du Itziarrek nylona. 25 kiloko paketeak ziren. Kontabando kontuak. | Kontrabandoa. Frantziatik paketeak. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-210 | Zer jaten zuten. Baratzetik ateratzen zutena, taloa, txerria. Hura txerriak hiltzen ibiltzen zenez, presentak jasotzen zituen, eta orduan etxeko zerria bera sal zezaketen. | Janaria. Taloa. Txerria. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-211 | Txerri hiltzean aritu zen. Nola egin behar zen. | Txerri hiltzea | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-212 | Zer jaten zuten. Gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko. Talo eta esnea, babak, marrakuku. Oraingo taloak gordinik saltzen dituzte. Urte luzetan babak gosaltzeko, baba purea bazkaltzeko (estraperloan hartuak), eta afaltzeko patata. | Gosaria, bazkaria, afaria. Taloa. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-213 | Inguruko etxetan soziedadeak osatzen ziren. Garai batean inguruko etxetako bost lagunek osatutako soziedadeaz mintzo da. 20 urtetako esplotaziorako hartu zuten eta inguruko herrietako jende aunitzek lan egin zuten haiek osatutako serrerian. Gero bertze soziedade bat egin zuten bertze lau ingurukoek. Azken hauek ikatza egiten zuten eta bertze mendi lanak ere. | Soziedadeak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-214 | Seminario abizena italiatik arma fabrikara lanera etorritako batek ekarri zuen. | Seminario abizenaren jatorria eta arma fabrika. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-215 | Ezkontza itunak ematen ziren aunitz. Istorio bat kontatzen du horren adibide gisa. (Itziar ageri da irudietan). | Eztei itunak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-216 | Eskolara joaten hasi zelarik nola ikasi zuen erdaraz. | Noiz ikasi zuen erdara | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-217 | Soldado joan zelarik Iruñera, ez zieten euskaraz egiten uzten. Zigortzen zituzten. Bost euskaldun ziren. | Euskara soldaduskan | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-218 | lau urtetan Lekunberrin zeharo galdu zela euskara. Lehenengoan denek egiten zuten euskaraz. Berriro joan zelarik nekez entzuten zen euskara. | Baraibar eta Lekunberrin euskara desagertu zenekoa | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-219 | Orduak euskaraz. | Orduak euskaraz | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-220 | Angeluserako kanpaia ez zuten entzuten… Hortaz ez zuten errezatzen. | Hamabietan Angelusa | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-221 | Urtaroen eta hilabeteen izenak | Urtaroen eta hilabeteen izenak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-222 | Hitz batzuk erderaz egiten zituzten. Konparatzen du bertze herrietan egiten den moduarekin. | Garbantzua, txitxirioa, alubie | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-223 | Asteko egunen izenak | Asteko egunak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-224 | Zenbakien izenak | Zenbakiak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-225 | Frantsekin nola ulertzen duten elkar. Nola agurtu… | Euskaraz norekin ulertzen duten elkar | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-226 | Noiz erraten da egun on, gau on… | Egun on, arratsalde on, gauon | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-227 | Eugiko bordak eta herrikoen arteko harremanak nolakoak izan dira. Bordetan hobeki bizi ziren, denetarik baitzuten. Urte batzuetako bestetan izan zen gastu handia izan zuen. Kanpotik zetozen lagun eta familikoei jaten emateko. Jendea bestetara zetorren oilaskoa bera jateko. | Bordetakoak eta herrikoak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-228 | Egozkue eta Leazkuera joaten ziren bestetara. Aldude aldera ezin izaten zen. Guardia Zibilek ez zuten uzten. | Bestak bertze herritara. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-229 | Ez ziren frantsekin biltzen. Ez zuten elkar ezagutzen. Gero solasean hasita jakin dute nor zen nor. Ez zuten elkar ikusten. Guardia zibila ia egunero izten zen haien etxean. Lo egiten zuten eta guzti han. Bera artzain ibiltzen zen, zibilak zaintzen. Ardiak erabiltzen ziren disimulatzeko. Paisanoz ibiltzen zen guardien brigadilla. Behin pakete bat gaizki etorri zen. Guardiek hori atxeman zieten. Ez zuten bertzelako inolako ezustekorik izan. | Kontrabandoa nola egiten zuten | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-230 | Bazen kontrabandoan aritzen zen bertze koadrila bat. Bide bera erabiltzen zuten baina askoz luzeago. Eguzkiak salatzen zituen. Azkenean berarengana joan ziren aholku eske. Hark aipatu zien bidea moztu behar zutela. Guardia zibilak bizikletaz ibiltzen ziren. Errestoei segika ibiltzen ziren. | Kontrabandoan ziharduen herriko bertze koadrila | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-231 | 16-17 lagun ibiltzen ziren Urepeletik Zilbetira. Haien pakete guztiak harrapatu zituzten behin. | Kontrabandoa hirugarren koadrila bat, Zilbetin | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-232 | Kontrabando gaiztoena jendearena izan da. Portugesak. Bazen bat hainbat portuges pasatu zituena, baina gero dirua alperrik erretzen zuen. | Portugesen kontrabandoa | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-233 | Astean hiru biaje egiten zuten, eta bakoitzagatik 500 pezeta jasotzen zuten. 1500 astean. Inon ez zen horrenbertze irabazten. Gero etxeko lanekin eta ikatzarekin… Berantago kanteran gutxiago irabazten zuten kontrabandoan baino. | Kontrabandoaren irabaziak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-234 | Ikatza nola egiten zen. Hark gutxi egin zuen baina ikasi zuen nola egiten zen. | Ikazkintza | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-235 | Jadanik ez da egiten auzolana. Gero herriak kobratzen zuen lanagatik, baina bideak alperrik galdu dira diru aski ez zelako. Bandoa ematen zen auzolanerako. Deia egiten zen halako edo berztelako tokira joateko. Zerbait pagatzen zuten eta harekin ardoa eta gaztamina ordaintzen zuten. | Auzolana | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-236 | GAZTAMINA zer den erakusten du. Galtzen ari den gaztarekin egiten den orea (gaztazaharra). Iruñetik bila etortzen ziren ere. | Gaztamina | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-237 | Esne gordinaz gaztanbera eta egosita cuajada. Moxkoa egitera joaten zirenean hartzen zuten. | Gaztanbera eta cuajada | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-238 | Argazkiak erakusten. Lan desberdinak egiten argazkiak. | Argazkiak erakusten | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-239 | Ez du sekula ohiturarik izan hiketan aritzeko. Beti zuketan. Zuketan suabeagoa dela erran izan diote. | Hiketan eta zuketan | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-240 | Apaizari berorika egiten zioten. | Berorika | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-241 | Zerbitzuan ziren guardia zibilak etxera joaten zirenez, tenienteak erraten zuen horrela ez zutela kontrabandistarik harrapatuko. Gutxi kobratzen zuten eta etxeetan batzutan ematen zieten zerbait. | Guardia Zibila | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-242 | Kainaberarekin eta udan arrarekin. Bertzenaz zizarearekin… Sarearekin ez. Lehen baziren amuarrain aunitz. Egun bateko kontakizuna. Amuarrainez asperturik. Karramarroak ere bildu izan zituzten, urtegian, furtibo moduan. Baita urigelak ere. Oraindik jaten dituzte urtero ur igelak. | Arrantza: amuarrainak, karramarroak, ur igelak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-243 | Ez du ehizarako joera izan. Inoiz joan izan da eskopetarekin, baina ezer gutti. Basahuntzaren (orkatza) atzetik kontakizuna. Zierboa (oreina) eta orkatzaren arteko desberdintasunak. | Ehiza | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-244 | Azeriak, erbiak… Patoak, lertxunak | Basabereak. Animaliak. | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-245 | Erbinudea gaiztoa izaten da. Erituz gero, kasu. | Erbinudea eta azkonarra | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-246 | Azkonarra, zakurkumeak, katuak… Zer ez zen jaten orduan? | Jateko animaliak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-247 | Txinurriak, euliak… | Bertze animaliak: intsektuak | Vitoriano Egozkue Seminario | |||
| PIR-248 | Bestetan Eugiko batzuek neska batzuei egin zietenaren kontakizuna, mando euliak izterpean ezarriz, haiekin dantza egin nahi izan ez zutelako. Bertze kontu bat mando euliekin. | Mando euliekin egindako kontua neska batzuri | Vitoriano Egozkue Seminario |